AZKEN aldian, ilustrazioekin osatutakoeskaintza asko handitu da. “Ni irudiaksortzen hasi nintzenean zegoen egoeraez zen gaur egun merkatuak erakustenduena. Orain neurriz gorakoa da. Hasi nintzeneanoso ilustratzaile gutxi ginen. Orain, aldiz, gorakadoan modalitate bat da, eta argitaletxeak eta ilustratzaileakere asko ugaritu dira”. Eta hori onada, Estibalitz Jalon (Ekora, 1984) ilustratzaile gaztearenustez. Ilustrazioaren aldeko apustua egindela dio, eta, gaur egun, ilustrazioa kontuan hartzenden kultura jarduera bat dela uste du.
Errioxako goi-mailako diseinu eskolan egin zituenilustrazio ikasketak Jalonek, eta bere hitzetan erebitxia da, ez zeukalako inolako asmorik bere bizitzaartearen inguruan eraikitzeko. 2005ean amaituzituen ikasketak, eta irakasleek bultzatu zutenaurretiaz egindako zenbait ilustrazio argitaletxeetarabidaltzera, eta erabaki horren ondorioz,Ibaizabal argitaletxekoen deia jaso zuen.“Horrela hasi zen dena”. Artearen munduan aritzekoinongo asmorik izan ez bazuen ere, sekulaez da damutu hartutako erabakiaz. “Ilustrazioaikasi nuenetik itsumustuka ibili naiz, eta inertziariutzi diot eraman nazan. Bizitzak berak eramannau aurrera”, dio Jalonek.
Arabarraren ustez, irudien bitartez kontatzeaomen da ilustrazioa. Idazle batek letra bidez kontatzenduen bitartean, ilustratzaileak irudiakditu lantresna. Eta erreminta horien bitartezerdietsitako lorpenek handitu dute bere biografia,ugariak direlako honezkero lortu dituensariak, eta ilustratu dituen liburuak. “Aurten,Juul Saria eman didatenean izan naiz horren guztiarenjakitun; haur batek zu aukeratu izana ilustratzailegogokoentzat adierazi nahi du egitendudanak harrera ona daukala, haurrek gustukodutela, dibertitzen ari direla. Eta hori da nik nahiizaten dudana. Umeengan pentsatzen dut beti,hori izaten da nire asmo bakarra: ondo pasatudezatela, eta liburu bat hartzen dutenean, berrirohar dezatela liburu hori, ilustrazioak gustatuzaizkielako. Azken batean, nik umetan egitennuen gauza bera: liburu berbera askotan irakurtzenbanuen, horrek esan nahi zuen asko gustatuzitzaidala, eta dibertitu egiten ninduela”.
Juul Saria Nafarroako ikastolen elkarteak ematendu, eta Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketa zaletasuna sustatzea du helburu.
Horretarako, Euskal Herriko haurrek euskarazkoipuinik gogokoena eta ilustratzailerikgustukoena aukeratzen dituzte. Horregatikhain zuzen ere, haurrak eurak direlako epaile,oso pozik agertu da Jalon sariarekin. Baina,horrez gainera, birritan irabazi du LaudiokoIlustrazio Saria, eta 2009an III. Etxepare Bekairabazi zuen, euskaraz egindako haurrentzakoalbum proiektu onenari ematen zaion saria.Liburuei dagokienez, 20 dira irudigile gazteakargitaratutako lanak; Garazi Gerezi (Mezulari,2009), Ipurtargien festa (Denonartean, 2012),Bihotzaren mekanika (Denonartean, 2012) etaEskola sorgindua (Ibaizabal, 2013), batzuk aipatzearren.
IRUDIMENA IRUDIRA Estibalitz Jalonen obran irudimenakleku handia dauka, besteak beste, irudimenhandiko istorioak dituelako gustuko.
Errealitatea interpretatu nahi izaten du, bainairudiak imajinazio eta magia handiarekin osatuta;“eta hori lortzeko, adibidez, koloreekinjolastea gustatzen zait”, dio irudigile arabarrak.Ilustrazio bat egiterakoan sentitzen duena sortzeaizaten da bere asmoa, Jalonen hitzetan.
Beste batzuek, agian, burua gehiago astintzendutela uste du, baina bera, lan egiteko momentuan,burura datozkion irudiak islatzen saiatzenda. “Libreta bat dut, eta bururatzen zaizkidanideia guztiak apuntatzen ditut, badaezpadaere, alde egin ez dezaten. Azken batean,storyboard antzeko bat da egiten dudana”.
Eta horrela abiatzen dira bere lanak. Istoriobati irudiak jarri behar dizkionean, lehenengoeta behin, istorioa irakurri, mamiaz ondo busti,eta, gero, heltzen zaizkion irudiak eta ideiakapuntatu egiten ditu. “Esan dezagun, krokis bategiten dudala. Baina egia da asko inspiratzennaizela inguratzen nauen horretatik. Nik egindakolan gehienek asko daukate niretik: nireeremua, oroitzapenak?”.
Eskuz osatzen du irudi osoa arabarrak, eta, normalean,tenperen antzekoak diren gouacheekin osatzen du. Ondoren, eskaneatu egiten du, etairudian atsegin ez duen zerbait badago, azkenukitu horiek era digitalean gehitzen dizkio lanari.“Baina, printzipioz, guztia egiten dut eskuz,tresna digitalekin ez naizelako abilegia”.Irudirik irudi, eta lanik lan irabazitako esperientzialagun, bere estiloa sortu du Jalonek,nahiz eta, onartzen duen bera ez dela horretazkontzienteegi. “Baina jendeak bai adierazi izandit kolore jakin hauek erabiltzen dituzu edo estilohori antzeman dut zure irudietan, eta horrelakokontuez ni ez naiz ohartzen. Sentitzendudana egiten dudanez, ez naiz horren guztiarenjakitun”.
Baina irudigile baten lana ez da liburugintzaramugatzen. Bestelako lanak ere egin behar izatenditu irudigile batek. Jalonek, esaterako, umeenlogeletarako ilustrazioak egin izan ditu edotaTxani Rodriguez idazle eta kazetari gasteiztarrarentestu batean oinarritutako libreta baterakoirudiak ere sortu ditu, Denonartean argitaletxeareneskutik. “Azken finean, denetarik egin behar izaten da”. Eta, batez ere, ilustrazioakegitetik bizi nahi baduzu. Eta horrelabizitzea ez omen da ezinezkoa arabarraren hitzetan,baina asko kostatzen da. “Orain hasinahi dutenek ez dezatela uste eskaerak batabestearen atzetik helduko zaizkienik, edo osoondo ordainduko dietenik. Pribilegioak denborakematen dizkizu. Hau ez da goizetik gauerakolasterketa bat, iraupen-lasterketa bat baino,eta astiro-astiro lortuko dituzu gauzak. Bai,ilustrazioak eginda bizi daiteke, baina ez daerraza”. Eta horren erakusle da Estibalitz Jalonbera, hasi zenetik hona gehiago ordaintzen diotelaedota pribilegio handiagoak dituela onartutaere, oraindik ez dela irudiak egitetik bizionartu baitu.
HAUR LITERATURATIK HARAGO Zerbait bitxia gertatzenda ilustrazioekin. Horietako gehienakumeei zuzendutakoak dira. Baina, hala ere, helduasko eta askori joaten zaizkio begiak irudiezosatutako liburuetara. Ezinezkoa baita ia ilustraziootakogehienek edukitzen duten edertasunbisuala ukatzea. Baina helduentzako ilustrazioakere egiten hasi direla dio Jalonek,nahiz eta, “ez den gauza bera haurrei zuzendutakoalbum ilustratu bat, irudi asko eta testugutxirekin, edo helduentzako lan bat, non irudiaktestuaren mesedetan jartzen diren”.
Herriekin lotutako istorioak ditu gustuko EstibalitzJalonek, hemengo kondairak edo besteedozein herrietakoak. “Asko gustatuko litzaidakeirakaspenen bat duen istorio bat ilustratzea,istorioa bera edozein lekutakoa dela ere”.Eta, informazio handirik aurreratu ezin baduere, aitortu du estilo horretako ipuin batekinari dela lanean, beste herrialde batekoa den kondairabatekin. Bestetik, datorren uztailera begira,Bilboko Garabat jostailu-dendan bere irudiekinosatutako erakusketa bat jarriko duabian. Beraz, badauzka proiektuak esku arteanartista arabarrak, oraindik erabat zehaztutaizan ez arren. Baina, kolorerik kolore eta irudirikirudi, haur zein helduek laster izango dutemundu liluragarrietan barrena euren imajinazioaaske uzteko aukera.