KARMELE Kortajarena baserriko aterairten da, Linda txakurra zain baitauka.Euskaraz hitz egin dio Lindari,bizkaiera dotorean. Ekintza arruntada hori Euskal Herriko leku askotan, bainaSeberetxe auzoan gaude, Bilboko zati den Buian.Karmele umea zela, auzoan barra-barra entzutenzen euskara baina, orain, 83 urte betetzeardela, inguruko euskaldun bakarrenetakoa da.

Hortaz, belaunaldiz belaunaldi mantendu deneuskalki tradizionala bizirik dago hiriburuan,hiztun gutxi batzuk baino ez dauden arren.Ainhoa Zabarte zaldibartarrak eta Iñigo Callejabilbotarrak Bilboko euskararen inguruko dokumentalaegin dute, Mondragon UnibertsitatekoIkusentzunezko Komunikazioko graduarenproiektu gisa. Karmele Kortajarena eta Arbolantxaauzoko Josu Agirre bihurtu dira lanarenardatza, galtzear den euskara mota baten lekukotzafidelaematen baitute. “Gure hasierako asmoa,Bilbo eta euskararen arteko harremana moduorokorragoan azaltzea zen”, argitu dute bi gazteek.

Iñaki Gaminderen artikulu bati esker izanzuten jatorrizko hiztunen berri, “Bilbon betieuskara batua entzun eta, halako batean, bertokoeuskara gorde dela jakin nuen”, oroitzen duCallejak. Zabarteren harridura ere ez zen makalaizan, “Bilboko euskalkia entzun eta nik etxeanikasi dudanaren antzekoa da!”. Dokumentalakbadauka ere nolabaiteko aldarrikapen kutsua:“Bilbori beti ukatu izan zaio euskalduntasuna etairudi hori aldatu nahi dugu”.

Gaminderen lanetan oinarrituta, lehenengoeginbeharra euskaldun haiek aurkitzea izanzen. “Gabonetako oporrak baliatuta, etxeriketxe ibili ginen Bilboko landa eremuan, ate joka,banan bana galdetzen ea euskaldunak ziren edoinguruan euskaldunik ezagutzen ote zuten”,oroitzen dute Ainhoa eta Iñigok. Hasieran, zorterikez zuten izan, “inor ez genuela topatukopentsatu genuen”. Josu Agirre ezagutu zutenarte. Arbolantxa auzoko baserrian bizi da 55urteko Josu, etxeko euskara polito darabil etaatsegin handiz parte hartu du dokumentalean.

Seberetxeko Karmele Kortajarena ere agertzenda filmean. Beraz, bi zatitan banatu dute dokumentala:lehenengoan, adituek datuak ematendituzte ?Iñaki Gaminde, Josejoa Gallastegi, KoldoZuazo eta Pedro Zuberogoitiari galdetu diete?eta, bigarrenean, Josu eta Karmele ageri dirahizketan, Bilboko euskaraz.

BUIAKO EUSKALDUNAK “Josuk atsegin du hitz egitea”,diote dokumentalaren egileek, “Karmeleri,aldiz, hitz eginaraztea kosta zitzaigun, fokuek,kamerek eta abarrek urduri jartzen zuten”. Grabaketasaio askoren ondoren, baina, lehenagokobizimoduaren pasadizo asko kontatu dizkie,Buiaingurua euskalduna zeneko sasoiak gogoan hartuta.

“Umetan, danok egiten genduan auskeraz,ze gukauskerie esaten dogu”, ohartarazi diguKarmelekbizkaieraz, bere etxeko sukaldean hartugaituenean. “Orain ez dago nogaz berba egin, horibai, txakurrari dana auskeraz, ez dakit erderazbadaki be, inork ez deutso egiten eta!”. Sei urterekinhasi zen eskolara eta, ordura arte, ez zuenerdaraz ikasi, “umetan etxean dana zan auskeraz,erderaz etxean pentsau be ez!”. Aitxu eta amandreere (aitita eta amama, alegia) euskaldunakzituen. “Eskolan danok egiten genduan auskeraz,baina maestrea Palentziakoa zan eta erderaz eginbehar; nire ahiztea eskolako lehenengo eguneannegarrez bueltau zan etxera, ez ebala barriroeskolara joan gura, ez ebalako ezer ulertzen”.Bizimodua erabat aldatu da Buia inguruan.

Lehen, denak baserritarrak ziren, Karmelerenetxean ortua zeukaten, “baina aitak Bilbon egiten eban behar, soloa etxerako zan”. Abereak ere izanzituzten, behiak, txerriak, untxiak eta abar. Karmelektxerria hiltzen zuteneko otorduak oroitzenditu eta etxerik etxe esnea saltzen ibilitakoa delakontatu digu. Gaur egun, ezberdina da Buia, ohiturazeta hizkuntzaz: “Lehen ia dana auskeraz zan,orain ez da entzuten, baina Buiako jenterik be ezdago ia, kanpotik etorri dira”. “Auskerie entzundabakarrik, ni sano poztuten naz, autobuseanbanoa eta berba bat entzun, poztu egiten naz”.

EUSKARA BATUA IKASIZ Fruta arbola batzukbadauzka, baina ortua eta abereak utzi zituenetik,bizimodu lasaia da Karmelerena, “emotendau lastima handia soloa geldirik egotea, bainaezin bada ezin da”. Goizean goiz esnatu, gosaldueta Linda txakurrarekin osteratxoa egiten duinguruko paraje berdeetatik. Gero, errekaduakegitera Peñera bajatzen da (La Peña auzora) autobuseanedo, bestela, etxeko beharretan aritzen da.

Ostiraletan, hutsik egin gabe, ileapaindegira joatenda. “Gaztetan Bilbora oinez joaten ginan ttipi-ttapa”. Karmele alargundu zenetik (senarraere euskalduna zuen, Basauriko Finaga auzokoa),ahizpa Garbiñe baserrian bizi da. Garbiñe ez dadokumentalean agertzen, baina badaki euskaraz:“Ez ahazteko, irakurri egiten dodaz periodikukoauskerazko gauzak, eta euskara batuko berbakbe ikasten dodaz”; eta Karmelek erantzun, “banik batua ez dot ezer ulertzen!”. Inoiz pisu bateraaldatzeko aholkua eman badiote ere, Karmelekaitortu digu baserriko bizimodua ez lukeelaaldatuko inola ere. Ahizparekin eta Linda txakurrarekinondo gustura bizi omen da.

Seberetxeko Karmele Kortajarena eta ArbolantxakoJosu Agirreren moduan Bilboko jatorrizkohizkera gorde dutenak ez dira asko, agiandozena batera ere ez dira iritsiko gaur egun.Horregatik, Iñigo Calleja eta Ainhoa Zabartekegin duten lanak badu balio historiko, linguistikoeta sentimentala. Protagonistak eurak erepozik daude dokumentalean agertu izanagatik.

Karmeleren arabera, “lagundu ahal izanez gero,ondo, eta ganera auskeriagaitik bada, orduanederto”. Nolanahi ere, dokumentalak mezu baikorrazabaldu nahi du, izan ere, Bilboko hizkeratradizionala galtzear da, baina euskaraketorkizun oparoa dauka, hiriko auzoetan ugaritzenari diren hiztun berriei esker. Iñaki Gamindekazpimarratzen duenez, “Bilbon badira jatorrizkobeste hiztun asko, berton sustraiak dauzkatenak,betiko euskaldunak direnak baina bestemolde bat jaso dutenak, batua adibidez”. IñigoCalleja eta Ainhoa Zabarte bat datoz eta, Bilboneuskarak aurrera egingo badu, gure hizkuntzaaintzat hartzea beharrezkoa dela deritzote: “IñakiGamindek badu esaldi bat, guri asko gustatuzaiguna, berak dio Bilbon, Guggenheim distiratsuarekinbatera, euskararen museoak beharditugula”. Bilboko euskara eta euskaldunak lehenplanora ekartzeko ahaleginean, Callejak etaZabartek dokumentala zabaltzeko asmoa dute:“Udazkenean lana fintzen ibiliko gara, plano batzukhobetzen-eta; abendurako dokumentala jendaurreanaurkeztu nahi genuke; uste dugu bilbotaraskorentzat interesa izan lezakeela”.