EUSKAL Herriko ikus-entzunezkoenmapa nabarmen aldatu da azken urteotan.

Telebistaren sasoi oparoetan,horretan trebatzeko eskolak nagusituziren, Andoaingoa esaterako. ETB-ren garai erabakigarriakziren eta kamera edota audio teknikariakbehar zituzten. Zine eskolak egin nahizituenak, berriz, Bartzelonara edo Madrilerajoan behar zuen, edo NewYorkera. Euskal zinegileaskok, Pablo Berger (Blancanieves) edoArkaitz Basterra (Agian eta Life and Film) kasu,New York Film Academyn trebatu ziren, “eginezikasi” lelopean. Urte askotan, Ikus-entzunezkoKomunikazio fakultateak zabaldu zireneanere, teoriaren irakaspena lehenetsi zitzaionlan jarduera praktikoari. Urrun geratzen ziren,hortaz, ikasketen praktikotasunaren aldarri etadesirak. Urteen joan etorrian eta plan eta paradigmaberriak sortu ahala, ikus-entzunezkoaketa horien ikasketak ere gaurkotu egin dira.Euskadiko Zine Eskola ere berrituta jaio da.Euskal Herriko zine eskola zabal eta ofizial batenfaltan, bere bidea ereiten ari da eta epe luzerabegira dago. Etorkizuna bermatu beharko duteladiote. “Izan ere, zinema ez da hiltzen ez delakoikusten, ez delako egiten baizik. Ez baduzuirakasten hori egiten, ez da egingo. Sektoreariguk ematen diogu bizitza, profesionalok. Eta aldiberean, ikus-entzuleok”, adierazi du Ibai Ruizaipatu eskolako zuzendariak.

Izen ofiziala dario Bilbon den Euskadiko ZineEskolari. Baina diru-laguntzarik gabe sortutakoekimen pribatua da, eta zinea bezalako munduberezian, albistea horixe da: Eusko Jaurlaritzarenpaper ofizialik ez dutela Euskal Herriko zineeskola ofiziala dela baliokidetzeko. Hori lortzekogutxienez beste bi urte gehiago beharko dituzte.“Baliosteko prozesua oso luzea da eta oso garestia.Lehenengo urratsak ematen ari gara”, diote.

Gaur egun diru-laguntza bati zain egotea sofanetzanda egotea dela irizten diote. “Erdoiltzekoarriskua dago. Diru pribatua lortzeko gai ezbagara, akabo. Itxaroten bazaude, ez duzu ezertxoere egingo. Egia da Eusko Jaurlaritzak oraindikere zinea babesten duela eta Estatu mailan iabakarretakoak direla, baina ezin zara zain egon.Egunero jarraitu behar duzu honetan, eta ezurtean behin”, argudiatzen du Ruizek.

Zinematik telebistara urrats erraldoia dagoelaargi lagaz, “gure kultur ondasunaren mesederako”izango den ekimen bat dela gaineratzendute. Eskola sortu baino lehen, ekoiztetxebatean zenbiltzan lanean eta pasa den urtean,ekainean, erabaki zuten ixtear zegoen aurrekoproiektuari heltzea. “Penagarria zen zinemaoso-osorik ematen duen eskolarik ez egoteaEuskadin”, nabarmendu dute.

Athleticek bezala, harrobia sortzearen aldekoakdira. “Ikasketa mailan oso hurbil gaude Madrileta Bartzelonatik. Irakasleak Euskal Herriko profesionalikbikainenak dira”, gailentzen dute,espezializaziorako joera duen sektorearenargazki orokor bati begira. “Jendeak uste dugizon-orkestra horiek izan behar direla eredu,Lars von Trier, kasu. Egun, espezializazioa daetorkizuna: argazki zuzendaria, kamera operadorea,argiztapena, montajea, posprodukzioa...dira ogibide zehatzak”, eransten dute.

Zine munduak gazteengan ?eta ez hain gazteengan?eragiten duen lilura indargabetu edo eguneratunahian, elkarrizketatu egiten dituzte ikasleak,eta jakinaren gainean jartzen diete besteogibide batzuk ere badaudela. Irakasleak diraeredurik gertukoenak zine industrian zer beharduten jakinarazteko. Gainera, lanean ari direnprofesionalei birziklatzeko aukera ematen diete.

Nortasun berri horren baitan, lanbide bakoitzakbere berezitasunak ditu. “Kamera operadoreaizatez apalagoa izango da, eta badaki kamerarenatzean egongo dela, eta normalean mutu daude:zuzendariaren esanetara, eta gero, beste muturrean,zine zuzendariak daude.Baina zine zuzendariizan aurretik zuzendari laguntzaile izanbeharko dute, edo script. Zuzendaritzaren eremuzabalean beste hainbat postu daude”.

Ikus-entzunezkoen eta irudiaren gizartean,zeharka edo zuzenki amateur izateko edo zinerahurbiltzeko aukera herrikoitu egin den honetan,zine eskolek aurrera egingo dutela dirudi. EuskadikoZine Eskolakomatrikula kopurua ere bikoiztuegin da hilabete eskasen buruan. “Nahiko baikorrakgara. Hemendik jende ona atera da eta aterakodela uste dugu”, laburbiltzen du Ruizek.Harrobirik gabe euskal zinea ere odolostu egindaiteke, eta ekimen pribaturik gabe, berekoitu.