BORTIZKERIA hitza errepikatu dubehin baino gehiagotan Ander Lipusekbere antzezlan berria zertan datzangaldetu diogunean. “ Oso obrasinplea da”, aurreratu du. Agertokian aktorebat bere publikoaren zain dago baina ez da inoragertzen. Azkenengo momentuan bikote batazaltzen da eta horrela obrari hasiera ematendio, baina aktoreak bat-batean txipa aldatu etabi ikusleak eskenatokira igoarazi eta bertan tortura-tzen ditu.
Aktore markinarrak aspaldi irakurri zuenXabier Mendiguren Elizegik 1985ean idatzitakoPublikoari gorroto antzerki liburua eta “pentsatunuen jendeak irakurri bai baina obra ez zuelaantzeztuta ikusi, nahiko bortitza eta gogorrazelako. Bere ustez, lan honetan bortizkeriareninguruan irakurketa bat dago; “bat-batean nolagizakiarengan paralisi edo blokeo bat sortu daitekeen”.Teatroaren inguruko gogoeta eta kritikabat da Publikoari gorroto.
Irakurriak izateko diren antzerki obra gehienekingertatzen den bezalaxe, Mendigurenekidatzitako Publikoari gorroto ere moldatu beharizan du Lipusen taldeak taularatu ahal izateko.“Gaurkotu dugu, liburua idatzi zen garaian adibidezinternet ez zegoen”. Sareari ere, hainzuzen, kritika egiten diote. “Nire ustez, leunduegin dugu pixka bat, gehiago teatralizatuz”, testuanazaltzen zen bortizkeria “gehiegizkoa” zeneta. Publiko gisa ari ziren bi pertsonaiaktxotxongilo bilakatzen ziren obra idatzian,horregatik moldaketa txiki bat egitea erabakizuen Lipusek. Aktoreak, antzezkizunaren lehenengozatian pertsonaia desberdinen rola hartukodu, hainbat euskalki erabiliz. “Testua gureganatuegin dugu azken finean”, argitu du.Xabier Mendigurenen oniritziarekin moldatudute obra, aldaketa txiki horien lana idazlearekinberarekin partekatuz.
Hala ere, nahiz eta hasierako obra bere muturrekobortizkeriagatik moldatu behar izanduten, biolentzia puntu hori agerian dago.“Mutilari batez ere kristoren ostiak ematendizkio aktoreak makil batekin, belarrian hozkaegiten dio eta pistola bat ere agertzen da. Elementuhoriek nahiko inpaktanteak dira”. Fisikokigogorrak diren momentuak direla dio markinarrak, baina baita psikologikoki ere-“bortitza bai hitza eta bai ekintzaren aldetik”-,azpimarratu du.
HUTS TEATROA Publikoari gorroto datorren azaroaren1ean taularatuko da aurrenekoz, LapurdikoLuhuso herrian. Estreinaldia beraz, bainaez obrarena soilik, antzezkizun honekin AnderLipusek hasiera emango baitio etapa berri bati,Huts teatroarenari, alegia. Antzerkiola imaginarioarenibilbidea bukatutzat eman zutendagoeneko. Lehengo konpainiarekin “euskarazeta erdaraz lan egiten nuen”, orain aldiz, “nolabaitesateko, geografikoki kokatu dut antzerkitaldea”, Euskal Herrian. Euskaraz soilik aritzeanahi du aktore markinarrak, “euskaraz sortzekoeta euskaraz antzerkia plazaratzeko ideiarekin”.
Bestalde, hainbat idazlerekin lan egin nahi duLipusek, “aurreko taldearekin egiten nuen antzerkiasinbolikoagoa zen eta oraingoa errealistagoa,beste kutsu bat izango du, desberdina”.Hala ere, bere “zigilu” pertsonal hori agertukodela uste du. “Hurbiltzen den publikoa ez dezepzionatzeaespero dut”. Publikoari gorroto EuskalHerri osotik zabaldu nahi dute. “Azaroan eta abenduanmomentuz, bira nahiko potoloa daukagu.Jendeari obra apurtzaile eta berri bat eskaintzekoirrikan gaude”.