DOZENA erdi izan ziren Dantza Zirkuituarenlehen edizioan -orain zortziurte- programatutako ikuskizunak,eta 32, berriz, aurten aurreikusitakoak.Urtarrilaz geroztik, eta abendua bitarte,Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogei bat herritakoantzokiek hartuko dituzte edizio honetanantolatutako emanaldiak. Ibilbide luzea dutenkoreografoak eta taldeak daude egitarauan, bainaeskaintza berritzaileekin datozen dantza taldegazteagoak ere badira tartean. Euskal Herrikoakdira batzuk, eta kanpotik datoz beste zenbait;orotara, 30 bat konpainia euskal antzokiakdantza garaikideaz zipriztindu asmotan.Zirkuitua Antzoki Publikoen Sareak antolatzendu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta.
Finean, haien esanetan, EAEko dantza programazioarenegoera “aberasteko” erronkarekinjaio zen ekimena, eta bide horretan bi helburunagusi dituzte: batetik, formatu txiki eta ertainekoprodukzioak erakusteko espazio egonkorreneskasia dela eta, sektoreko profesionaleketa zaleek duten kezka bati aterabide bat ematea,eta, bestetik, halako ikuskizunetara publikoaerakartzeko antzokiek egiten duten ahalegineanlaguntzea.
Bada, urtez urte indartzen, edo gutxienezzabaltzen joan da dantza garaikidea programatzenduen ziklo hau. Izan ere, hasiera batean,ikuskizunak otsailetik maiatza bitarte egon ohiziren ikusgai, baina 2009an zirkuitua luzatu eginzen denboran, eta gaur egun urtebeterako programazioaeskaintzen du. Beste datu batzuei erreparatzea ere argigarria izan liteke: 2008an,adibidez, hamar antzokik parte hartu zutenzirkuituan, eta oraingo honetan 20 dira guztira.Eta, arestian aipatu bezala, lehen edizioetan 4-6emanaldi programatzetik, egun 60 bat emanaldieskaintzera iritsi da.
SORMENAREN ERAKUSLEIHO Berez estreinaldirikez badago ere, aurtengo zikloko zenbaitikuskizun nahiko berriak izango dira publikoarentzat,obra ugari iazko ekainetik aurreraestreinatutakoak dira eta. Egitarauaren baitandaude, besteak beste, Your majesties (MartaNavaridas eta Alex Deutinger), Arte-an (DantzazKonpainia), Act of God (Ertza), Ixtorio Mixtorio(Eraiki Dantza Taldea), Apple love (IkerGómez/Teatro Físico), Out-In (Kukai), Burnia(Aukeran Dantza Konpainia), edota Anakrusataldearen Tempus-i ikuskizunak.Zerrenda luzea eta anitza bada ere, euren sormenlanak taularatzen diharduten talde horietakobirekin mintzatu da ORTZADAR: batetik,zirkuituan aspaldidanik parte hartzen duenAukeran konpainiarengana jo dugu, eta, bestetik,egitasmoan lehenengoz ari den Anakrusatalde gaztearekin ere izan gara. Euren ibilbideaketa sorkuntzak ezberdinak izanagatik, biak alabiak bat datoz zirkuituan aritzea garrantzitsuadela baieztatzerakoan, betiere dantza garaikideapubliko nagusiari iristeko bidean lagungarriadela iritzita.
1996an sortutako Aukeran konpainiak laugarrenedo bosgarren urtea du zirkuituan, eta bi ikuskizun ditu aurten: Burnia eta Gernika . LehenengoaBilboko Arriaga Antzokian estreinatuzuten, orain urtebete; Euskal Herriko historianhain esanguratsua izan den burdinaren inguruandabil jiraka, eta Unai Elorriagaren gidoioriginala du oinarri. Gidoigileak berak haladeskribatzen du lanaren mamia: “Bilbo inguruaneta Bizkaian dena da burdina, burdinakpiztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-boregin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan,irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetaneta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu trenitxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubibaten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ezaurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinarengainean dantza egin behar dugu orain”.Horretan dabiltza, bada, Aukeran konpainiakohamar dantzari.
Gernika,mihise gaineko dantza lanak ere herrihonen historiari erreparatzen dio, baina kasuhorretan pasarte gordin bat taularatzen du, Gernikakobonbardaketaren kontakizuna da eta.Giza errealitate ezberdinetara hurbilduz, hausnarketaeragin nahi du eta, horretarako, lehenengopertsonan kontatutako bizipenakdakartza gogora, pertsona ezberdinen bizipeneta testigantzen arteko lotura bat osatuz.Ikuskizuna Donostian estreinatu zen,2009an.
Edu Muruamendiaraz koreografoeta zuzendariak azaldu bezala,“orain arte, bi lan horiekin zortzi emanaldi eginditugu, eta hurrengoak uda ondoren eskainiko ditugu. Beste urte batzuetan ere aritu izan garazirkuituan, lau edo bost urtez. Izan ere, garrantzitsuaikusten duguAukeran konpainia bertanegotea, Sarearekin herri gehiagotara iristendelako gure ikuskizunen informazioa, eta zentzuhorretan asko errazten digulako bidea”.
Dantza garaikideak Euskal Herrian bizi duenegoeraz galdetzean, “badihoa”, erantzun duMuruamendiarazek. Bere esanetan, hain justu,“jakina da diru falta dagoela toki guztietan,eta dantza munduan ere hori nabaritu egitenda. Proposamen berriak sortzea, adibidez,askoz ere zailagoa da”.
Sormen prozesuan ez ezik, gainera, esparruhorretan egiten den guztia publiko orokorrariiristeko bidean ere zailtasunak ikusten ditukoreografoak. “Gure ustez, zirkuitu honek zortziurteotan publiko finko edo zintzo bat izatealortu du, baina oraindik ere horixe da falta zaiguna,publiko nagusiari iristea, hain zuzen”.
SORKUNTZAREN GORABEHERAK Bada, bide horretanzirkuitua lagungarri izan daitekeela ustedute Anakrusako kideek ere. “Guretzat osogarrantzitsua da egindako lana gure ingurukojendeari eta bertako jendeari erakustea. Horrelakozirkuitu bat egoteak gauzak zerbait erraztenditu”, dio Noemí Vianak. Anakrusa taldea2011ko Dantzan Bilakako proiektuarekin baterajaio zen, mugimendua, soinua eta espazioarenuztarketatik sormen lengoaia berrienbila. Eta, hori hala, musikak, dantzak eta antzerkiakbat egiten dute esku artean duten Tempus-i obran ere. Piezaren lehen fasea Gasteizenestreinatu zuten -Dantzan Bilakaren baitan- eta20 minutuko lan bat zen hasieran. Gerora, ordea,pieza luzatu egin zuten, eta azken fruituakDonostiako dFerian ikusi zuen argia, martxoan.Oier Guillanen gidoia duen ikuskizuna NoemíViana eta Eneko Gil dantzariek eta Iñigo Ortegaantzezleak taularatzen dute. Idazle batek beresorkuntzan dituen gorabeherak dira istorioarengidari, sorkuntza-prozesuan bere idazmakinareneta sormenaren arteko erlazioa dantzarenbitartez adieraziz; bidaia emozional bat, metronomoa,idazmakina, denbora…
Anakrusak lehen urtea du Dantza GaraikidearenZirkuituan, nahiz eta taldeko dantzarieklehen ere parte hartu izan duten, beste konpainiabatzuetako kide zirela. Eta, hurrengo edizioetanere presente egon nahiko luketela aipatu duVianak, euren sormenaren erakusleiho aproposaizan daitekeelakoan.
“Dantza garaikidean egiten den programazioabadago Euskal Herrian, baina egia da ere programaziohori espazio oso zehatz batzuetan egitendela bereziki -erantsi du dantzariak, egungopanoramaz galdetu diogunean-. Egia esan,ondo legoke dantza garaikideko ikuskizunekbeste areto handiagoetan ere espazioa izatea; bainaareto handiak ez betetzeko beldurra ere hordago. Arte garaikidea zertxobait sartu da EuskalHerrian, baina oraindik lan asko dago egitekoeta publikoa sentsibilizatu beharra dago artediziplinaberrien inguruan”.