DONOSTIAN 1967. urtean jaioa, XabiSan Sebastian ondo ezaguna daEuskal Herriko musika esparruan.Eskarmentu handiko musikari, abeslarieta gitarra-jole honek buru-belarri diharduazken hilabete hauetan bere disko berriaprestatzen. Urrian kaleratzeko asmoa du etadagoeneko lan dexente eginda dauka. Erraiakaukeratu du disko berriaren izenburu gisa.“Erraietara eta erroetara begira dagoen rockaizango baitu oinarri lan berri honek”, nabarmendudu XSS Band-eko buruak.

Izan ere, guztiak dantzan jartzeko moduko diskoaegin nahi izan du San Sebastianek. Hortaz, 2009.urtean argitaratutako bere bakarkako bigarrenlanean -Ospela diskoan- San Sebastianek hartutakorock melodikoaren doinuak ez ditu entzuleaklan berri honetan aurkituko. “Ospela kantautoredisko bat zen, kantu bakoitzak bere jantziaeskatzen zuen, baina muina gitarra akustikoaeta ahotsa ziren, leku intimo eta lasaietanentzutekoa”, gogorarazi du. Horren aurrean,Erraiak mugimendu-diskoa dela iragarri du.“Erritmoa du oinarri eta izerdirako egina dago,tribua dantzan jartzeko, erraiak astindu eta barnetaupadarekin bat egiteko”, azpimarratu du.

Zehaztapen handirik oraindik zabaldu ezin baduere, euskal musika-tresnen doinuak rock estiloarekinnahastuta entzuteko parada izango delaaurreratu du egileak. “Rock bandaren instrumentazioaizango du, hau da, gitarra elektrikoak,baxua, bateria eta hammond-a eta tartekatxalaparta hurbiltzen zaio”, zehaztu du. Languztia janzteko Elkar zigilua aukeratu du berriro(aurreko lanarekin izan zuen berdina). Izanere, haiekin oso gustura dagoela aitortu dumusikari donostiarrak. “Azken urteotan erlaziojarraia izan dugu eta ondo konpondu gara.Lan ona egiten dute eta elkar errespetatzengara”, adierazi du.

Musika munduan prestakuntza sakonekoa daSan Sebastian. Donostiako Estudio 4 eta MadrilekoTaller deMusicos-en burutu zituen musikaeta gitarra ikasketak, Alberto Lizarralde,OscarLópez eta Joaquin Chacón irakasleekin, besteakbeste. Garai emankorrak izan ziren haiek, bainaaurrera egiteko beharrak bultzaturik EuskalHerrira itzuli zen, Izotz plaza taldean gitarrajoleeta kantari hainbat urtez aritu zela.Ostean,Alboka taldearekin folk doinuak dastatzekoaukera izan zuen, euskal doinuak zabaltzekoaukeraz gozatuz. Jarraian, Junkerarekin kolaboratzenhasi zen, bakarkako kantari moduan.

ESZENATOKIEN DEIA Dena dela, konposatzeko zeininterpretatzeko gogoa ere bere baitan zegoen piztuta,eta Orai -bere bakarkako lehenengo lana-kaleratu zuen, bertan euskal musika tradizionalarenikuspegi berritua eskaini zuela. “Denakdu bere xarma, baina eszenatokiak badu zerbaitberezia, eta hori da normalean musika-animaliokgehien entzuten dugun deia”, aitortu dupozik, udazkenari begira. Izan ere, uda ondorenkontzertu ugari emateko asmoa dauka. “Orainari gara hori guztia antolatzen, udazkenean lekudezente bisitatu nahi baititugu”, azaldu du.

KALEA BERRESKURATZEA Halaber, kalera ateratzekobeharra nabarmendu du San Sebastianek,bide horretan “elkarri hartu diogun beldurra”galdu ahal izateko. Bere ustez, musikarekikoharremana zaintzeaz gain, berreskuratu ere eginbehar baita. “Ez da posible adin batetik aurrerajendea haurrak egin eta lana egiten bakarrikdedikatzea; gainera, zoriontsuak ez izateko, etabi urtetik behin Bruce Springteenen kontzertubatera joateko”, gaitzetsi du musikari donostiarrak.“Kalea berreskuratu behar dugu, eta ez gaztejendeak bakarrik”, azpimarratu du. Hortaz,etorkizunari begira beste proiektuei uko egingabe, oraingo honetan, Erraiak lanaren zuzenekoetankontzentratu nahi da.

Horren haritik, Euskal Herriko musika merkatuanbizi den egoeraren aurrean baikor agertuda San Sebastian. “Merkatua oro har badakigunola dagoen, baina baikorra naiz; merkatuekdirua lapurtu diezagukete baina bizi poza bestelekutatik dator eta musikak hor zeresan handiadauka”, ziurtatu du.