BENITO Lertxundi ezagutzea, benetanezagutzea alegia, ez da edonoren eskuradagoen zerbait. Pako Aristi (Urrestilla,1963) idazlea eta Mikel Markez(Errenteria, 1971) musikari eta kazetariak izandute aukera hori eta Orioko kantariarekin izandakourteetako eta orduetako elkarrizketekinosatu dute liburu bitxi hau, Plazer bat izan duk,Benito!, Benito musikariaren atzean dagoenBenito pertsona irakurleei gerturatuz. IazkoTene Mujika bekan saritutako proiektuarenemaitza Elkar argitaletxearekin argitaratu dute.“Bere psikologia, ideologia, pentsamenduarenibilbidea eta norabidea, funtzionatzeko modua,espiritualtasuna, alderdi emozionala, sentimentalismoaedo euskarazko inongo liburutanaipatu ere egiten ez den sexuaren gaia”. Horiguztia eta gehiago.

Plazer bat izan dela suposatzen dut.

MIKEL MARKEZ: Plazer bat izan da, bai, bainaliburuagatik baino gehiago, elkarrizketa horietatiketxera eramaten genuen aho zaporeagatik.

Benito, Pako eta hirurok elkartzen hasi gineneanez genuen inolaz ere liburu hau ateratzeko asmorik.

PAKO ARISTI: Etekin plazenteroa soilik ateranahi genuen handik. Hasieran gai jakinen gaineanhitz egiteko bisitak egiten genizkion etagero eta gehiago luzatzen ziren hitzordu haiek,zer esanik bai baitzuen Benitok eta gustura egotenginen. Proposamen ofiziala egin genionorduan, hilean behin afaria egiteko. Hark sortzenzuen inpresioa honakoa zen: zenbat etagehiago ezagutu orduan eta gutxiago ezagutzennuela iruditzen zitzaidan, zenbat eta gehiago entzunorduan eta gehiago zeukala esateko. Gutxidira inpresio hori egiten duten pertsonak.

M.M.: Icebergekin gertatzen den bezala.

P.A.: Bestalde, bizitzan ere gauzak gertatzen diragertatu behar dutenean, momentua egokiadenean eta bai guri bai berari egoki zitzaigunmomentu hartan elkartzen hastea.

Gelditzen ez diren horietakoa al da Benito?

M.M.: Benito, alde batetik, intuizio handiko gizonada, eta beste aldetik, abantaila bat du, ez delaunibertsitatetik pasa, ez duela gizartearen eta jakintzaren ohiko bide estrukturatuak hainbestekutsatu. Berak ikasi duena bizitzarekinikasi du, soziologia izugarria egin du EuskalHerrian barrena, milaka herri, jende eta egoeraezagutu dituelako; gainera, izan du halakoaseezintasun bat eta ezarritako mundu ikuskerakuestionatzeko gogoa. Sentimenduen eta barnekomunduaren gizona da, eta horren unibertsitaterikez dago.

P.A.: Beste gauza bat ere badago, Benito autodidaktadela, gauza guztietan. Ez zaizkio maisuakez autoritateak gustatzen. Bere kasa ikasi du iadena, baita gitarra jotzen ere. Kantatzen edo diafragmaerabiltzen ikasteko ere ez da inongo foniatrarenganajoan. Hark esaten du: “Pertsonoknaturaz badakigu dena egiten, jaten dut eta gorputzakbadaki digestioa egiten. Diafragma erabiltzenere jakingo dut”. Mikelek esan duenarekinlotuta, ez dauka pentsamendu sistema finkobat, askea da, intuizioei jarraitzen die, askatasunpsikologikoa funtsezkoa da beretzat. Harkduen interesgarriena hori da, pentsamenduaskea, eta ez haietatik sortzen diren teoriak; ezditu maite jada eginda dauden teoriak, maite duzuk egitea teoriak, aldiro.

Berak maisuak gustuko ez dituen arren, zueksentitu duzue hura maisu bezala?

M.M.: Bizitzaren aurrean egoteko eta bizitzainterpretatzeko modu baten irakaspena izan da,ez hainbeste gai konkretuen inguruan duen iritzietatikateratakoena.

P.A.: Garbi esaten zigun ez zuela behar gu berarekinados egotea. “Hemen egongo gara lauorduz berriketan, eta amaieran ados jartzen ezbagara ere, ez da inporta”, zioen. Sufiek esatendutena aplikatzen du, “maisurik onena ez da zubere ikasle bihurtzen zaituena, baizik eta zu zeuremaisu egiten zaituena”. Maisu eta ikasle esatendugun momentuan, hierarkia markatzendugu, eta Benitok ez du onartzen hierarkiarik,ez autoritaterik. Norbera da norbere autoritatebakarra, haren ustez. Ez du jarraitzailerik erenahi. Jiddu Krishnamurti irakurri izan du, baitaneuk ere, eta hark esaten dituen gauza askoesaten ditu Benitok ere, baina ez hari irakurridizkiolako, ondorio bertsuetara iritsi delakobaizik. Krishnamurtiri ikasleek galdetzen dioliteratura tenean zein den irakaspena hark erantzuten du:

“Ez dago leziorik. Zu zauden lekuan zu bakarrikzaude, ez dago beste inor, beraz zuk eman behardiozu erantzuna zure galderei. Beste edonorenerantzunak dogma izango dira zuretzat”.

M.M.: Ezer antolatzerik ez baduzu nahi, ezdaukazu inor konbentzitu beharrik. Eta hori daBenitoren eta liburu honen beraren funtsa: egonzaitez erne, izan zaitez aske eta zeure buruarenjabe eta erantzule.

P.A.: Guri berritzailea iruditu zitzaigun pentsamoldehori Euskal Herrian, hemen beti gaudelakoantolatzen, biltzen, konbentzitzen…

Hainbeste ordutako elkarrizketak ezin denakliburuan sartu. Nola egin duzue aukeraketa?

P.A.: Ordu asko zeuden grabatuak. Demagun 50ordu. Horiek denak garbira pasa genituen aurrenaeta 300 folio inguru atera ziren. Gero bakoitzakbere gustuko gaiak aukeratu ditu, modunaturalean, eta idazten joan gara.

M.M.: Beste gauza begi bistakoa da, hainbesteordutan errepikatu ere egiten zirela gauzak, orduan 50 ordu horiek ez ziren denak probetxugarriak.Garbiketatxoak egin behar izan ditugu.Azkenean, Benitok eman dio orraztutxo bat ere,baina ez gehiegi, eta bere esaldiei soilik, gureakez ditu ukitu ere egin. Bestetik, uste dut argi samargelditzen dela noiz ari den Pako eta noiz ari naizenni, ez gara ezkutatu ez bata bestearen atzean,ez biok Benitoren atzean.

Ezkutatu ez eta, agertu ere egin zarete, azkenean,zeuen gauza dezente ere idatzi baitituzue.

P.A.: Benitoren iradokizuna izan zen hori, gukegiteko bidea eta bere informazioa hor txertatzenjoatea. Momentu batean ulertu nuen nikdena. Bere etxean ginen bazkaltzen, eta esannion, “konta ezak Lehonard Cohen ezagutu huenekohura”, eta berak mahaia jo zuen, danba!,“ez! ezta pentsatu ere! zer nahi duzue liburu amableeta anekdotaz jositako horietako bat egitea?”.

Orduan ulertu nuen zein liburu mota nahi zuen,ez zuela ohiko biografia bat nahi, ondo jasotzeanahi zuen bere barruan dagoena, nahiz eta irakurlearentzakozaila izan irakurtzerako orduan.

M.M.: Horrelako liburu bat planteatzen deneanbadago arriskua liburu polit, irakurterraz etapeloteroa egiteko. Hau ez da hortik joan.P.A.: Dezente landu dut Benitoren alderdi psikologikoa,nondik datozkion bere zenbait jarrera etaabar, eta argazki psikologiko horietatik guztiak ezdira atseginak.

Erraz irakurtzeko liburua dela esango zenukete?

P.A.: Erraz hasten da eta gero eta sakonago bihurtzenda. Sakontasun horretara zenbat iritsikodiren ikusteko dago.EuskalHerrian egia esan ezergutxi idatzi da gauza horiei buruz, askatasun psikologikoariburuz esaterako, heriotzaz, erlijioaz,Jainkoaren figura, bekatuarena, natura nola ulertu,tarota, erregresioak eta abar. Gai horietaz idaztenden lehen aldietako bat da hau, orduan jendeaskok izan dezake gai horietan sartzeko zailtasunaeta gaitzespena.

M.M.: Gertatzen da bakoitzaren dogma edo jokatzekozelaitik kanpo gertatzen diren gauzek atzerabotatzen gaituztela. Hori ere gerta daiteke.P.A.: Ez da liburu erraza, baina bai berritzailea.