MAIATZ elkarteak 30 urte egin dituaurten, Ipar Euskal Herrikoidazleen lanak argitaratu eta hedatzen,aldizkariaren eta argitalpendesberdinen bidez. Maiatzen sorreran partehartu zuen Luzien Etxezaharretak, eta gauregun zuzendari lanetan dihardu.

Ez da gutxi 30 urte betetzea, zer esan nahidu horrek zuentzat?

Pozten naiz, noski, horrek esan nahi duelakoMaiatzek funtzionatu duela. Atzera begiratutaikusten dut ehun liburu argitaratu ditugula,aldizkariaren 54 zenbaki atera, ehun idazleingururi lekua egin. Horien artean badira idazleoso ezagunak ere, Aurelia Arkotxa eta ItxaroBordaz gogoratzen naiz adibidez. Gero, gauzabatzuk hobeto egin zitezkeela ere baliteke,baina euskarekiko genuen fede horrek bizirikdirau.

Nola gogoratzen duzu Maiatzen sorrera?

Berotasun denbora bat zen, garai hartako HegoEuskal Herriko aldizkarien mundu berritzaileaikusten genuen eta, era berean, Iparraldeanmundu zaharkitu bat zegoela, ez zegoela euskarazgehiago argitaratzeko aukerarik; bazen,hala ere, idazteko gai zen jende asko, unibertsitatean-eta ibilia, emakumeak tartean.Giro literario hori laguntzeko hasi ginen lanean. Eman lezake ororen kontra ginela, bainaez, gu ere Herria astekaritik gentozen edoeuskararen bide tradizionaletatik. Munduberria eraikitzen ari ginen, baina hizkuntzaguztiona da eta besteek egindakoa asko baliatugenuen.

Aldizkari hutsa izatetik, denborarekin argitaletxeere izatera igaro da ‘Maiatz’. Zelanegin zen pausoa?

Lehen gogoa izan zen aldizkaria egitea, jendegehiago biltzeko aukera ematen zuelako, lehenzenbakian 25 idazle badira. Autore ezberdinakdenak, lehen hitza apaiz bati eman genion,pentsa ezazu, testu eder bat idatzia baitzuen.Gertatu zena, jendea euskarazko lanak biltzenhasi zela eta liburu batean egiteko gaia bazen;hori gertatu zen Itxaro Bordarekin, bere lehenliburua atera genuen 1984an, eta hor hasi ginenliburugintzan, orain urtean 6-7 liburu egitenditugu.

Iparraldeko euskal literatura da zuen alorra. Horren barruan zein da zuen helburua?

Apaltasunezko helburuak ditugu; hasierabatean helburua zen literaturan aipatzea ohikoakez ziren gai batzuk, ez beti folklorea etatradizioa. Oroitzen naiz hiriko gaiak sartunahian ibili ginela, eman dezagun erotismoa,haserrea edo etsipena, euskaldunok ikasiakbaikara isilik eta apal egoten eta ausartubehar zen mundu berrietara; HegoaldeanSusa-eta hasiak ziren horretan. Orain heltzengara, adibidez, elizak izan dituen jokabide batzukkritikatzera, gerrako kontuak salatzera,badira gai sozialak ere, lehen ukitzen ez zirenak.Gure herria mundutarra da, besteak bezala,eta literatura izan behar da gauza horienkontatzaile, salatzaile eta sosegatzaile, Atxagakesan zuenez. Nik gehituko nuke, literaturahizkuntzaren edertzaile dela, uste duteuskara idatziak asko ekartzen ahal diolaeuskararen biziari.

Zuen bilaketa horrek zer emaitza eman du?

Duela 40 urte idazlea izan behar zen kolektibobaten zati, eta orain pertsonalagoa da; ItxaroBordak, adibidez, modu pertsonalean lantzendu bere obra, beste batzuk estetikoagoak dira,Aurelia Arkotxa kasu, beste batzuk oroimeneraitzuliak dira, Etxamendi bat bezala.Finean, idazle bakoitzak bere ibilbidea aukeratzendu. Gero bada oraindik alde kolektibohori, denok gara euskal munduaren zati etaezin ditugu horrek dakarzkigun erreferentziakukatu. Bestetik, esan behar dut gaurkoirakaskuntzan ez zaiola euskararen ahozkoaberastasunari beharrezko lekua ematen, bainaaberastasun hori altxor ederra da gaur egunekoidazleentzat.

Hogeita hamar urtean zertan aldatu da ‘Maiatz’?

Aipatu ditzaket lehendabizi aldaketa teknikoak,orain aro numerikoan gaude, hobeto funtzionatzendugu. Garai batekin alderatuta, inprentanerraztasunak ematen ditu, tirada txikiagoak,merkeagoak egin ditzakegu eta bistan da,abantaila handia da hori; beharbada horrek salbatugaitu. Lanbidea ere aldatu da, lan kolektibogutxiago dago, ez gara horrenbertze elkartzen.Hogei lagunen biltzea ez da erraza gauregun, baina izpirituak berdin jarraitzen du.

Elkarte independente izateaz ere harro zarete,ezta?

Alderdi edo filosofia guztietarik berezitua izanda Maiatz beti. Euskal Kulturaren Erakundetikjasotzen dugu dirulaguntza bat, baina ezgaude inori lotuak eta garbi daukagu, ez garainoiz belauniko edo eskean ibiliko. Gurekin aridiren autoreak ere libre izatea nahi dugu. Guirekiak gara.

Zer eskatzen diozu etorkizunari?

Oraingo bidean segitu nahi dugu funtsean.Langile berriak ere nahi genituzke eta pasioaegon dadila. Neronek euskararen maitasunariesker erraz egiten dut nire lana.

Maiatz elkarteko zuzendari zara aspalditik;horrez gain, irakasle, idazle, kazetari, irrati-esatari eta abar izan zara. Orain zertanmurgildu nahi zenuke?

Norbait kazetari delarik, inoiz ezin du ofiziohori utzi. Hortaz, euskal prentsarekin kolaboratzendut noizbehinka. Gainera, askori gertatzenzaio, adin batera heltzen zarelarik nahiduzu hizkuntzak ikasi, gehiago bidaiatu, mundukobeste kulturak ezagutu. Bereziki, menperatutakobeste kulturekin harreman gehiagoukan nahi nuke; guretzako eredugarri dira,lagungarri dira eta gainean dugun uniformazioprozesua behar dugu geldiarazi. Bizitzekoatsegina ematen du munduko elkartasunbideetan ibiltzeak.

Euskara da zure pasioetako bat. Baikor zaragure hizkuntzaren etorkizunari buruz?

Martxoaren 31n Baionan egindako manifestazioazoroitzen naiz, horrelako egunetan berezikibaikor ateratzen zara, badakigu lortuko dengauza bat dela euskararen errekonozimendua.Frantziako sistema jakobino-zentralistak ezdu zorionik ekartzen, arazoak baizik, eta ustedut libertatea dela jendea munduratu denetikmotor eragilea, libertate kolektiboak ere kontuanizan behar dira. Pixkanaka kontzientziagehitzen ari delakoan nago, mundu berriasortzen ari da eta hor dugu aurrera egitekoaukera. Egiten ari garena, agian egun bateaneredu izango da.