LATINOAMERIKATIK heldu berriadela harrapatu dugu Maite Agirreaktorea (Zarautz, 1955). Bi hilabeteeman ditu bertan, buru-belarri lanean,zuzentzen duen teatro taldearekin, Agerre.“Esperientzia oso ona izan da, ahaztuezina”,ziurtatu du. Lehenengoz, Argentinako Experimenta12 nazioarteko jaialdian egon ziren,abenduaren 6tik 13ra bitartean. Bertan, besteantzerki talde batzuekin elkarlanean aritzekoaukera izan zuten, baita aurkeztutako lanbakoitzaren “desmontaia” egiteko ere. “Norberarenlanaren zoko guztiak miatzen dituzte,denon artean komentatzeko. Benetan oso aukeraona da, bai besteengandik ikasteko, bai gureairakasteko”, azaldu du.

Txiloeko FITICH jaialdiaren egonaldia ereberezia izan zen oso. Urtarril osoa eman zutenbertan, festibala, berez, 13ra arte hasi ez bazenere. Ozeano Pazifikoan kokatutako artxipielagotxiletar honetako irla guztietara heltzea duxede jaialdi gazteak. “Han kontraste handiakbizi genituen. Alde batetik, oso antzoki politetanantzeztu genituen gure lanak, baina, bestetik,irla txikienetara ere joan ginen, non askotanez zen sekulan antzerkia iritsi. Azken hauetan,publikoarekin une berezi, xarman eta txundigarriaksortu ziren”, oroitu da Agirre. Emanaldiakhasi baino lehen, herriko jendearieuskal musika eta hizkuntza erakusten zizkioten.“Kantutan aritzen ginen bitartean, trikitixajotzen genuen. Euskaldunak gara, eta,herri ezberdin bat garela erakustea inportanteada guretzat”.

Hango errealitatea eta kultura ezagutzeko paradaere izan zuten Agerre teatroko kideek. Atzerriralanera joan diren bakoitzean -eta askotandoaz-, bere lanak birmoldatzen dituzte, bertakoerrealitatea eta bitxikeriak uztartuz. Gainera,bertako aktoreei bere antzezlanetan partehartzeko aukera eskaintzen diete. “Txiloekoekipoan hamar lagun ginen: Euskal Herrikohiru, bertako sei aktore, eta beste antzezlekolonbiar bat. Lan gogorra da, baina mereziizan du”, ziurtatu du.

TXILOEKO HUILLICHES KOMUNITATEA Bi hilabetehauen mementurik berezienetariko bat Huillicheskomunitatearekin elkartu zirenean izanzen. “Haien egoitza batera eraman gintuzten.Inguruan etxerik ez zegoen, mendian geunden.Eta, horrela eta guzti, gure antzezlana ikusteraetorri ziren, kulturarekin oso ardura handiaduen herria baita”, nabarmendu du. Puta zaharalkauete Zelestina bere antzezlan ezaguna eramanzuten Latinoamerikara, Experimenta 12jaialdiko antolatzaileek espresuki eskatuta.“Zelestina oso arrakastatsua da beti. BerdinEuskal Herrian, Afrikan nahiz Argentinan.

Inoiz ez dakizu zure burua nola kokatu emakumehonekiko. Bere misterioarekin geratzenda beti, harrapatu ezina, eta hori oso aberasgarriada”, agertu du. Txiloeko FITICH jaialditxiletarrean, berriz, Zelestina obrarekin batera,estreinatu berri duten Zu ereOn Kixote? lanaere aurkeztu zuten. “Oso freskoak dira biak,musikalak, sentsualak, kontraste handikoak.Ikuslea ezustekoan harrapatzen dute beti baina,nahiz eta hasieran jendea agian beldurtzenduten, segituan jokuan sartzen da”, azaldu du.Etorkizunari begira, bi antzezlan hauekin oraindikere proiektu asko dauzkate. Izan ere,egun hauetan, lanez gainezka dabiltza, hilaren18an Barakaldoko Antzokian Zu ere On Kixote?antzeztuko baitute. Hori bai, gaztelaniaz, euskarazkobertsioa prestatzeke baitago. Horixe izangoda, hain zuzen ere, hurrengo proiektua,Imuntzo eta Beloki trikitilariekin, heldu, umeeta familia osorako euskarazko On Kixotea sortzea.“Imuntzo eta Beloki ikusita, bat-batean,On Kixote eta Santxo Pantza ikusi nituen”, adierazidu Agirrek, txantxetan.

ITXAROPENA ETA ETORKIZUNA Hala ere, EuskalHerrian antzerkigintzan aritzeko zailtasunakdirela argi dauka Agerre teatro taldearenzuzendariak. “Hemen ez dago lanik gauden taldeguztiontzat. Beraz, guk kanpora joan beharradugu lan egitera. Euskal Herrian horrelaizan da beti. Eta, guztietan, besoak zabalik hartugaituzte. Horrexegatik -gaitzetsi du- EuskalHerrian kanpotik etortzen denarekiko dugunjarreraz lotsatzen naiz. Herri horiek lehendabizikomunduarentzako itxaropena ditugu, baitaetorkizuna ere”.