BADA Euskal Herria, eta bada EuskalIrria. Horrek ez du hiriburu finkorik.Ezta lehendakaririk edo horrelakorikere. Biztanle asko dituen arren. Horienartean ezagunenetakoa, Porrotx. Mutikotan etaorain lagunekin tarteka futbolean egiten du, bainaez luke Euskal Irriko atezain edo atzelari postuahartuko. Irriaren Herrian ez da behar. Ateakbeti zabalik dituen lekua baita. Horko kantoibatean elkartu gara. Handi eta sudurra hain gorri,erraza izan da haren burua ikustea. Solas eta jolas,azkenean kantatu ere egin digu.
Porrotx! Etxekoek ez ezik nork beste daki zureponteko edo bataioko izena?
Lasarte-Orian gehienek ezagutzen dute eta EuskalHerrian ere jende dexentek daki nor den JoxeMari. Ba, Joxe Mari, nire lagun biboteduna,1964ko maiatzaren 1ean jaio zen Lasarte-Orian etabizitza osoa eman du bertan. Jaio aurretik txikitxikiazen gure herria, Michelin lantegia iritsi etapuztu zuen arte, haren gurpil panpinaren moduanpuztu zuen, baita erdaldundu ere!
Beraz, Joxe Marik euskara berreskuratu behar izanzuen, bestela Porrotx ez zen inoiz jaio izango.
Bai, Joxe Marik bost urte eman zituen AEKn, amahizkuntza berrikasi nahian. Ikasketa guztiak gaztelerazegin ondoren, Magisteritza euskaraz burutuzuen.
Txikitako oroitzapen berezirik?
Kantatzea baloiari ostikoka aritzea baino gehiagomaite duen Joxe Marik, egun Athletic zaleadena, bi urtetan jokatu zuen Errealeko infantilekin,eta bietan Trofeo a la furia eskuratu zuen.Langilearen egunean jaio zelako? Taurus ere badelako?Batek daki, baino garai hartako grina mantentzendu oraindik, dagoeneko bibotea urdindubazaio ere.
Gaztarokorik?
Gazte-gaztetan Joxe Marik sekulako tximakzituen, SanMameseko lehoiak bezala. “Joxe Marimelenas, el terror de las nenas” esaten omen ziotennahiz eta bera seko lotsatia izan bere belarrihandiaktarteko. Hamazortzi urterekin hasi zenhaurrekin mendira joaten eta urtetan aurreraegin ahala, Gaztetxean, euskara taldean, auzoan,antzerki eta dantza eskolan, ikastolan… Saltsaaskotako perrexila izan da beti!
Eta noiz sortu zen ba Porrotx?
Hainbat lagunekin batera, herriko haurrek euskarazkoeskaintza alaia izan zezaten -alai hitza azpimarratzeanahi nuke-, kale animazioak antola tzen hasi eta 23 urterekin gorritu zitzaion sudurralehen aldiz. Eta orain arte! Lasarte-OriatikEuskal Irrira salto egin eta datorren urtean 25beteko ditu abentura honek.
Euskal Irria esan duzu eta, Euskal Irriko biztanlebakarrak, umeak al dira?
Ume izatea, haur sentitzea, hori ez da adin kontuabakarrik. Umorea, irria, …Ez dira txiste edokilimaren ondorio bakarrik, ezta momentukoalgara ere. Bizitzan egoteko eta berari aurre egitekojarrera baikorra eta ilusioz betea da guretzatIrria, eta hitz hori ere azpimarratuko nuke.Munduankokatuta dago Euskal Irria, eta munduarieman nahi diogu gure kolorea, guretik, euskaratik,auzolanean. Bizitzan urteak betetzea bezaininportantea da abenturak bizitzea. Euskal Irria,bertakoak izan nahi dugun guztiok osatzen dugu,tristurak eta pozak partekatuaz.Abentura zaleakgara, eta adinak ez digu axola.Munduko puzzlearenparte izan nahi dugu, harrotasunik gabe bainaharro eta libre!
Ama hizkuntza berrikasi nahia aipatu duzu lehenago.
Zure pailazo jardunean zein leku hartzen duhizkuntzak? Zein lanketa egiten diozu?Lasarte-Orian, oso gaztetan hasi ginen laneanherri euskaldun eta alai bat nahi genuelako. Ezginen bakarrak, euskara taldean ari ginelakoamets partekatu bat egia bihurtu nahian. Hogeitalau urte pasa dira eta afizioa ofizio ere bilakatuzaigu, baina ez dugu ahazten herrigintzan jaioginela eta, gaur egun, modu profesional batetikbada ere, herrigintzan ari garela, gure uste apaleanbehintzat.
Zuk zeuk diozun moduan “afizioa ofizio” eginduzuela, baina herrigintzan segitzen duzuela.Nolada hori?
Lasarte-Orian antzerki eta dantza eskola sortu zenauzolanean orain hamar urte, lau talde ginenorduan eta berrogeita hamarretik gora orain.Korua ere bost urte badira jaio zela. Jaiotza horietanparte hartu dugu ere. Herrian euskararen erabilerarennormalizaziorako, euskarazko esparruakbeharrezkoak dira. Nagusikeriarik gabenagusi bilakatu behar dugu euskara, enpatiatiketa alaitasunetik. Inurri talde handi bat gara,bakoitza berean eta beretik, baina kontzientekilanean eta gozatuz.
Porrotx, behin eta berriro aipatzen dituzun aditzbi: gara eta dugu, dugu eta gara.
Helburu partekatuak ditugu eta horregatik diogu“gara” eta “dugu”. Euskal Herriko parte erebagara. Zaletasuna ereitea eta elkarlana ezinbestekoa zaigu. Pailazoak gure txikitasunean unibertsotxiki horren parte sentitzen gara, eta guresaioetara datozentxiki eta handiak amets eta sentimenduhauetan kide ditugula ere sentitzendugu.Ez gara nahiko genukeen koloreetako mundubatean bizi eta gauza asko dago aldatzeko, politikoki,ekonomikoki, sozialki, kulturalki… Arazoetazhitz egiten dugu gure lanaren bidez bainatxuri-beltzean eta purrustaka aritzea baino, amestendugun mundua irudikatzen saiatzen gara.
Zuen web orrian sartu naiz (www.katxiporreta.com) eta nolabaiteko enpresatxoa ere bazaretelaikusi dut. CDak, DVDak, liburuak eta, hara!,arropak ere badituzue.
Pailazoak gara eta gure hizkuntza, lana etamezuak euskarri ezberdinetan eskaintzen ditugu.
Antzerkia, kantua, dantza, saioen ostekobesarkada, muxu eta piropoak, CDak, bideoklipak,erreportajeak,DVDak, ipuinak…Denakdiragure jardueraren parte, eta ahal denmodutxukuneneanegiten ditugu. Herrigintzatik jaio gineneta horretan jarraitzen dugu, baina aspaldikourtehauetan gure ogibidea ere bada sudurgorria.Enpresatxoa gara eta gure proiektuaren inguruan,modubatean edo bestean, dozena bat lagungabiltza lanean. Kamisetak eta panpinak ere kaleratuditugu, eta laguntzen digute gure jardueraaurrera eramaten eta proiektu berriei ekiten.
Hori ez al da arrakasta izatea?
Lagun asko ditugu saioetara datozkigunak etahaiekin batera gozatu ederrak hartzen ditugu.Urteekin familia handi bat osatu dugu eta aspaldikoume txiki haiek agurtzera eta musukatzerahurbiltzen zaizkigu orain, gaztetu direnean, baitaguraso bihurtuta ere batzuk. Zoriontsu sentitzengara eta zorion hori partekatua dela jakiteakpoz-pozik sentiarazten gaitu. Baina jakitun garaherri txiki batean bizi garela eta hizkuntza minorizatuahitz egiten dugula. Euskal Herrian handiadirudiena ere txikia eta hauskorra da. Horregatiksortudugu Irrien Lagunak Kluba. Beste eragileekinelkarlanean, euskaratik, alaitasunetiketa elkartasunetik abiatutako proiektu sendoa etairaunkorra izan nahi luke. Pupu eta Lore jaioberriekin batera, osasuna, natura, zientzia, kulturaeta elkartasuna sustatuko dituzten pertsonaiakere jaio dira. Tiritatxo mediku laguna, Largabistabasozaina, Marikalanbre zientzialaria,Martinbertso kulturazalea,AneetaPatakon piratak,Lagun txakurra… Gure nortasunetik etahizkuntzatik jaio dira, luze irauteko asmoarekin.Web-a, hilabetekaria, jaietarako gunea, Zeraingo05 Ortzadar \ Larunbata, 2011ko azaroaren 5abarnetegia, ikuskizunak… Dagoeneko martxandira, eta amets gehiago ere baditugu berandu bainolehen egia bihurtu nahi ditugunak.
Azken diskoko kantuen artean Sarrionandiarentestuak ageri dira. Musikaren aldetik ere deigarrida neska kubatarren presentzia.
Kubatarrak, Nikaraguarrak, Senegaldarrak, Etiopiarrak,Amazig-ak, Palestinarrak, Katalanak,Galiziarrak, Sardoak, Andaluzak… Hamaika koloretakokolaborazioak ditugu gure lanetan, horrekaberasten gaituelako. Euskaldunak etorkinak izangara aspalditik eta etorkinez blai bizi gara EuskalHerrian. Guk haiek maitatu behar ditugu, haiekgu maitatzeko, eta maitatzen hasteko ezagutza daezinbestekoa. Geuretzat berria eta ezberdina denbeste etnia edo kultura batera hurbildu gareneanasko ikasi dugu, eta ezeri itxaron gabe geukemanbehar dugu lehen pausoa, enpatiatik eta maitasunetik.Baina urrutira joan gabe, Euskal Herrianbertan, bertsolariak, idazleak, musikariak, kantariak…sekulako lagun onak daude esparru guztietan,elkarlanerako prest direnak, eta gure lanetanhorietako batzuk parte hartzeak asko betetzengaitu.
Krisialdia luzea izango omen da. Porrotx kontratatzeagarestia da? Aldatu egin damezua krisiarekin?
Porrotxek beti izandu Olentzero izatearen ametsa,eta askotan dabil batean eta bestean bihurrikerietanmuxuetabesarkaden truke. Pailazo taldeaere beti izan da eskuragarri eta saio asko eta askozerbaiten alde bultzada ekonomikoa lortzearrenantolatzen da. Krisiarekin mezua aldatu bainoareagotu egin da. Beti izan gara auzolanarenaldeko, eta beti maite izan dugu irudimena. Ba alda krisiaren aurkako aspirina hoberik?
Krisiaren tristura eta aro berri baten poza azkenegunotan. Aldatu egingo dira euskal pailazorikezagunenaren ikuskizunak?
Tristurak eta pozak partekatzean beti dira goxoagoak.
Garai grixetan naiz itxaropentsuetan betiirria ahoan. Poliki-poliki baina etenik gabe, geroeta gertuago sentitzen dugu, mundua den koloreetakopuzzle handi horren zati txiki bat bagarela,eta izango garelamapetan ere. Besteengatikjasoz eta guretik onena emanez, eta kantari bizikogarela: Bizitza kantu bat da, guretzat hain juxtu/ Neska-mutilak, hori, dago gure esku / Kantarieskolara, kantari jolastu, /Kantari lotaratu, kantariamestu, /Kantatzen ez duenak zorionik ez du!/ Kantatzen ez duenak zorionik ez du!