HIKOA (kasik topikoa) bihurtu daeuskaraz idatzitako ipuinei buruzesatea egunerokotasuna, errealitategertukoa dutela abiapuntu, gureanerrealismoa ulertzeko modu jakin batek hartuduen nagusitasunaren adierazgarri, baina ezinda besterik esan Etxanizen liburu honetakokontakizunen tematikaren eta beronen trataerariburuz. Esan dezagun, beraz, egunerokoerrealitatetik bazkatzen direla ipuin hauek, etaharen bi aspektu elkarrekin doazela kontakizungehienetan: egunerokotasunaren aspektudomestiko, intimo eta sentimentala, batetik, etakotidianotasunaren dimentsio sozio-politikoabestetik; alegia, pertsonaia nagusien harremanafektibo, familiar, sexual edo lagunartekoekhartzen dute ipuin hauen lehen planoa, eta planoarensakonean ageri da errealitate politikoa,protagonistek indarkeria politikoaren zipriztinakhirugarren pertsonan jasotzen dituztela.
Eztanda batek esnatu eta hildakoaren nortasunazespekulatzen duen bikotearena edozahar-etxe batek elkartzen dituen pertsonaiapolitikoki antagonikoena dira bildumako istorioetakozenbait. Atrezzoari begira lehen ipuinakiragarri bezala, atrezzoa balitz bezala ageridira ETAren atentatuak edo gehiegikeriapolizialak eta hala ironizatzen du istorio horretakonarratzaileak leherketa bat hizpide duela:“Gurean butano upelek ez dute gauaren isiltasunazartatzeko ohiturarik”. Bada ahaleginikliburuan, hala, egunerokotasun bihurtutakogiro politikotik distantzia ironikoa hartzeko.
Bestalde, denboraren iragatea da ipuinetakobeste konstanteetako bat eta horrekinbatera, zahartzaroa, gainbehera (indibidualnahiz soziala) eta galera. Helduak, zaharrakdira ipuinotako protagonista asko, eta batzuetanedadeko gizon-emakumeen biktima-iruditopikoaren gainean eraiki badira ere, beste batzuetanbada ahaleginik zahartzaroari besteertz batzuetatik begiratzeko, bizitzari berriroekiten dioten pertsonaien bidez, edo agurexamurren irudiaz bestera, gizon mendekatiarenikuspegia emanez.
Badira bilduma honetan, dena den, gai eta estilonagusi horietatik erabat bestelakoak direnpare bat ipuin: Autoa eta Klaxonen festa narrazioekkutsu ludiko, absurdu eta fantastikoagoadute eta Karlos Linazasorok landutako ipuinmolde batzuetatik daude hurbilago klabe errealistetatikbaino. Haatik, ipuin luzeagoetan etaegunerokotasunari lotuagoetan dabil trebeagoEtxaniz, neure iritzian. Atrezzoari begira,Hogeita hamaika egun Londresen edo Garizain zuriakiruditzen zaizkit bilduma honetakoemaitza interesgarrienak, hunkigarrienaketa egilearen obsesioak egokien islatzen dituztenak.
Haatik, inpresioa izan dut maiz zerbaitekhuts egiten duela liburuko ipuinetan, izanere, gaiak edo pertsonaiak a priori irakurleahunkitzeko modukoak izanagatik, ez dut ustebehar besteko efektu estetikoa eragiten dutenikbeti. Esango nuke inoiz egilea bera istorioarenkanpoan-edo geratu dela eta ez dugulaerabat sinesten pertsonaien tragedia, beste batzuetannarratzailearen iruzkin ironikoek etajolasek ez diotela mesederik egiten kontakizunari,eta tarteka lirismo eta tristura behartubatek kaltetzen duela istorio berez gordina.Edonola ere, kontuan hartzeko moduko liburuada Etxanizena, tartean batez bestekotikgorako aleak badituena.