Bilbo. "Bar Puerto da denaren hasiera", aitortu zuen Kirmen Uribek, atzo, Josu Eizagirre eta Xabier Mendiguren Elizegi parean zituela, izen bera daraman dvd-liburuaren aurkezpenean. "Hemen dago Bilbao-New York-Bilbaoren hazia". Orain hamar urte, XXI. mende hasieran, sortu zuten berak eta Eizagirrek On-darroako jendeari eginiko omenaldi hau. "Gure jendea nolakoa den jaso nahi genuen -azaldu zuen idazleak-; bihotzetik eta tripetatik ateratako istorioak bildu ditugu".

Baina nahiz eta mende hasieran sortu eta jendaurrean eskaini, Bar Puertok bere baitan biltzen duen ikuskizuna ez zuten iaz arte filmatu. "Pena zen irudia, testuak eta musika ez biltzea". Horregatik aurkeztu dute, Elkarren eskutik, dvd-liburua orain.

Bizimodu baten amaiera XX. mende bukaeran, Ondarroako saihesbidea eraikitzeko, herriko auzo oso bat eraitsi zuten. Auzo horretan bizi zi-ren Kirmen Uriberen aitona-amonak. "Mende berria heldu eta amonaren etxea bota", adierazi zuen idazleak. Heldu behar zirenei lekua egin behar garai batekoek, antza.

Egoera horren aurrean, Uribek eraispena grabatu behar zuela eta, azken batean, XX. mendeko kronika biltzeko beharra zuela sentitu zuen, "etxeak eta tokiak ez direlako etxe eta toki soilik, memoria dutelako". Hortaz, iragan mendeko garai desberdinak beren bizipenekin gogora ekarriko zuten lagunak batzen hasi eta, Josu Eizagirre laburmetrai egilearekin batera, horiekin izandako berbaldiak filmatzen hasi zen: gerra zibileko gudari bat, 60. hamarkadan ailegatutako marinel galiziarrak, 70.eko pop kultura bizitako emakumea, 80ko hamarkadan hiesak egindako sarraskiaren lekuko bat, 90eko emigrazio afrikarra... Bakoitzak be-re berbakerarekin, bakoitzak bere ikuspuntuarekin, kostaldeko herri arrantzale batek XX. mendea bizi izan zuen era batu zuen Bar Puertok.

Azkenik, Uribe eta Eizagirreri Mi-kel Urdangarin batu zitzaien. Herri kantak eta beren beregi konposatutako abestiekin errepertorioa osatu eta prest izan zuten ikuskizuna. Han eta hemen ibili zuten aurreko mendeko kronika, harik eta iaz, Bidebarrieta Liburutegian, emanaldia grabatzea erabaki zuten arte. "Oholtza gainean fikzioa -egileak eta beren la-na- eta errealitatea -lekukoen testigantzak- batzen ziren", Kirmenen esanetan; "beraiek egin zuten Bar Puerto", gehitu zuen Eizagirrek, le-kukoak gogora ekarriz. Zinegilearen iritziz, "literatura, musika eta irudiak uzartzea" da lanaren meritu handiena. Dvd-az gain, liburuak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez batzen ditu olerki, letra eta testigantza guztiak; azken hauek, lekuko bakoitzaren berbakera errespetatuz.