Donostiako Añorga auzoarekin harreman estua izan dut beti. Begira irakurle estimatua. Nire aitona Manuel Arizmendi zen, Donostiako Konstituzioko plazako semea Ramona Etxenagusiarekin ezkondu zena ez nuen ezagutu. Ramona Etxenagusia Oiartzungo Palacios baserrikoa zen, mug nafarroarekin, eta txikitan txerrien zaintzaile hango zelai eta parajetan. Donostiara etorri omen zen Ramona Etxenagusia gaztetxo txiroa etxeko neskame gisa Manuel Arizmendi Konstituzio plazaren dirudun donostiarraren etxera. Ezkondu egin ziren, nagusi aberatsa eta neskame txiroa, ez dakit gehiago. Horixe. Donostiako Añorga auzora joan ziren bizitzera. Cementos Rezola fabrika martxan, Manuel Arizmendi porteriako arduradun arduratsua. Manuel eta Ramonak bi ala izan zituzten Miren eta Xixili (nire ama), Pako eta Joakin osabak. Nik asko maite nuen Joakin, soltero. pilotaria, txikiteroa, estropada zalea, zigarroak ezkutuan erretzen zituena nire aurrean (nire isiltasuna erraz irabazten zuena Txus de limon eta oliba batzuekin), pilotaria bizkorra, aurrelaria, ez zuen gogoko, ez, bere ama eta aita frontoira abiatzea partidua ikustera. Ezkutuan hauek.

Geure etxea Añorgako Futbol zelaiaren aurrez aurre zegoen, errepidetik beste aldean. Frontoian nire aita kojoarekin hainbat pilota partidu jokatu nituen nire haurtzaroan, baina gogoan daukat, laino artean, aita eta ni pilotan frontoian teniseko pilotekin. Bai. Gogoan daukat ere nire aitarekin etxe ondoko intxaurrondoko zuhaitzean gora egiten. Aita gaztea, ni neu ume txikia…baina gogoan daukat aita adarrez adar gora egiten. Añorgako “Jolas Etxea” tabernakoan egona izan naiz maiz aita eta osabarekin. Gogoan daukat parroko jauna, Don Juan Maria Galarraga apaiz faxista nazkagarria, nire anai txikiak Juan Ramonek beldur itzela zioena, Paulino Uzkudun boxeolari euskaldun eta guztiz faxistaren lagun mina. Euskaldun traidoreak. Traidoreak bai. Arbuiagarriak. Añorgako Fabrikako jaun eta jauna Don Julian Rezola zeritzona… ez nuen inoiz ulertu zergatik izan behar zuen mesetan bere leku berezia lehen lerroan mezetako liburua eta guzti. Haurra nintzen, bai, tontoa ez. Gogoan dut, ditut. Goiko etxeetan Lasaga-tarrak bizi ziren (semeak, Luisek, motoa erabiltzen zuena) beheraxeago Igoa futbolista ospetsuaren sendia. Lasagatarren etxera joaten ginen sagardo zizarra probatzera. Arreba Aran eta anaia Juanramon igotzen ginen mendixka gora Rafael Lasagaren ongi etorria alaitsuarekin zirrara dastatzera. Geu hirurok, pozik, harro.

El lekuko de Gorriti

Autobus gorrian joaten ginen Añorgara (gorria zen), edota trolebus berdean, kobradorea zegoen ate ondoan, ilusioa egiten zidan aitak edo amak ordaintzeko aukera ematen zidatenean. Gustukoa nuen, oso, autobusaren aurreko lekuan esertzea txoferraren aurrean, bere eskuinetara. Nire ama Xixilik ostiraleko arratsaldeko ordutan Añorgara abiatu aurretik, autobusa hartu aurretik, Plaza Gipuzkoako “Charcuteria Francesa”n erosten zuen urdaiazpiko mokadu zertxobait. Han Añorgan Kaiku izeneko txakurtxo bat zegoen, bihurria, txikia borrokalaria, hankaz gora jartzen zitzaigun gu geu ikusi eta usaindu bezain laster.

Aurrez aurre, beste aldean apaizaren etxean zegoen, “Don Juan Maria Galagarra”. Apaiz faxista, Paulino Uzkuduren lagun mina. Esan behar izan baita Paulino boxeolari faxista nazkagarria kolpeka aritu izan zena etsai politikoekin, fisikoki. Kolpeka, ukabilkadaka. Euskaldun traidore txuloa hain zuzen. Añorgan zine areto handi bat zegoen, dago oraindik, zutik. Apaizaren etxea, “Don Juan Maria” etxea.

Bere ordez eraikin berriak daude. Etxebizitzak. Askok ez dute jakingo leku hortantxe apaiza faxixsta bat bizi zela, Susana andaluza zuena zerbitzaria hain zuzen. Esan beharra daukat: aita Inosenek “Estado de excepción” garai gorritan ni bidali ninduela Don Juan Maria Galagarraren etxeara Sabino Aranaren liburu bat gorde zezan, eta esan beharra daukat horrelaxe egin zuela nire begi bistan, ikaztegi baten barruko tripetan sartzen eta ezkutatuz. Añorgan bizi zen, baita era, Josemari Aranalde beste apaiza, (maitagarria, euskalduna, zintzoa, koherentea, Orixeren iloba bera) nire aita, Inosen Bujandaren oso lagun mina, konplizitate oso handia zutenak beraien artean hain zuzen. Garai haietan “Liborio” bat bizi zen Añorga, “Siete octabos” ez-zinez ezaguna zena, itsusia omen, omen. Eta behin, ni neu, ama Xixili, aita Inosen eta nire arreba Arantxa Añorgan zehar ari ginela paseatzeen norekin eta topo egin, ”Liboriorekin”, eta nire arreba gaztetxoak nire amari ”ama, hau al da “sieteoktavos” gizon guztiz itsusia, zuk esaten zenuena gizon oso itsusia??” Ama eta aita zur eta lur ni (gogoan daukat) irribarretsu. Anaia Juan Ramon, Juan XXII eta Ramonaren mixtoa, Arantxa arreba Aranzazu leku eta birjinaren isla zuzena. Ni neu “Joxe” (ez dakit), Manuel aitonarena. Legea eta profetak. Nago askotan ez dakigula nondik, zergatik, ditugun geure izenak. Auskalo.

Orain dela 15 egun kotxez pasatu naiz handik. Gu bizitutako etxea ez dago, paisaia erabat aldatu da, apaizaren etxea desagertu da, futbol zelaiak jarraitzen du, frontoian ere, “jolas Etxeak” taberna ere bai. “Lore Toki” militar zaldi zelaien lekua zuhaitzez inguratuta dago, belarra eta abar asko indartu eta indartuta daude. Kotxez joan naiz eta ez dut paisaiarik ezagutu. Gauza asko aldatu. Ez ditut hainbat erreferentzi aurkitu. Ni eta geu egondako lekuak desagertu edota aldatu izan balira. Denboraren gupidagabeak. Urteak aurrea. Izpiritua horretantxe. Añorga auzoa, nire antzinako haurtzaro altxorra gogoan. Bedi bada