Azkenaldian turismo guneetan hainbeste ikusi diren Segway garraiatzaile pertsonalarekin antzekotasunak ditu, baina eskuak ezartzeko masta gabe. Produktua merkaturatu duen Ninebot enpresatik diotenez, monozikloak uneoro erabiltzailearen oreka mantentzen du. Monoziklo adimentsu hau %100ean ekologikoa izateaz gainera, 30 kilometrotan zehar garraiatzeko gaitasuna dauka 22 km/h-ko abiadurara heldu daitekeelarik.
Segway garraiatzailea baino txikiagoa eta erabilterrezagoa izateaz gain, Nineboatek hain zuzen ere erdira murriztu ditu pisua eta salneurria ere bai. Hartara, Europan batazbesteko prezioa 800 eurotan kokatzen da orain. Beti ere, bateriaren gaitasunaren eta ibilgailuaren potentziaren arabera monozikloaren salneurria garestitu egin daiteke.
Konektatua
Dagoeneko Apple Store dendan Ninedroid 2.0 jarraipen App-a dago erosgai ,eta Android Marketek berriz, smartphoneak taula antzeko baten bitartez monozikloa maneiatzea ahalbidetuko du.