Gasteizko Udalak omenaldia egin zien atzo Edurne eta Celedón txiki izango ziren haurrari, Andre Maria Zuriaren omenez iaz eta aurten ospatzeko ziren jaietan. Pandemia eta osasun alertaren ondorioz, ezin izan dute zeregin eta lan hori burutu, baina atzo Udaletik omenaldia egin zieten eskerrak emateko. Bertan Eneko Asurmendi, 14 urtekoa, eta Maite González, 15ekoa, izan ziren. Gaur egun duten adina dela eta, ezin izango dute Edurne eta Celedonen azalean jarri, baina Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, eskerrak eman zizkien horretarako prestutasunagatik. Ekitaldia atzo egin zen, arratsaldeko seietan, eta Estíbaliz Canto Hezkuntza eta Kulturako zinegotziak ere parte hartu zuen.