Asteazkena, eguerdiko hamabiak. Arabako Trafikoko Lurralde Unitateko bi patruilek dispositibo berezi bat jarri dute A-3308 errepidean, Langraiz Okako sarreran, alkoholaren eta drogen kontrolak areagotzeko, Andre Maria Zuriaren jaiak hasiko liratekeen egunaren hasieran. “Jaiak ospatu ez arren, egun hauetan, Ertzaintzak errepideetako alkohol eta droga-kontrolak areagotuko ditu; izan ere, txanda guztietan beti dago positibo ematen duen norbait”, azaldu du Trafiko Operazioen buruak. DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVAk patruila horiei lagundu die kanpaina honen hasieran.

“Egun on, alkoholaren eta drogen kontrola egiten ari gara, eta kontrol horiek egitea derrigorrezkoa da agintaritzak eskatzen dituen gidari guztientzat. Mesedez, gelditu motorra”. Hasierako esaldi horrekin, trafiko-kontrolak hasten dituzte agenteek. Kontrol bakoitza modu egituratuan eta talde osoarekin koordinatuta egiten dute; lurraldeko burua da errepidean jartzeko arduraduna, gidariari gelditu behar dela adierazteko. Handik metro batzuetara, babestuta, Er-tzaintzako beste agente batek gidariari agindu bera ematen jarraitzen dio, hark ibilgailua geldiarazi arte. Hor hirugarren agente bat sartzen da, eta beste biek matrikularen datuak eta gidariarenak Trafiko Zuzendaritza Nagusira pasatzen dituzte dena ondo dagoela egiaztatzeko. Bien bitartean, alkohol eta droga-probak hasten dira.

“Uste baino ohikoagoa da jendeak positibo ematea. Berdin dio asteko eguna, ordua eta txanda, beti harri-tzen baikara norbaitekin”, azaldu du agenteak. Adibide gisa, duela gutxi gertatutako pasadizo bat jarri du: “Lanean ari zen gizon bati eman genion geldialdia. Itxuraz, ondo zegoen, ez zirudien edanda zegoenik eta, hala ere, 0,80ko alkohol tasa eman zuen. Harrigarria”. Alkoholemia-kontroletan, airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez hamar minutu utzi behar dira. Errore-marjinak aplikatu ondoren, emaitza botatako arnasagatik 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago bada (0,15 gidari profesionalentzat eta bi urte baino gutxiagoko lizentzia edo gidabaimena dutenentzat), gidariak bere bideari jarraitu ahal izango dio. Emai-tza handiagoa bada, aldiz, arau-hauste administratiboa (0,65 baino txikiagoa bada) edo bide-segurtasunaren aurkako delitua (handiagoa bada) izango da. Proban emaitza positiboa emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko zehapena ezarriko da. Gainera, emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, lau puntu kenduko dira; eta 0,50 mg/l-koa baino handiagoa bada eta 0,60 mg/l-koa edo txikiagoa bada, 1.000 euroko zehapena jarriko da eta sei puntu kenduko dira.

Droga-kontrolaren prozedura an-tzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da, eta gailu baimendu batean aztertzen da lagina. Probaren emai-tza positiboa bada, laborategiko analisi batean berretsi beharko da positibo hori. Positiboa berresten bada, oso arau-hauste larritzat joko da, 1.000 euroko zehapena ezarriko da eta sei puntu kenduko dira. Kontrol horiek urte osoan trafikoa eta garraioa zaindu eta kontrolatzeko programatutako 46 kanpainetako egutegiaren parte dira.

“Beharrezko kontrol garrantzitsuak dira. Gauez gertatzen diren zirkulazio-istripu asko alkoholaren erruz gertatzen dira. Horregatik, egun hauetan garrantzi handiagoa hartzen du zain-tzak indartzeak eta errepideetan edanda edo drogatuta daudenak gidatzen ibiltzea ez baimentzea”, azaldu du. Hain zuzen, Sonia Diaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren iritziz: “Prebentziozko kontrol horien helburua da gidatzean eragina duten substantziak hartu dituzten pertsonek euskal bide-saretik ez zirkulatzea eta istripurik ez eragitea. Gidatzeak gure arreta osoa eskatzen duen jarduera da. Hartara, errepideak erabiltzen ditugun guztion eran-tzukizuna da arauak errespetatzea eta zuhurtziaz gidatzea”.

Kontrolak. Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidariei zuzendutako preben-tziozko alkohol eta droga-kontrolak indartuko ditu hilabete honetan, zehazki, abuztuaren 2tik 8ra bitartean eta 14tik 29ra bitartean.

Legea. Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen duten moduan, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko alkoholemia-kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez bete beharko du kontrola. Uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.

Alkoholemia kontrola. Alkoholemia-kontroletan, airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez 10 minutu utzi behar dira. Botatako airean 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago agertzen bada (0,15 miligramo gidari profesionalentzat eta gidabaimenarekin 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenentzat), gidariak bere ibilbidearekin jarraitu ahal izango du. Botatako airean 0,25 (edo 0,15) miligramo alkohol baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago agertzen bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 baino gehiago agertzen bada, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da. Proba egiteari uko egiten bazaio edo proba positiboa bada, ibilgailua ibilgetuko da, salbu eta beste pertsona batek gida badezake ibilgailua, betiere beste pertsona horri proba egin eta negatiboa eman ondoren.

Droga-kontrola. Droga-kontrolaren prozedura antzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da, eta gailu baimendu batean aztertzen da lagina. Probaren emaitza positiboa bada, laborategiko analisi batean berretsi beharko da positibo hori. Positiboa berresten bada, oso arau-hauste larritzat joko da, 1.000 euroko zehapena ezarriko da eta 6 puntu kenduko dira.