- Enpresak finkatzea eta sortzen laguntzea da Gasteizko Udalaren asmorik hurbilenetako bat.

Hori dela eta, Tokiko Gobernu Ba-tzarrak atzo onartu zuen Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailaren 2021eko laguntza planari dagokion hirugarren laguntza partida, enpresak sortu eta sendotzeko. Guztira, Udalak 140.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza horretara, eta datozen egunetan argitaratuko da Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean. Honekin, astebetean onartutako planaren hirugarren laguntza da; lehenengo biak ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena sustatzeko laguntzak eta ekintzaileentzako bekak izan ziren, Udal Gobernuak otsailaren 26an baimendutakoak.

Ildo horretatik jarraituz, lehen alkateorde Maider Etxebarriak azaldu zuenez, ekintzaileek eta 50 enplegatu baino gutxiago dituzten eta gehienez bost urteko antzinatasuna duten enpresek eskatu ahal izango dituzte enpresak sortu eta sendo-tzeko laguntzak.

Bestalde, honako ekintza eta gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, besteak beste: "Enpresa era-tzeko eta abian jartzeko gastuak, komunikaziokoak, prototipoak diseinatu eta fabrikatzekoak, industria-jabetza eta izen komertzialak babestekoak, kudeaketa-sistemak ezarri eta haien ziurtagiriak lortzearen ondoriozkoak, eta makinerian egindako inbertsioak", azpimarratu zuen atzo Maider Etxebarriak. Aurkeztutako proiektuek diruz lagun daitekeen 5.000 euroko inbertsioa izan beharko dute gutxienez. Dirulagun-tza, gehienez, gastuen % 40 eta 8.000 eurokoa izango da enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Laguntza horiek eskatu edo informazioa eskatu nahi duten guztientzat, Gasteizko Udalak atal bat jarri du bere webgunean herritarren zalantzak argitzeko. Atal honetan enpresentzako zenbait laguntza mota azaltzen dira, baita horretarako baldintzak eta izapideak ere. Zure negozioa garatzeko diru-laguntzak atalean herritarrek laguntza guztiei eta atal bakoitzaren zabalpenari buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute. Hala ere, telefonoz egitea nahiago dutnentzat zenbaki hau ere ematen dute: 010 edota 945 16 11 00.

Laguntzak. Gasteizko Udalak 140.000 euro bideratuko ditu dirulaguntza-ildo horretarako, eta hurrengo egunetan argitaratuko da haren deialdia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Astebetean onetsi den hirugarren ildoa da, laguntza-plan honen barruan. Lehenago, beste bi hauek onetsi zituen udal-gobernuak, otsailaren 26an: ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena sustatzeko laguntzak eta ekintzaileentzako bekak.