- Herritarrek gero eta ohitura eta asmo hobeak dituzte osasunerako. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako osasun-panoramaren txostenaren arabera, herritarrek gero eta bizimodu osasungarriagoak dituzte, batez ere emakumeek, eta horretan sartzen da erretzeari uztea edo gutxiago erretzea.

Hain zuzen ere, herritarren artean tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa murriztea lortu da, osasunerako arriskutsutzat jotzen diren bi jokabide. Zenbakietan azalduta, tabakismoa %22 murriztu da 2013 eta 2018 artean, gehiago emakumeen artean (%25) gizonen artean baino (%19). Beste aldean, datuen arabera, gizonen %20k eta emakumeen %14k "ohikotasunez erretzen dute". Gainera, datu positibo horien artean, beste bat: "Arrisku handiko alkoholaren kontsumoa, epe luzera, % 29 murriztu da 2013tik 2018ra, eta gehiago murriztu da gizonen artean (%32) emakumeen artean baino (%25). Alkoholaren kontsumoa ohikoagoa da gizonen artean (%17) emakumeen artean baino (% 11)", azpimarratu dute txostenean.

Aitzitik, areagotu egin dira hipertentsio arteriala, kolesterol altua eta diabetesa (arrisku kardiobaskularreko faktoreak) kontrolatzeko prebentzio-praktikak. Besteak beste, tentsio arterialaren kontrola, kolesterol-mailaren neurketa eta odoleko azukre-maila. Estaldura nabarmen handitzen da adinarekin; hala, 15 urte eta gehiagokoen artean hamar pertsonatik ia zazpi da batezbestekoa, baina 75 urte eta gehiagokoen artean 10etik bederatzira iristen da.

"Minbizia goiz detektatzeko programei dagokienez, umetoki-lepoko minbizia detektatzeko proban parte hartzen dutenen kopuruak gora egin du, eta bularreko minbizia detektatzeko proban, berriz, behera egin du zertxobait: 50 eta 69 urte bitarteko emakumeen %82k mamografia bat egin zuten azken bi urteetan, eta %85ek, berriz, 2013an", azaldu eta erantsi dute txostenean: "Era berean, estaldura handitu egin da koloneko minbizia goiz detektatzeko programan: hartan parte hartzeko gutuna jaso zuten 50-69 urte bitarteko pertsonen % 89k lagina entregatu zuten gorozkietan ezkutatutako odola analizatzeko (%82k 2013an)".

Datuak. Herritarren artean tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa murriztea lortu da, osasunerako arriskutsutzat jotzen diren bi jokabide. Zenbakietan azalduta, tabakismoa %22 murriztu da 2013 eta 2018 artean, gehiago emakumeen artean (%25) gizonen artean baino (%19). Beste aldean, datuen arabera, gizonen %20k eta emakumeen %14k "ohikotasunez erretzen dute".

Probak. Minbizia goiz detektatzeko programei dagokienez, umetoki-lepoko minbizia detektatzeko proban parte hartzen dutenen kopuruak gora egin du.

"Arrisku handiko alkoholaren kontsumoa, epe luzera, % 29 murriztu da 2013tik 2018ra, eta gehiago murriztu da gizonen artean (% 32) emakumeen artean baino (% 25). Alkoholaren kontsumoa ohikoagoa da gizonen artean (% 17) emakumeen artean baino (% 11)".