Udalak iaz erregistratutako delituen kopurua % 24 jaitsi da

Udaltzaingoak 7.777 atestatu egin zituen 2019. urtean eta iaz, 5.910; hau da, 1.867 gutxiago

28.01.2021 | 02:02
Udaltzaingoaren artxibo-irudia, hiriko trafikoa berrantolatzen. Argazkia: DNA

GASTEIZ – Iazko delitu-datuek behera egin dute 2019ko datuekin alderatuta. Hala iragarri zuen atzo Marian Gutierrez Segurtasun zinegotziak. Zehazki, Gasteizko Udaltzaingoak 2019an baino %24 delitu gutxiago erregistratu ditu, ziurrenik koronabirusaren pandemiagatik eta herritarrek hiru hilabetez etxean konfinatuta egoteagatik.

Zenbakiei dagokienez, 2019an 7.777 atestatu egin zituzten udaltzainek, eta iaz 5.910; hau da, 1.867 delitu gutxiago. Datu horiek atzo goizean eman zituen Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, Udal Batzordean bertan eta hauxe jakinarazi zuen. "Pandemiaren ondorioz ezarritako mugek eragin positiboa izan dute 2020an zenbatutako delituen kopuruaren jaitsieran; bereziki ondarearen kontrako delituetan nabaritu da hori, etxebizi-tzetako lapurretak %50 jaitsi baitziren (iaz 54 izan ziren eta 2019an, 107). Ibilgailuen barruko lapurretak ere % 45 jaitsi ziren", erantsi zuen bere azalpenetan. Lapurretak Udalari kezkatzen dion beste delituetako bat dira, eta iaz ere behera egin zuten: %36 gutxitu ziren 400 eurotik gorako lapurretak, eta %9,5 indarkeria edo larderia erabiliz egindakoak. Lapurtutako ibilgailuen kopurua, berriz, handitu egin zen, lau gehiago izan baitziren, 35 orotara.

Sexu-askatasunaren kontrako delituei dagokienez (sexu-erasoak, sexu-abusuak, exhibizionismoa€), 23 kasu erregistratu ziren 2020an, hau da, 2019an baino lau gutxiago (% 15eko jaitsiera). Pertsonen kontrako delituen alorrean, 221 atestatu egin ziren genero-indarkeria eta familia-indarkeria direla eta; 2019an, berriz, 272 izan ziren, beraz, ia % 19 gutxitu ziren. Lesioengatiko salaketak, ordea, handitu egin ziren, 65etik 119raino.

Euskaraz Bestalde, atzo goizean Gasteizko udaletxean eskainitako beste batzorde batean, Euskal Herria Bildutik Iratxe Lopez de Aberasturik euskararekin eta tokiko udaltzaingoarekin gertatutako salaketa bat azaldu zuen. Ildo horretatik, EH Bildutik salatu zuten duela gutxi ikasle bati "mendeku hartzeagatik" isuna jarri ziola udaltzaingoak, euskaraz hitz egiteagatik. Lopez de Aberasturik azaldu zuenez, gazteak bizikletentzako eremu debekatu batean ibiltzen zenean gertatu ziren gertaerak. Hori dela eta, poliziak NANa eskatu zion isuna jartzeko, eta une horretan ez zuen karneta, beraz, zenbakiak euskaraz eskaini zituen "eta isuna euskaraz idatzita egotea eskatu zuen euskaraz izateko eskubide osoa zuela esanez". "Une horretatik aurrera, udaltzainek jarrera aldatu zuten", salatu zuen Iratxe Lopez de Aberasturik, eta gaineratu zuen adierazpen horien ostean bizikleta "arreta handiagoz" berrikusten hasi zirela eta ohartu zirela ez zeramala txirrinarik eta, beraz, bigarren salaketa bat jarri ziotela. "Bigarren salaketa hori isuna euskaraz jasotzeko eskubidea eskatzeagatik izan dela iruditzen zaigu. Uste dugu espainiera zuzenean hitz egin izan balu ez zuketela zigortuko", adierazi zuen. Horri dagokionez, Marian Gutierrez Segurtasun zinegotziak erantzun zuen Segurtasun Sailetik guztiz desberdina dela gertaeran parte hartu zuten poliziek emandako bertsioa: "Gertatutakoaren inguruan agenteen bertsioak guztiz ezberdinak dira", erantzun zuen, hain zuzen ere. Horrez gain, zinegotziak gogorarazi zuen Udalaren ahalegina euskara normalizatzeko. Horregatik, sailak hartutako neurri zehatz batzuk azaldu zituen. Lehenik eta behin, euskararen erabileraren protolokoa eguneratu dutela adierazi zuen. Gainera, hautagai berriek euskaraz jakin beharko dutela gogorarazi zuen, gutxienez, oposizioetarako hautagaien % 33k euskarazko hizkuntza-eskakizuna izango dutela. Azkenik, Udalak agenteentzako pinak sortu dituela ere azaldu zuen. Bi motatakoak izango dira; bat euskaraz dakitela jartzen duena eta bestea euskaraz badakitela baina ikasten ari direla azaltzen duena, nahi baduzu euskaraz, baina poliki.

Xehetasunez

Zenbakiak. 2019an 7.777 atestatu egin zituzten udaltzainek, eta iaz, berriz, 5.910 atestatu egin zituzten; hau da, 1.867 delitu gutxiago. Datu horiek atzo goizean eman zituen Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, Udal Batzordean. Horrela, udalak erregistratutako delituen kopurua jaitsi egin da.

Esaldia

marian gutierrez "eragin positiboa izan dute delituen kopuruan"

"Pandemiaren ondorioz ezarritako mugek eragin positiboa izan dute 2020an zenbatutako delituen kopuruaren jaitsieran; bereziki ondarearen kontrako delituetan nabaritu da hori, etxebizitzetako lapurretak %50 jaitsi baitziren".

Ikerketuak. 29, 42 eta 49 urteko hiru gizon ikertzen ari da Gasteizko Udaltzaingoa, baimenik gabeko ehiza-delitu baten ustezko egile gisa. Udaltzaingoak atzo jakinarazi zuenez, joan den igandean ohar bat jaso zuten, Bremen kaleko eraiki gabeko eremu batean hiru pertsona zeudela ohartarazteko. Antza, txoriak ehizatzen ari ziren. Gertakari horiek zirela eta, karnabak kautelaz konfiskatu eta Martiodako Animaliak Berreskuratzeko Zentrora eraman zituzten. Bestalde, inplikatuei epaitegian dagozkion izapidetzeak ireki zizkietela jakinarazi zieten.

Hegazti babestuak

beste gai batzuk

poliziari grabatzea

Sindikaren erantzuna. Atzo udaletxean egin zen herritarren segurtasunerako batzordean, EH Bilduk jakinarazi zuen Sindikak txosten baten ebazpena eman zuela jada. Erantzun horretan, kazetariek polizia-jarduketen irudiak grabatzeko baimena zutela esaten zen. Marian Gutierrez Segurtasuneko zinegotziak baieztatu zuenez, baimena dute baina mugekin, adibidez, horrelako bideoak sare sozialetara igotzea debekatuta dagoela gaineratu zuen. "Edonork grabatu dezake, baina irudi horien erabilerak mugak ditu".