- Gaitasun zientifiko-teknologikoak modu eraginkorragoan gehitzea eta arlo horretan ikerketa sustatzea. Helburu horrekin, Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak farmazia-garapen aurreratuen ikerketa-zentro bat jarriko dute abian Gasteizen.

Atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, ikergunearen zeregina izango da gaitasun zientifiko-teknologikoak garatzea modu eraginkor batean, bultzada emateko terapia farmazeutiko aurreratuen arloan aplikatutako medikamentu 3D inprimaketa eta bio-inprimaketa teknologien ikerketari. "Farmazia Fakultatean kokatuta dagoen NanoBioCel ikertaldea eta Tecnalia elkarlanean aritu dira azken hamarkadetan, eta lan horren emaitza gisa martxan jarri dute Basque Pharma Labs 4.0 egitasmoa, Araba ipini duena erreferente gisa alor honetan", jakinarazi zuten eta erantsi zuten: "Foru Aldundiak azken urte honetan proiektu horri emandako babesari esker, instalazio berriak jarri dira martxan Arabako Parke Teknologikoan, Estatuan aurreratuenak, eta kualifikazio handiko pertsona-talde bat hazi da, 25 pertsonatik 39ra".

Ildo horretatik, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak esan zuen proiektu hau Europar Batasunak osasun krisiari aurre egiteko planteatutako trantsizioekin bat datorrela. Gainera, horrelako proiektuen garrantzia nabarmendu zuen. "Garrantzitsua da apustu horri jarraipena ematea, proiektu estrategiko berri bat babestuz, anbizio handikoa hori ere aurrekoaren osagarria. Gure estrategia bat dator Europar Batasunak pandemiari aurre egiteko planteatutako trantsizioekin: teknologikoa/digitala, energetikoa/klimatikoa eta soziosanitarioa eta RIS3 hedapena, fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak, eta proiektu honek Arabaren etorkizunean giltzarri izateko baldintza guztiak betetzen ditu", helarazi zuen.

Bestalde, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko erredaktoreak EHUn horrelako zentro bat lor-tzearen garrantzia azpimarratu zuen: "UPV/EHUrentzat, Arabako Campusean erreferentziazko ikergune bat edukitzea interes handiko aukera bat da, campus bakarra zelako era horretako zentrorik ez zuena". Gainera, errektoreak azpimarratu zuen UPV/EHUren NanoBioCel ikertaldeak zentro berriaren ikerketa arloetan duen lidergoa. Antzeko garrantzia eta iritzia eman zuen Iñaki San Sebastianek, Tecnaliako zuzendari nagusiak, eta, hala badagokio, azpimarratu zuen garrantzi-tsua dela herritarrek terapia farmazeutiko aurreratuak izatea gaixotasunak sendatzeko edo arintzeko. Bere hitzetan, "baterako egitasmo honen bidez, terapia farmazeutiko aurreratuak sortuko dira, gaixotasunak edo gaitzen sintomak sendatu edo arintzeko, eta industria sare berritzaile bat jarriko da martxan".

Garapen Farmazeutiko Aurreratuen alorreko Ikergune berriaren egoitza egongo da UPV/EHUko Arabako Campuseko Lascaray eraikinean, eta jarduera nagusi izango du oinarrizko ikerketa orientatua eta ikerketa aplikatua. Bere ikerketa eremua hainbat adarretan espezializatuko da. Alde batetik, sendagaiak 3D inprimatzean (askatze espezifikoko dosiak, formak, tamainak eta profilak behar kliniko desberdinetarako, gai aktiboaren disoluzioa, sendagaiak eta sendagai pertsonalizatuak askatzea, besteak beste). Gailu medikoen 3D inprimaketa eta 3D BIO inprimaketa ere haren esparrukoak izango dira. Azken horren barruan, biotintetarako biomaterial berriak bilatu eta diseinatuko dira, biotinten karakterizazio fisiko-kimikoa egingo da, garatutako biotinten ebaluazio biologikoa egingo da eta bioinprimaketaren aldagaiak definitu eta optimizatuko dira, besteak beste.

"Zentroaren asmoa da pixkanaka haztea eta beste eragile eta jarduera eremu batzuetara zabaltzea, garatuko duen ikerketaren emaitzek inpaktu handiagoa izan dezaten", ondorioztatu zuten atzoko aurkezpenean.

Proiektua. Arabako Foru Aldundiak, UPV/EHUk eta Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak erabaki dute martxan jartzea Garapen Farmazeutiko Aurreratuaren alorrean arituko den ikergune bat. Ikergunearen zeregina izango da gaitasun zientifiko-teknologikoak

garatzea modu "eraginkor batean", "bultzada emateko terapia farmazeutiko aurreratuen arloan aplikatutako medikamentu 3D inprimaketa eta bio-inprimaketa teknologien ikerketari".

Datuak. "Farmazia Fakultatean kokatuta dagoen NanoBioCel ikertaldea eta Tecnalia elkarlanean aritu dira azken hamarkadetan, eta lan horren emaitza gisa martxan jarri dute Basque Pharma Labs 4.0 egitasmoa, Araba ipini duena erreferente gisa alor honetan".

"Garrantzitsua da apustu horri jarraipena ematea, proiektu estrategiko berri bat babestuz, anbizio handikoa hori ere aurrekoaren osagarria. Gure estrategia bat dator Europar Batasunak pandemiari aurre egiteko planteatutako trantsizioekin: teknologikoa/digitala, energetikoa/klimatikoa eta soziosanitarioa eta RIS3 hedapena, fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak, eta proiektu honek Arabaren etorkizunean giltzarri izateko baldintza guztiak betetzen ditu".