- Interneten erabilerak gora egiten jarraitzen du orain arte gutxiago erabiltzen zuten pertsonen profiletan. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako azken ikerketaren arabera, gero eta gehiago dira sarera konektatzen diren Arabako adinekoak. Araban ez ezik, hazkunde txikixeagoa izan du Euskadin ere. Gainera, gazteek ere aktibo jarraitzen dute Interneten erabileran.

Zehazki, informazioaren gizarteari buruzko inkestaren arabera, Euskadiko biztanleen %82,6k erabiltzen du Internet. "Euskadiko Autonomia Erkidegoan 15 urteko eta gehiagoko 1.551.600 pertsona dira Interneten erabiltzaile, 2020ko lehen hiruhilekoan; alegia, adin horietako euskal herritarren %82,6, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean, ehuneko horrek 2,4 puntu egin du gora", adierazten dute txostenean. Hala, jarduerarekiko harremana dela eta, ia ikasle guztiak (%99,7) dira Interneten erabiltzaile; landunetan %97,9 da Interneten erabiltzaile eta, azkenik, biztanle inaktiboetan eta langabeetan, %60,4. Azken kolektibo hori, aurreko aldiaren aldean igoera handiena izan duena da (4,6 puntu). "Adina aintzat hartuta, nabarmentzekoa da 65 urteko eta gehiagoko pertsonen artean nola hazi den Interneteko erabiltzaileen kopurua (ehuneko 4,7 puntu), bai eta 55 eta 64 urte bitartekoetan ere (4,5 puntu); hala ere, %95etik beherako balioak dituzten adin-talde bakarrak dira, eta 65 urteko eta gehiagoko pertsonen taldea tarte horretatik oso urrun dago", gaineratu dute txostenean. Ildo beretik, adin-taldeen artean desberdintasun handiena honako hauen artean dago: 25 eta 34 urte bitartekoak (%99,9) eta 65 urtekoak eta gehiagokoak (%42).

Gainera, hiru lurraldeetako datuak alderatuz Araban ari da gehien hazten Interneteko erabiltzaileen kopurua. Izan ere, lurralde horretan ehuneko lau igo da erabiltzaileen ehunekoa (%84,5). Ondoren, Gipuzkoa dago, ehuneko hiru eta erdiko igoerarekin (%83,2), eta atzetik Bizkaia, ehuneko bat koma batekin (%81,7). Hiriei dagokienez, Gasteiz ere lehena mantentzen da, eta hiriburu gisa jarraitzen du Internet erabiltzen duten biztanleen proportziorik handienarekin, Donostia eta, azkenik, Bilbo atzetik dituela. Eskualde mailan ikusten dira alderik handienak, ehuneko bost puntutik hurbil erabiltzaileen ehunekoan, Gorbeialdearen balio handienaren (%85,4) eta Arabako Mendialdearen baliorik txikienaren (%80,8) artean. Erabiltzaile horiek guztiek, batez ere, gaztelaniaz hitz egiten dute, ikerketa beraren arabera. Zehazki, sarean nabigatzeko lehentasunezko hizkuntza gaztelania da (%97,8), euskara (%24,7) eta ingelesa (%18,3) atzetik dituela. Gainera, sarean nabigatzeko ohiko tokia etxebizitza partikularra da oraindik ere, %94,7rekin.

Familien ezaugarriei dagokionez, 2020ko lehen hiruhilekoan, familien %85,1ek (763.800) Interneteko konexioa dute etxeetan; 38.100 familia gehiago sartu dira kolektibo horretan (+3,8 puntu), aurreko urteko aldi beraren aldean. Populazioaren terminoetan, 15 urteko eta gehiagoko pertsonen 90,3k (1.697.000) sarerako etxeko sarbidea dute. "Bestalde, Euskadiko Autonomia Erkidegoko etxeen %73,5ek ordenagailua dute; alegia, biztanleen %80,6k ordenagailua dute beren bizitokian. Etxeen %96,1ek mugikorra dute; 15 urteko eta gehiagoko biztanleen %97,9k mugikorra izateko aukera dute", azaldu eta erantsi dute txostenean bertan: "Etxeetako ikus-entzunezko ekipamendua dela eta, nabarmendu behar da %42,5ek ordainpeko telebista dutela, alegia aurreko urteko ehuneko 5,1ek eta 48.000 familia gehiagok. Beraz, biztanleen %47,7k (118.400 pertsona gehiago) zerbitzu hori dute beren etxeetan".

Erabiltzaile gehiago. Euskadiko AEn 15 urteko eta gehiagoko 1.551.600 pertsona dira Interneten erabiltzaile, 2020ko lehen hiruhilekoan; alegia, adin horietako euskal herritarren % 82,6, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean, ehuneko horrek 2,4 puntu egin du gora. Jarduerarekiko harremana dela eta, ia ikasle guztiak (% 99,7) dira Interneten erabiltzaile;

landunetan % 97,9 da Interneten erabiltzaile eta, azkenik, biztanle inaktiboetan eta langabeetan, % 60,4, hain zuzen ere.

Araban. Arabako lurralde historikoan hazi da erabiltzaileen ehunekoa gehien, aurreko urteko aldi

beraren aldean 4,2 puntuko igoera izan baitu, eta Euskadiko AEko lehen postura bueltatu

da (% 84,5 Interneteko erabiltzailea). Gipuzkoan % 83,2 da erabiltzaile (+3,5 puntu), eta,

Bizkaian, % 81,7, aurreko urtearen aldean igoera txikiagoa izan zela (+1,1 puntu), Eustaten txostenaren arabera.

"Euskadiko Autonomia Erkidegoan 15 urteko eta gehiagoko 1.551.600 pertsona dira Interneten erabiltzaile, 2020ko lehen hiruhilekoan; alegia, adin horietako euskal herritarren % 82,6, Eustaten datuen arabera. Aurreko urteko aldi beraren aldean, ehuneko horrek 2,4 puntu egin du gora".

"Adina aintzat hartuta, nabarmentzekoa da 65 urteko eta gehiagoko pertsonen artean nola hazi den Interneteko erabiltzaileen kopurua (ehuneko 4,7 puntu), bai eta 55 eta 64 urte bitartekoetan ere (4,5 puntu); hala ere, %95etik beherako balioak dituzten adin-talde bakarrak dira, eta 65 urteko eta gehiagoko pertsonen taldea tarte horretatik oso urrun dago".