- Gasteizko Tokiko Gobernu Batzarrak lan-munduan txertatzeko helburua duen "Hazia 23" programaren V. ediziorako 50.000 euro jartzea onetsi du. Aurrekoetan bezala, 2020an ere Vital fundazioak, ADSIS fundazioak, Egibide fundazioak eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritasek hartzen dute parte horretan.

Hitzarmen honen helburu nagusia gazteen langabeziaren aurka borrokatzea da, bereziki gazte gasteiztarren laneratzea hobetzea. Udaletik prentsaohar batean adierazi zutenez, "Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak landutako enplegu gaztearen udal planaren barruan sartzen da hitzarmen hau; hain zuzen ere, planaren helburua da hiriko gazteek lan-munduan txertatzeko dituzten aukerak hobe tzea eta baliabide pertsonal eta profesionalak garatzea, tokiko enpresetan sartzeko gai izan daitezen". Ildo beretik, Hazia 23 programak, zehazki, 23 urtetik beherako gazteei berariaz zuzenduriko neurriak sustatzeko xedea du, baina salbuespenez 30 urte arteko pertsonak ere baliatu ahalko dira horretaz, "baldin eta ez badute ez prestakuntzarik, ez eta lan-esperientzia esanguratsurik, eta ez badaude beste prestakuntza- edo enplegu-sistema ba tzuen babespean".

Azken finean, eta Udaletik atzo esan zutenez, gazteek askotan ohi baino zailtasun gehiago izaten dituzte lan merkatuan konfiantza sortzeko: "Hazia 23 programarekin indarrak batu eta koordinatzen ditugu, ohi baino oztopo gehiago duten gazteek lan-merkatuan konfiantza handiagoz sartzerik izan dezaten, bereziki tokiko enpresen barruan", adierazi du Enplegu eta Prestakuntza zinegotzi ordezkari Igor Salazarrek".