- Gasteizko Udaleko herritarren partaidetzaren zerbitzuak antolatzen duen HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiak urteko hirugarren hiruhilekorako antolatu dituen jarduerak aurrez aurrekoak izango dira gehienbat. Jarduerak doakoak dira, baina izena eman beharra dago -urriaren 1etik aurrera-, gizarte etxeetan, udalaren webgunean, HEIren aplikazioan edo 010 telefonoan. Hala aurreratu zuen atzo Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzia den Borja Rodriguezek honen inguruan egindako aurkezpenean. Azaldu zuenez, hitzaldi eta eztabaida programa urriaren 8an abiatuko da, Rosa Maria Calaf kazetariak Europa biltzar jauregian emango duen hitzaldiarekin.