- Vital Fundazioak emakumezkoen kirola bultzatzeko hainbat beka jarriko ditu martxan. Zehazki, diru-laguntzak emango dizkie futboleko entrenatzaile-ikastaroak egiten dituzten neskei, baita kirol-entrenatzaile, -epaile edota zuzendaritzako titulua lortzea dakarten edozein kiroletako ikastaro ofizialak egiten dituzten neskei ere. Gaurtik hasi eta urriaren 10era arte eskatu ahal izango dira, www.bainahidut.eus webgunearen bidez.

Era berean, beka berriak jarri ditu abian Vital Fundazioak, nesken presentzia indartzeko beste diziplina ba-tzuetan eta egitura teknikoetan, zuzendaritza-egituretan edo epaile eta arbitro eginkizunetan. Beka horien bidez, edozein kiroletako ikastaro ofizialen zenbatekoaren % 50 finantzatuko da.