- Covid-19ak herritar askoren planak aldatu eta nahasi ditu. Batzuek, zuhurrenek, ez bidaiatzeko erabakia hartu dute. Beste batzuek, ordea, ez diete oporrei uko egin nahi izan. Begoña Calvo UPV/EHUko Farmaziako katedradunak zenbait gomendio azaldu eta eman ditu bidaiatzea erabakitzen duten herritarrek ahalik eta segurtasun handienarekin egin dezaten, zero arriskurik ez dagoela onartuta ere.

Familia askoren helmuga turistikoetako bat bizi izan diren herria bera da, bertan duten familia bisitatzeko. Baina, gaur egungo koronabirus kasuek kontuan izanda, segurua da familia bisitatzera joatea? Begoña Calvoren esanetan, ezer ez da segurua eta bidaiatzeak arriskuak hartzea dakar. Hala ere, arriskuak minimiza daitezkeela gaineratu du. Etengabeko maskara erabiltzeak, koronabirusaren aurkako hesi nagusi bezala kokatzen du. Hurbilketarik ez egitea, familiari musu ez ematea edo besarkadak ez ematea ere garran-tzitsua dela azpimarratzen du. "Hartu behar den neurria ez da familia ez bisitatzea, segurtasunez joatea baizik. Kontuz ibili behar da, birusaz ez kutsatzeko eta kutsatuta egonez gero besteei gaixotzeko arriskurik ez egoteko. Babes-neurriak zorrotzak izan behar dira, eta familiarekin egoteagatik ez da erlaxatu behar. Familia-bilerak eta lagunen bilerak transmisio-gune nagusietako bat dira. Horregatik, ahal dela, bisiten denbora murriztea komeni da", azaldu du. Ildo horretan, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak esan du, oso zaila izan arren, gomendagarriena senideak ez besarkatzea eta ez musukatzea dela, eta hala eginez gero, horrek dakarren arriskuaz jabetu behar dela. "Ez da erraza senideak bisitatzera joatea eta beraiekin hurbilketarik ez izatea. Baina hobe da kontaktu fisikoa saihestea. Gainera, beti eraman behar da jarrita maskara, edo behintzat, ahal den neurrian eta ahal den toki eta une guztietan".

Eta zer gertatzen da bisitaren ondoren haiekin bazkaltzea edo egun batzuetan haiekin bizitzea erabakitzen bada? Kasu honetan, gomendio batzuk daudela ziurtatu du Begoña Calvok. Adibidez, aire zabalean bazkaldu edo afaldu ahal izanez gero, beti hartu behar da aukera hori; hau da, terraza batean jatea aukeratu behar da, ahal denean behintzat. Posible ez bada, beste gomendio batzuk hartu behar dira kontutan. Adibidez, katedradunak gomendatzen du platerak eta mahai-tresnak pertsona bakar batek jar-tzea mahaian, eskuetako higiene zorrotza izan ondoren. Horrela, arduradun horrek bazkaltzeko behar den guztia jarriko du mahai gainean, gainerako senitartekoek platerak edo mahai-tresnak manipulatu beharrik gabe. Bestalde, garrantzitsua da produktuak edo botilak ez ukitzea. Zentzu horretan, azaldu du, adibidez, haietako batek olio botila behar izanez gero, hobe dela eskuzapi batekin hartzea. Garrantzitsua da, halaber, familia bazkaltzeko mahaian esertzen deneko banaketa. Ildo horretan, normalean elkarrekin bizi diren pertsonak elkarrengandik gertuago esertzea gomenda-tzen da, elkarrekin bizi ez diren pertsonekin baino. Horrela, otorduetan bata bestearekin hurbiltzea saihesten da, arriskuak eta kutsadurak saihestuz, aldi horretan senideak ez baitira maskaraz babestuta egongo.

Bestalde, familiak turismoa egitera joan nahi badu, garrantzi-tsua da autoetan maskara jantzita bidaiatzea. "Horrelako egoerak mugatu beharko lirateke, bizikideak ez direlako. Halabeharrezkoa bada, bidaiari guztiek maskara eraman behar dute, eta komenigarria litzateke gela aireztatzea, leihoak irekiz eta jaso daitekeen aire-sistema jarriz, zirkularra bakarrik izan ez dadin", azaldu du Begoña Calvok. Gainera, "bidaian jan eta edan nahi izanez gero, maskara ez kentzeko, onena aire zabalean atseden geldialdiak egitea litzateke", zehaztu du.

Hoteletara edo apartahoteletara bidaiatuz gero, gomendio nagusiak higienea eta maskara erabiltzea dira. Hala ere, ez da bakarra: "Hotel edo apartamentu turistiko batean ostatu hartzeak ez du zertan arrisku handia izan ezarritako higiene-arauak bete-tzen badira. Oheko arropak 60 gradutik gora garbitu behar dira birusa kentzeko. Hoteletan arriskua eremu komunen erabileran dago batez ere, hala nola gimnasioetan edo igerilekuetan. Leku horietan bete behar da segurtasun-distantzia eta maskara eraman behar da. Gainera, gune jendetsuak saihestu behar dira". Gainera, Begoña Calvoren hitzetan, garrantzitsua da koronabirus kasu gutxiago dauden lekuetara bidaiatzea. Zentzu horretan, helmuga batek egoera epidemiologiko larriagoa duenean, saihestu egin behar dela esan du, "kutsatzeko aukera gehiago baitago".

Gomendio batzuk. Begoña Calvo EHUko Farmazia katedradunak esan du maskara onenak eta eraginkorrak FFP2 direla. Hala ere, hauek onak izateko, garrantzitsua da herritarrak maskara eskuekin ez uki-tzea, kentzeko baino ez bada. Gainera, kentzeko edo jartzeko unean, garrantzitsua da eskuak garbi edukitzea eta alboetako gometatik heltzea, maskara ez kutsatzeko ukitzerakoan. Gainera, etxean kafe-iragazkiekin egindakoak ez dute koronabirusetik babesten; izan ere, besteak beste, ez dira maskara homolagatuak eta ez dute osasun-iragazkirik pasatu.

Hoteletara joan. Hoteletara edo apartahoteletara bidaiatuz gero, gomendio nagusiak higienea eta maskara erabiltzea dira. Hala ere, ez da bakarra: "Hotel edo apartamentu turistiko batean ostatu hartzeak ez du zertan arrisku handia izan ezarritako higiene-arauak betetzen badira. Oheko arropak 60 gradutik gora garbitu behar dira birusa kentzeko. Hoteletan arriskua eremu komunen erabileran dago batez ere, hala nola gimnasioetan edo igerilekuetan. Leku horietan bete behar da segurtasun-distantzia eta maskara eraman behar da. Gainera, gune jendetsuak saihestu behar dira". Gainera, Begoña Calvoren hitzetan, garrantzitsua da koronabirus kasu gutxiago dauden lekuetara bidaiatzea.

"Hartu behar den neurria ez da familia ez bisitatzea, segurtasunez joatea baizik. Kontuz ibili behar da, birusaz ez kutsatzeko eta kutsatuta egonez gero besteei kutsatzeko arriskurik ez egoteko. Babes-neurriak zorrotzak izan behar dira, eta familiarekin egoteagatik ez da erlaxatu behar. Familia-bilerak eta lagunen bilerak transmisio-gune nagusietako bat dira. Horregatik, ahal dela, bisiten denbora murriztea komeni da".

"Horrelako egoerak mugatu beharko lirateke, bizikideak ez direlako. Halabeharrezkoa bada, bidaiari guztiek maskara eraman behar dute, eta komenigarria litzateke gela aireztatzea, leihoak irekiz eta jaso daitekeen aire-sistema jarriz, zirkularra bakarrik izan ez dadin", azaldu du Begoña Calvok. Gainera, "bidaian jan eta edan nahi izanez gero, maskara ez kentzeko, onena aire zabalean atseden geldialdiak egitea litzateke", zehaztu du.