- Covid-19ak etxean geratzera behartu ditu aurten Arabako herrietako jaietako pertsonaia tradizional, mitologiko eta enblematikoak. Hortaz, eta Zeledoiekin gertatu den bezala, aurten euritakoa gorde behar izan duela -eta ez soilik egun eguzkitsuak izan direlako hauek-, Iguarrakoak ez du Amurriotik hegan egingo -urtero, Udaletxetik aireratzen baita, bere hegaldiarekin jaia piztuz-, buruhandiek eta erraldoiek ez dira San Roquerekin batera Laudioko kaleetan zehar ibiliko eta Oiondarrek ez dira Katxiarekin egongo bere jaitsieran zehar.

Ezohiko urtea izaten ari dela argi dago jada, eta jaia zainetan daramatzatenek aurten haien jantziak eskegita utziko dituzte, hurrengo urtean ospatzeko gogoak bizirik jarraituko dutelako. Nanclares de la Oca, Artziniega, Oion, Agurain, Laudio eta Amurrio dira horren adibide. Udal hauek aurerratu dute aurten ez dituztela jaiak ospatuko, baina formatu txikiko ekitaldiak antolatuko dituzte hauen ordez, herritarrek era seguruan ondo pasatu ahal izateko uda atipiko honetan.

San Roque eta Ama Birjina

Amurrio eta Laudio

Amurriok abuztuaren 11tik 17ra ospatuko zituen bere jaiak, baina covid-19ak bertan behera utzi du ideia hau. Beraz, Iguarrakoa -jai hauetako pertsonaia mitologikoa- aurten etxean geratuko da, baina honakoa berrasmatzeko uda denez, San Prudentzioko danborradarekin egin zuten bezala -erretreta balkoietatik ospatu zutela-, formatu txikiko jarduerak antolatuko dituzte, egoerari aurre egiteko eta amurrioarrek jaiaz era desberdin batean gozatu ahal izateko.

Josune Irabien, Amurrioko alkateak, penarekin aurreratu zuen jaiak bertan behera geratuko zirela, haiek Ama Birjinaren eguna (15ean) eta San Roque (16an) ospatzen baitute. Aurten, segurtasun neurriak hartuko dituzte ekitaldi hauek aurrera ateratzeko, eta hurrengo urtean dena emango dute herritarrek, San Roque eta Ama Birjina omentzeko.

Laudion ere San Roque ospatzen dute, baina aurten Roketxu txakurra eta bere lagunak ez dira aterako, eta laudioarrek ez diote ura eskatuko balkoietan dagoen jendeari txupinazo egunean. Alkatea, Ander Añibarrok, formatu txikiko jarduerak ospatuko direla ere aurreratu du, eta DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hitz egin zuenean, tristurarekin aurreratu zuen hau dena.

Ama Birjina eta San Juan

Nanclares eta Agurain

Abuztuaren 14tik 17ra Nanclares de la Ocak bere jaiak ospatuko zituen, eta Agurainek 15ean eta 29an. Lehenengoan, El Brujo izeneko pertsonaia elizako dorrean geratuko da, eta bigarrenean ez dira Ama Birjina eta San Juan Degollado patroien omeneko ospakizunak egingo.

Hala ere, ez dute baztertu ekitaldi solteak egitea, nahiz eta jaialdi ofiziala ez egon, ondo pasatu ahal izateko. Hauek ere segurtasun neurri guztiak bermatu nahi dituzte, zer edo zer egiterakoan.

Esker Onezko jaiak

Oion

Abuztuaren azken astean, 26a eta 31a bitartean ospatzear zeuden Oiongo Esker Onezko jaiak bertan behera geratu direla aurreratu zuen udalak. Herritarrei egoera ulertzeko eta arduratsuak izateko eskatu zieten, baita egun horietan formatu txikiko ekintzak antolatuko dituztela aurreratu ere. Izan ere, eta nahiz eta aurten leku guztietan segurtasun neurriak eta erantzukizuna nagusi izan, hauek errespetatuz eta edukiera ere kontrolatuz, ekitaldi txiki hauekin aurrera jarraituko dute. Hori bai, aurten Katxiari agur esango diote, edo behintzat hurrengo urtera arte.

La Encina arteko ama

Artziniega

Irailari begira, Artziniegako udalak ere agur esan dizkio La Encina arteko amaren omenez ospatzen diren jaiei, baita antzinako merkatuari, aurten garrantzitsuena segurtasuna bermatzea baita, covid-19a hemen dagoen bitartean.

Era horretan, Arabako herriek aurten uda arraro bat biziko dute, Euskadin, Espainian eta munduan gertatzen ari den bezala, baina erantzukizunarekin jokatuz, arabarrek jarduera berezi hauetan parte hartuko dute, nahiz eta aurten pertsonaia mitologiko eta miresgarriak -Katxia, Roketxu, El Brujo, etab.- haiekin guztiekin ez diren egongo. Hurrengo urtean izango da.

Jaiak. Herri guzti hauek -Amurrio, Laudio, Nanclares de la Oca, Agurain, Oion eta Artziniega, besteak beste- agur esan diote haien jaiei, eta haiekin batera, urtero datozen pertsonaia mitologiko eta miresgarriei. Izan ere, erantzukizunarekin jokatu nahi dute udalek.

Alternatiba. Hala ere, eta herritarrek uda honetan ere gozatzen jarraitzeko, formatu txikiko jarduerak antolatzea aurreikusi dute udalek, segurtasun neurri guztiak bermatuko dituztenak, alegia.