Itsuen segurtasuna bermatzeko gida

ONCEk gida hau atera berri du itsuei aholku erabilgarriak emateko deseskalada fase honetan

25.05.2020 | 00:33
Onceko irudia. Argazkia: Utzita

GASTEIZ – ONCEk gomendioen gida bat prestatu du itsuen eta ikusmen-urritasun larria duten pertsonen jarduera pertsonal, ekonomiko eta sozialera itzultzeko segurtasuna bermatzeko, konfinamendu-aldian.

"Gida horrek, neurri batean, pertsona horien arreta- eta autonomia-zerbitzuak betetzen dituzten erakundeko profesionalek hautemandako zalantzei eran-tzuten die, hala nola psikologoek, gizarte-langileek, boluntarioek, errehabilitazioko teknikariek, teknologia egokituaren instruktoreek eta abarrek", jakinarazi dute Onceko kideek. Gainera, gomendioak bat datoz Sanchezen Gobernuak eta Eusko Jaurlari-tzak emandako higiene- eta segurtasun-neurriekin, koronabirusa zabal ez dadin; esaterako, urruntze-soziala izenekoarekin, zeinak, itsuen kasuan, egoera asko sor baititzake, erraz aplikatu ezin daitezkeenak. "Alde batetik, ikusmen-kontrola funtsezkoa da distantzia sozialari eusteko; horregatik, babesa inguruko gainerako pertsonen esku dago askotan, eta, bestetik, ukimenaren eta entzumenaren erabilerak protagonismo handiagoa du eguneroko bizitzan, eta zentzumen horiek erabiltzea zailagoa da gaur egungo egoeran", erantsi dute. Gidak hainbat atal ditu, hainbat agertokitara egokitzen direnak, eta guztietan oinarrizkoenarekin hasten da, Higienearekin, alegia. Agintariek zabaldutako jarraibide orokorrekin bat dator gidaliburua, eta, pertsona horien kasuan,besteak beste dio makila, mugikorra edo euskarri optiko eta tifloteknikoak mahai gainean ez uzteko eta poltsan bereizita gordetzeko.