- Udaltzainek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten joan den ostegunean droga-trafikoko delituaren ustezko egilea izateagatik. Atxilotutako gizona, Pilar auzoko harategi batean egiten zuen lan, eta Ikerketa Unitateko udaltzainek hilabeteak zeramatzaten tokia zelatatzen, atzo Gasteizko Udaletik azaldu zutenez. Establezimendu hartan delituren bat egiten egon zitezkeela zioen susmoa zegoen Agirrelandan. Izan ere, etengabea zen pertsonen joan-etorria. Atxiloketa 09:40an gertatu zen ustezko trafikatzailearen etxebizitzan. Etxebizitza eta harategia erregistratu zituzten operazioaren baitan. Bi toki haietan, udaltzainek 2,740 kg haxix eta 6.035 euro billetetan konfiskatu zituzten.

Bestalde, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostegunean, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzita. "Udal-aterpetxean istilu bat sortu ondoren, bere burua identifikatzeari uko egin zion pertsona hark. Kalean zegoela, gainera, poliziei eraso egin zien eta, ondorioz".

Amaitzeko, Udaltzainek atzo goizean 23 urteko gizonezkoa atxilotu dute agintarien aurkako desobedientzia larriko delituagatik. Izan ere, 01:00etan Landazuri zegoen beste bi lagunekin batera.