Ana San Vicente Unamuno BHIko 2030erako agendaren arduraduna da. 2020an, lan horren barnean koordinatzen duen taldeetako batean, Marta Arrontes, Txagorritxuko Bizan zentroko animatzaile soziokulturala eta Abendaño ikastolan seme-alabak dituena, baratze bat martxan jartzea proposatu zion. Unamunon dagoenak bi urte baino gehiago zeramatzan geldirik, eta Anari ideia ona iruditu zitzaion adin desberdinetako ikasleak adineko pertsonekin konektatzeko. Baratzea lantzeaz gain, belaunaldien arteko harremanetarako gune aberasgarria izango litzateke. Proiektuari forma emateko lanari ekin zioten, 3 astez garatu zuten, eta «ikastetxeko 2030 Agendaren zuzkiduraren partida bat, baita Udalak eta CEAk eskola-baratzeetarako ematen zituzten laguntzak ere» erabiliz, abian jarri ziren.
Unamunoren baratzearen proiektua kolektibori zuzenduta dago: Txagorritxuko Bizan zentroko pertsonei, Miguel de Unamunoren Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta Abendañoko txikiei. «Lehen mailatik laugarrenera bitarteko haurrei eskaini zitzaien, batxilergokoak aparte utzi genituen, oso lanpetuta daudelako», azaldu zigun 2021eko martxoan hasitako ideia horren sustatzaileak. Erantzuna ona izan zen, eta hainbat pertsona hurbiltzen dira astearteetan 16.00etatik 18.00etara baratzea lantzera. «8 pertsona agertu ziren, 5 neska eta 3 mutil, eta horietatik batzuk galdu ditugu aurten, baina beste batzuek jarraitzen dute, eta pertsona berri bat batu da. Adinekoak animo handiagoz hasi ziren baina bi bakarrik geratu dira batez ere, eta iaz Abendañoko neska-mutil batzuk etortzen ziren, institutura pasatu direnak, eta ikastolako ikasle berriak sartzearen zain gaude» azaldu du Anak, eta «jarduera nahiz eta eskolaz kanpoko jarduera gisa ez eskaini, borondatezkoa baizik, parte hartzera animatu diren pertsonak modu erregularrean eta konprometituan joaten dira», gehitu du.
Baratzean egin beharreko lanaren ideia ez da bakarrik gai honi dagozkion lanak egitea, baizik eta hain adin ezberdinen arteko lana sustatzea ere. «Neska-mutilek eta nerabeek adinekoekin lan egiten dute, beren ezagutzez blaitzen dira eta guztiek pertsona desberdinekin harremanak izaten dituzte», dio Anak, eta ez du zalantzarik: «Oso, oso positiboa da guztiontzat, eta, neu, nahiz eta astearte arratsaldero etorri behar izatea, oso pozik nator». Taldean, adineko bi emakume daude, gaiari buruz gehien dakitenak, eta gainerakoei zer egin eta nola lan egin erakusten diete, fruituak jaso ahal izateko. «Lurraren erabateko garbiketa egiten hasi ginen, baina joan den ikasturtean letxugak, kuiatxoak eta tomateren bat uztatu genituen, eta ilusio handikoa izan zen, egia esan», azaldu du. Taldeak bere lana asko errazten duen ureztatze automatikoa du, eta negutegirik ez dutenez neguan lan gutxiago egiten dute, baina beti egiten dute zerbait, adibidez material guztia gordetzeko toki bat egokitzea. Anak urte honetarako planteatzen duen beste helburuetako bat da adin guztietako pertsona gehiago batzea, batez ere adinekoak, «horiek gabe belaunaldien arteko zati hori apur bat herren geratzen delako. Asko ematen digute, gauza asko erakusten dizkigute eta oso aberasgarria da».
«Ikasturtea hasi zenetik oso gustura nabil baratzean, eta jendea parte hartzera animatu nahi dut»
Mohamed, 13 urte
«Baratzea lantzen ikasteaz gain, sozializatzeko eta ariketa fisikoa egiteko modu bat da»
Dani, 16 urte
«Ezagutzen nuen baratzea, aitonak lantzen duelako. Ez dago gustuko ez dudan ezer jarduera honetan, ondo pasatzen dut egin behar diren lan guztiak egiten»
Ekhi, 12 urte