Landázuri Kultura Elkarteak eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak bat egin dute "Etorkizun posibleak" izenburuko hirugarren hitzaldi zikloa eskaintzeko. Ziklo horretan, zenbait topaketatan, etorkizun hurbilean izango ditugun erronkei eta eraldaketei helduko diete. Hitzaldiak Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko ekitaldi aretoan izango dira, Gasteizen, 2025eko urritik 2026ko otsailera.

Hitzaldi zikloak aurrerapen teknologikoei eta gaur egungo gai sozial eta etiko handiei buruzko gogoeta izango du ardatz, eta adimen artifizialean, ordena liberalaren erorialdian, etorkizuneko medikuntzan eta hirien eraldaketan sakonduko du, bereziki. Gainera, eraldaketa horiek gure eguneroko bizitzan duten eraginari eta teknologia berriek sor ditzaketen aukerei eta arriskuei buruz eztabaidatuko da.

Hitzaldien egutegia:

• Urriak 15: La ciudad. Las personas como factor clave en su transformación. Roberto San Salvador

• Azaroak 12: Un cambio de era: La caída del orden liberal en el mundo y auge del poder duro. Hacia un ajuste de cuentas Víctor Amado Castro

• Abenduak 10: Inteligencia Artificial: realidad y futuro José Antonio Lozano

 Urtarrilak 14: La medicina del futuro Gorka Orive

• Urtarrilak 28: La regulación de la Inteligencia Artificial: oportunidades y amenazas Itziar Alkorta Idiakez

• Otsailak 4: La creatividad (literaria, artística y científica) y la IA Antonio Moreno Sandoval

Hitzaldiak Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etan, eta doan eta tokiak bete arte sartu ahal izango da.

Hitzaldi zikloaren helburua da hausnarketa sakona sustatzea izan ditzakegun etorkizun posibleei buruz eta horiei aurre egiteko orain hartu behar ditugun erabakiei buruz.