San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko 2025eko Arabako jaietako pregoia, erretreta eta zortzikoa 'streaming' bidez emango dira www.araba.eus webgunean, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Zehazkiago, pregoia ostegunean izango da, apirilaren 24an (20:00), erretreta igandean, apirilaren 27an (21:00), eta zortzikoa datorren astelehenean, apirilaren 28an (09:00), guztiak Gasteizko Probintzia plazan.
Horrezaz gainera, datorren astelehenean Artium museoan egingo den Arabako domina emateko ekitaldia ere zabalduko da 'streaming' bidez (13:15).
Bestalde, Arabako Pastelgile eta Gozogile Artisauen Elkarteak San Prudentzio tarta tradizionala eman dio Gasteizko Udalari.
"Lurralde historikoko patroiaren egunaren aurreko ospakizunen barruko keinu horrek erakusten du gozogileen gremioak Arabako tradizioetan duen inplikazioa", nabarmendu dute Gasteizko Udaletik
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, ekitaldia udaletxeko harrera aretoan egin da, eta Luis Lopez de Sosoaga elkarteko presidenteak eman dio tarta Beatriz Artolazabal lehen alkateordeari, udalbatzaren ordezkari gisa.
"Lurralde historikoko patroiaren egunaren aurreko ospakizunen barruko keinu horrek erakusten du gozogileen gremioak Arabako tradizioetan duen inplikazioa", nabarmendu dute Gasteizko Udaletik.
Azkenik, gaur hasiko dira San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko 2025eko Arabako Jaietarako programatutako ekitaldiak. Festak iragartzeko pregoiak emango die hasiera jaiei, bihar 20:00etan, Probintzia plazan. Kokapen hori 2022an estreinatu zen, herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz.
BESTE DATU BATZUK
Pregoiaren protagonista Isabel Mellén Rodríguez izango da, arabar filosofoa, artearen historialaria eta idazlea, Arabako arte erromanikoan espezializatua eta emakumeek Erdi Aroan kulturaren eta ondare artistikoaren eremuetan betetzen zuten zereginean.
Josune Vélez de Mendizabalek aurkeztuko du pregoia, eta, ondoren, Aldakan taldearen kontzertua egongo da, musika proposamen ausartarekin, erritmo desberdinak biltzen dituena, besteak beste, Cumbia, Merengue edo Mambo.
Apirilaren 27ko erretretaren eta danborradaren aurreko egunak ere jardueraz beteta datoz. Apirilaren 25ean, ostirala, musikak girotuko du Gasteizko erdigunea, Los 40 Classic-en kontzertu batekin, “La clásica fiesta ochentera”, Jorge Sánchez DJ eta esatariaren eskutik. Probintzia plaza dardaraziko du belaunaldien arteko ereserkiz eta pop nostalgiaz betetako ikuskizun batekin. Ikusle guztientzako festa handi bat.
Larunbatean, hilak 26, gastronomia lehiaketetako zaporeak, usainak eta lehengai bikainak izango dira nagusi. Arabako janari tipikoen lehiaketa, Arabako Errioxako ardoaren dastaketa lehiaketa, txistorra pintxoen banaketa eta sari banaketa egingo dira.