Camino Escena Norte (CEN) – Ipar Eszena Bideak bere seigarren edizioa ospatzen du areto gehiago, agertoki gehiago, funtzio gehiago, jarduera gehiago eta kolaborazio gehiagorekin. 'Afekzio aukera' lelopean , kultur truke-ekimen honen egitaraua areagotu egiten da Euskadin, Galizian, Asturiasen, Kantabrian eta Nafarroan.
Programazio ofizialak azken edizioa baino hamar egun gehiago iraungo du, irailaren 13tik urriaren 27ra bitartean egingo da. 15 antzerki, dantza eta mugimendu arte konpainiarekin eta zirku berri batekin, Konstelazioen Zikloa delakoan (aurreko edizioan baino 5 gehiago) 62 gunetan erakusten dituzten ikuskizunak etapa berri bat estreinatuz Euskadin, Gipuzkoako Zumaian.
Beste berritasun bat programa ofizialaren data ofizialetatik kanpo funtzioak zabaltzea da, bata Muskizen (Bizkaia) eta bigarrena Atarrabian (Nafarroa), datorren azaroan egingo dena. Era berean, bi emanaldi berri programatu dira Mieres (Asturias) eta Potes (Kantabria) eskola publikoentzat.
Horrez gain, Senderos, tokiko proiektuekin lankidetza-sarea, hala nola, Carballoko (Galizia) FIOT, Gijongo (Asturias) Rincones y Recovecos, sendotu egiten da eta haur eta familientzako ikuskizunen kasuan lagundutako ekintzen programa mantentzen da Te Veo Elkartearekin elkarlanean.
CEN-en aurkezpena
Camino Escena Norte ekimena – Ipar Eszena Bideak zortzi ikuskizun ezberdin izango ditu aurten Euskadin Kantabriako konpainien (Trueba & Trueba eta Compañía Ruth Garreta – El Conejo Salvaje), Asturiasen (Adrián Conde Espectáculos eta Teatro Plus), Galiziako konpainien (Colectivo Glovo eta Píscore Culturactiva) eta nafarrak (Estefanía de Paz Asín eta Yarleku) Konstelazioen Zikloa delakoan.
Bere aldetik, Gainerako autonomia erkidegoetan parte hartzeko hautatuak izan diren Euskadiko enpresak K Producciones y Tanttaka Teatroa dira, Ur irekien igerilaria -ekin parte hartuko duena; Panta Rhei Izar-hartza eta Marie de Jongh-ek Bo jauna eskainiko duen. Ikuskizun hauek kultur truke ekimenean parte hartzen duten gainontzeko erkidegoetako gune ezberdinetan izango dira ikusgai.
CENen Konstelazioak Zikloak arte eszeniko orokorren programa ibiltari bat eskaintzen du, non hizkuntza, estetika eta formatuen aniztasuna nagusitzen den, haurrentzat zein helduentzat; testu-antzerki-ekoizpenak, zirku berria, dantza eta mugimendu-arteak, sorkuntza garaikidea, ikuskizun didaktikoak eta gune zehatzeko esperientziak .