Urartekoko udal-baratzeek hurrengo lau urteotarako lursailen zozketan onartutako pertsonen zerrenda argitaratu dute. 632 pertsona dira eskuragarri dauden 92 lursailen hautagaiak.

Abetxukuko Zadorrako parkean (Eraztun Berdea) dagoen baratzezaintza ekologikorako ekipamendu horrek 60.000 metro koadro baino gehiago eta 75 metro koadroko 225 lursail ditu.

Zozketa urtarrilaren 19an, ostiralean, egingo da Ingurumen Gaietarako Ikastegian (CEA) eta emaitzak 12:00etatik aurrera kontsultatu ahal izango dira Udalaren webgunean: www.vitoria-gasteiz.org.

Urarteko udal-baratzeek baratzezaintza ekologikoa irakasteko 600 metro koadroko baratze kolektiboa, talde eta kolektiboentzako 600 metro koadroko baratze-gunea (lursailetan banatua), dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako laborantzarako 4 mahai, esparru guztian banatutako uraskak (ureztaketarako) eta bertan egoteko hainbat eremu dituzte (mahaiekin, aulkiekin…).

Gainera, bi zerbitzu-eraikin ere baditu eta honako hauek dituzte barruan: produktu eta erreminten biltegia, aldagelak eta armairuak, tailer-ikasgela bat eta informazio-bulego bat ditu.

“Urartekoko baratzeei esker, gasteiztarrek hiritik atera beharrik izan gabe baratzezaintza ekologikoan lan egiteko lursaila izan dezakete”, nabarmendu du Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren zinegotzi Pascual Borjak. “Eskatzaileek erakutsitako interes handiak agerian utzi du osasunerako oso onuragarria den elikagaiak ekoizteko moduari balioa ematen diola udal-proiektu honek eta oso erakargarria” dela gehitu du.