Arabak gaikako bilketaren ratioa handitu du eta sortutako hondakinen % 39ra iritsi da
SHondakinen Behatokiaren 2022ko datuen arabera, biztanleko eta urteko sortutako hondakinak 397,43 kilo dira; azken hamar urteotako daturik txikienetakoa da, eta duela bost urte hasitako hondakin gutxiago sortzeko joera sendotu da
Arabako Lurralde Historikoak gaika biltzen du sortutako hondakinen % 39, eta Trantsizio Energetikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak argitaratutako gaikako bilketaren % 20ko batez besteko nazionalaren ia bikoitza da hori. "Horrek birziklatze ratioa urtero handitzera garamatza; hain zuzen, aurten sortutako hondakinen % 37ra iritsi da, Hondakinen Behatokian bildutako 2022ko datuen arabera. Igoera handia da, baldin eta 2021. urtearekin alderatzen bada, urte hartan zifra % 34koa izan baitzen", azaldu zuten Arabako Foru Aldundiatik.
Hazkunde horren arrazoien oinarria materia organikoaren gaikako bilketa "hobea" da, kantitatea % 10 hazi baita aurreko urtearekin alderatuta.
"Hala ere, 2022. urtean, COVID-19aren osasun krisiaren eraginpeko aurreko urteekin alderatuta normaltasunera itzuli garen urte honetan, errefusa etengabe murriztu den arren, oraindik ere Arabako hondakinen % 61 nahastuta biltzen da".
Amaia Barredo Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Saileko diputatuaren ustez, "joerak positiboak diren arren, gaikako bilketaren bolumena handitzen jarraitu behar dugu, hondakinen birziklatze eta tratamenduko emaitza onek zerikusi zuzena baitute jatorrian ongi bereiztearekin". Bestalde, "Legerian ezarritako helburuak betetzeko, biohondakinen kudeaketa zuzena eta egokia erabakigarria izango da birziklapena 18 puntu handitzeko, 2025erako berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketaren % 55era iritsiz", azpimarratu du.
Ildo horretan, Barredok Kripan eta Eltziegoko esperientzien balioa nabarmendu du; izan ere, "berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa balio handienak dituzten lurraldeko udalerriak dira (% 82 eta % 52), biohondakinak konpostaje bidez modu eraginkor eta efizientean kudeatzeari esker. Esperientzia horiek egiaztatzen dute jatorrian bereizketa eraginkorra bermatuko duten sistemak ezarri behar ditugula, erabiltzaileen eta herrien ezaugarrien arabera. Herri horiek dagoeneko betetzen dituzte 2025erako legezko betebeharrak."
Bestalde, balorizazio energetikoak balio marjinalei eusten die Arabako lurraldean, HHP2030 planean eta 2030erako Europako helburuetan ezarritako gehieneko % 15etik behera.
Birziklapena areagotu denez, zabortegiko deuseztapena gutxieneko historikoetan dago, eta erregistroa dagoenetik lehen aldiz, % 50etik behera jaitsi da. Azken hamar urteetan zabortegian hondakinen % 77 deuseztatzetik 2022an sortutako hondakinen % 48 izatera igaro da. Foru diputatuaren iritziz, "Datu hori oso positiboa da, baina joera hori bizkortu egin behar dugu, 2030ean % 15era murrizteko, plangintzan jasota dagoen bezala. Ahalegin hori gizarte gisa hondakin mota desberdinen balorizazio materialerako behar adina lantegi izateko gaitasunaren mende egongo da".
Hondakinen Behatokiaren 2022ko datuen arabera, biztanle eta urteko sortutako hondakinak 397,43 kilo dira; azken hamar urteotako daturik txikienetakoa da, eta duela bost urte hasitako hondakin gutxiago sortzeko joera sendotu da.
Temas
Más en Araba
-
Gorbeia se consolida como destino turístico nacional
-
Maider Etxebarria avisa a los agresores machistas de que tienen enfrente a la sociedad
-
Un total de 94 personas se benefician de las ayudas del Cheque Autónomo 2024
-
El futuro hangar de DHL para la reparación de sus aeronaves en Foronda se prevé que esté listo en 2027 para "acompasarse" con las prácticas del "pionero" ciclo de FP de Egibide