Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) egunez egun hobetzen joatea eta graduondoko ikasle guztiek nazioarteko esperientzia izatea lortzea. Zehazki, UPV/EHU 300 unibertsitate onenen artean kokatzea. Horiek dira Euskal Unibertsitatearen helburu nagusietako batzuk, Eva Ferreira errektoreak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean astelehenean egindako agerraldian azaldu zuenez. Bestalde, batzarraz baliatu da ere azkartasuna eskatzeko BPGaren % 1 unibertsitate publikoak finantzatzera bideratzeko, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoan jasotzen den bezala. “Euskadik ahal duen guztia egingo du plan hori lehenbailehen errealitate izan dadin”, azpimarratu zuen.

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea. | ARGAZKIA: UTZITA

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, aipatzekoa da Unibertsitateak egunez egun hobetu nahi duela, 2030erako aurreikusitako asmo handiko helburuekin. Unibertsitateak berak eskatutako agerraldi horrek hainbat helburu zituen: batetik, egungo errektoretza-taldeak agintaldiaren lehen zatian egindako lana azaltzea, eta, bestetik, etorkizunerako lehentasunak Legebiltzarrean azaltzea. Hitzaldia hastean, errektoreak hizpide izan zituen 2021eko urtarrilaz geroztik, errektore talde berria lanean hasi zenetik, izan diren lorpen nagusiak. Alde horretatik, nabarmendu zuen UPV/EHUk 100 milioi euro baino gehiago lortzen dituela urtean kanpoko funtsetatik, ikerketa eta transferentziarako. “Euskadiko bi patentetik bat gure unibertsitatetik sortzen da, eta hiru spin-off edo enpresa eratorritik bik gure enpresen mintegietan dute jatorria”, azaldu zuen. Errektoreak mintzagai izan zituen ere bi katedra berriren sorrera –Jose Miguel Barandiaran eta Maria Isabel Bilbao Bengoechea–, eskaintza akademikoa zabaltzea (gradu bikoitz berriak eta ingelesezko tituluak) eta euskal unibertsitateak prestakuntza dualaren alde eginiko apustu sendoa. Une honetan, Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) lotutako diziplina anitzeko 300 proiektu baino gehiago daude abian UPV/EHUn; hala nola Formula Student, Ocean i3 eta Ikasle-Kulturala, besteak beste. Bestetik, errektoreak aipagai izan zituen ere datozen urteetarako helburuak. 2030. urteari begira (NBEk bere GJHetan ezarritako balio eta printzipioak biltzen dituen EHUagenda dokumentuan ezarritako muga), UPV/EHUren xedea da munduko 300 unibertsitate onenen artean egotea Shanghaiko rankingaren arabera (orain 400 onenen artean dago), eta bere graduondoko ikasleen % 100ek nazioarteko esperientzia edukitzea. “Helburu oso anbiziotsuak dira, baina bideragarriak, gure apustu akademikoari gehitzen badiogu euskal gizarte osoak norabide berean emandako babesa”, adierazi zuen. Beste helburu esanguratsu batzuk dira etengabeko prestakuntza bikoiztea (8.000 ikaslerengana iristea) eta emaitzen transferentzia jarduera osoa hobetzea (2030ean, 400 spin-off sortzea unibertsitatearen mintegietatik).

Etorkizunerako helburu eta asmo horiekin, euskal unibertsitatearen helburu nagusia prestakuntza indartzea da, bereziki gradu bikoitzak sendotuz, gradu eta ikasgai gehiago ingelesez emanez eta prestakuntza dualaren ereduan eskainitako tituluak gehituz.

Euskaraz

Era berean, unibertsitatearen eta enpresaren arteko ikasgelen eredua zabaldu nahi da, beste modalitate batzuekin, hala nola zerbitzurako ikaskuntzako gelekin. Eva Ferreirok ildo horretan azaldu zuenez, horrek ahalbidetuko luke ikasleen % 20k gutxienez gradu amaierako edo master amaierako lanak lankidetza-erregimen horretan egitea. Aipatzekoa da euskararentzat ere helburu garrantzitsuak jarri direla unibertsitatean. Hala, bertatik azaldu zutenez, euskararen alorrean, helburua da UPV/EHUko ikastegi eta zerbitzu guztiek Bikain ziurtagiria lortzea (Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiria, eta euskararen normalizazio maila zerbitzu eta lan hizkuntza gisa egiaztatzen duena: gaur egun, 10 ikastegik eta zerbitzuk dute ziurtagiri hori). Bestalde, langileei dagokienez, helburua izango da karrera profesionala egonkortzea 40 urte bete baino askoz lehenago, eta garapen profesional eta pertsonaleko proiekzio “ilusionagarri” bat eskaintzea irakasle berriei. Gobernantzaren eta baliabideen arloan, erdira murriztu nahi da zeregin burokratikoetan igarotako denbora. Azkenik, azpiegituren alorrean, errektoreak aipatu du “adjudikatzear daudela Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren lanak”, eta horri erantsi dio 2030ean osasun arloan hiru campusetan instalazio “hobeak” izateko helburua, “bai eta unibertsitatearen eraikin guztien egokitzapena ere jasangarritasun, energia aurrezpen eta gizartera zabaldutako guneen sorkuntza bezalako printzipioetara”, ondorioztatu zuenez. Ondorio horiekin guztiekin, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak agintaldiko lehen bi urteen balantzea aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, baita legegintzaldiaren amaieran izango dituen erronkak ere.

Xehetasunez

Helburuak. Aipatzekoa da Unibertsitateak egunez egun hobetu nahi duela, 2030erako aurreikusitako asmo handiko helburuekin. Unibertsitateak berak eskatutako agerraldi horrek hainbat helburu zituen: batetik, egungo errektoretza-taldeak agintaldiaren lehen zatian egindako lana azaltzea, eta, bestetik, etorkizunerako lehentasunak Legebiltzarrean azaltzea. Hitzaldia hastean, errektoreak hizpide izan zituen 2021eko urtarrilaz geroztik, errektore talde berria lanean hasi zenetik, izan diren lorpen nagusiak. Alde horretatik, nabarmendu zuen UPV/EHUk 100 milioi euro baino gehiago lortzen dituela urtean kanpoko funtsetatik, ikerketa eta transferentziarako. “Euskadiko bi patentetik bat gure unibertsitatetik sortzen da, eta hiru spin-off edo enpresa eratorritik bik gure enpresen mintegietan dute jatorria”, azaldu zuen. Errektoreak mintzagai izan zituen ere bi katedra berriren sorrera –Jose Miguel Barandiaran eta Maria Isabel Bilbao Bengoechea–, eskaintza akademikoa zabaltzea (gradu bikoitz berriak eta ingelesezko tituluak) eta euskal unibertsitateak prestakuntza dualaren alde eginiko apustu sendoa. .

Formazio Duala. Unibertsitatearen eta enpresaren arteko ikasgelen eredua zabaldu nahi da, beste modalitate batzuekin, hala nola zerbitzurako ikaskuntzako gelekin. Eva Ferreirok ildo horretan azaldu zuenez, horrek ahalbidetuko luke ikasleen % 20k gutxienez gradu amaierako edo master amaierako lanak lankidetza-erregimen horretan egitea. Aipatzekoa da euskararentzat ere helburu garrantzitsuak jarri direla unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatetik azaldu zutenez.