Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala behin betiko onartzeko Foru Arauaren proiektua. Hala, lurralde horrek beste urrats bat egin du mugikortasun iraunkorraren aldeko apustuan.

Plan horren helburua motorrik gabeko mugikortasuna planifikatzea da, eta, besteak beste, bizikleta-bideak eta Arabako ibilbide berdeen sarea bultzatzea. Hori dela eta, hurrengo hamabi urteetan 36 milioi euro inbertitzea aurreikusten da, 35 kilometro bizikleta-bide berri eta 370 kilometro ibilbide berde berri eraikitzeko. Hori dela eta, hurrengo hamabi urteetan 36 milioi euro inbertitzea aurreikusten da, 35 kilometro bizikleta-bide berri eta 370 kilometro ibilbide berde berri eraikitzeko.” Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren xedea da motorizatu gabeko mugikortasun jasangarria planifikatzea, eta Arabako Bizikleta Bideen Foru Sarea eta Ibilbide Berdeen Sarea bultzatzea eta sustatzea”, azaldu zuten atzo Foru Aldundiatik. Eta gaineratu zuten: “Era berean, ondare naturala, paisaia ondarea eta historia eta kultura ondarea nabarmentzen dira eta konektibitate ekologikoa eta paisajistikoa bultzatzeaz gain ingurune naturalera hurbiltzeko eta horretaz gozatzeko errespetuzko moduak sustatzen dira”.

Bai Arabako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideei buruzko martxoaren 8ko 4/2010 Foru Arauak, bai Arabako Lurralde Historikoko ibilbide berdeei buruzko urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Arauak ezartzen dute Arabako Foru Aldundiak lurralde plan sektorialaren proiektu hau egiteko betebeharra duela eta, ondoren, Batzar Nagusiek onetsi behar dutela. “Lurraldea antolatzeko tresna hori mugarri garrantzitsua da Arabako Foru Aldundia duela zenbait urtetik hona lurralde historikoan motorrik gabeko mugikortasuna bultzatzeko egiten ari den apustuan, eta kontuan hartzen ditu egungo azpiegituren (katalogatuak zein katalogazio fasean zein planifikatuak) 1.300 km baino gehiago”, erantsi zuten. Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan sektorialean aurreikusita dago foru aldundiak 36 milioi euroko inbertsioa egitea datozen hamabi urteetan, 35 kilometro bizikleta bide eta 370 kilometro ibilbide berde eraikitzeko, bai eta egungo sarearen mantentze eta hobetze lanak egiteko ere.

Bestalde, Arabako Bizikletaren Estrategia ere onartu zuten atzo, zeinak 53 ekintza jasotzen dituena, bizikleta lantokietara eta ikastetxeetara joateko garraiobide gisa eta lurraldeko natura ondareaz gozatzeko baliabide turistiko gisa erabil dadin sustatzeko. Txirrindularien errepideko segurtasuna hobetzea da ekintza ardatzetako bat. Estrategia honek honako hauekin uztartzen diren sei ardatz estrategiko definitzen ditu: bizikleta bideen eta bizikletetarako ibilbide berdeen foru sarea gauzatzea eta horren mantentze lanak egiteko bultzada ematea; bizikletaren erabilera sustatzea lantokietara eta ikastetxeetara joateko garraiobide gisa, eta naturaz gozatzeko baliabide turistiko gisa; lurralde kohesioa sustatzea; intermodalitatea bultzatzea garraio publikoarekin; eta landa ingurunean egotea. Ardatz horiek 53 ekintzatan zehazten dira. Ekintza horiek bultzatzeko eta garatzeko, bat egin dute hainbat erakunde publikok eta eragile laguntzailek, bizikletan egunero egiten diren joan-etorrien kopurua handitzea helburu.

Araban bizikleten alde egiten jarraitzearen garrantzia azpimarratzeaz gain, atzo ere natura- edo mendi-mugak dituzten eremuetako ustiategietarako foru-laguntzari buruz eztabaidatu zen, eta, nabarmendu zutenez, 922 onuradunengana iritsiko da (543 gizon, eta 145 emakume). Alde horretatik, Gobernu Kontseiluak muga naturalak eta lurraldearen berariazko mugak dituzten eremuetako nekazaritzako ustiategietarako laguntzak ebatzi zituen. Milioi eta erdi euro inguruko laguntza izango da eta 922 lagunek jasoko dute. Ildo hori Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren barruan dago, eta Landa Garapenerako Europako Funtsak (LGENF) % 75ean finantzatzen du. Laguntza hauen helburua nekazariak konpentsatzea da. Bereziki, kostu gehigarriengatik eta nekazaritzako ekoizpenak sortzen dituen zailtasunen ondoriozko diru-sarreren galerengatik.

Nekazaritza: zailtasun desberdinak

Helburua. “Laguntzaren helburua da nekazariei konpentsatzea mendi-eremuetan edo mendikoak ez diren beste eremu behartsuetan nekazaritza-ekoizpenak sortzen dituen zailtasunek eragindako kostu gehigarriak eta diru-sarreren galerak”, azpimarratu zuten. Funtsean, biodibertsitatea, balio natural handiko nekazaritza sistemak eta Europako paisaien egoera lehengoratzen, zaintzen eta hobetzen laguntzen du. Azkenik, Gobernu Kontseiluak mahasti zaharrak kontserbatzeko laguntzak ebatzi zituen. Oraingo honetan 232 nekazaritza ustiategira iritsiko dira linea horrek zituen 250.000 euroei esker. “Mahasti horiek, oro har, landatartasun-ezaugarriak, produktibitate txikia eta dibertsitate handia dutenez, oso faktore garrantzitsua dira kalitate bereiziko ardoak egiteko, eta, gainera, aukera horri eutsi behar zaio eskualdeko denboran eta espazioan”, ondorioztatu zuten. – E.F.D.