- Erretzeari uzteak erronka zaila izaten jarraitzen du horretan saiatzen diren eta lortzen ez duten ehunka herritarrentzat. Horregatik, medikuntzak aurrera egiten du pertsona horiei beren helburuak lortzen laguntzeko. Alde horretatik, IMQk lekadunetatik eratorritako botika bat jarri du martxan, erretzeari uzten laguntzeko medikuntzaren baliabide terapeutiko berri gisa.
"2021eko udan, Pfizer-ek Champix (bareniklina) botika kendu behar izan zuen merkatutik, segurtasun-arazo bat zela bide. Ondorioz, pneumologoek aliatu oso baliagarria galdu genuen pazienteei erretzeari uzten laguntzeko. Dena den, berehalaxe, zitisina izeneko beste konposatu bat, lekadunen deribatua, erabiltzen hasi da eta emaitza onak lortzen ari da kontsultetan, pazienteei tabakoa erretzeari uzten laguntzeko. Ekialdeko Europako herrialdeetan eta Asiako herrialde batzuetan emaitza onekin duela 40 urtez geroztik erabiltzen da botika hura", azaldu du IMQ-ko pneumologo eta Pneumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Sozietatearen (SEPAR) kide Inmaculada Gorordok. Espezialistak baliabide terapeutiko berri hori agerian jarri du Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren -maiatzaren 31- testuinguruan. Izan ere, egun horrek mendetasun-sortzaile den gaixotasun kroniko horren (tabakismoa) garrantzia eta pazienteei laguntzeko profesionalek dituzten osasun-baliabideak gogorarazteko balio du. "Zitisinak, alde batetik, organismoan nikotinaren errezeptoreekin bat egiten du, aktibatu egiten ditu, eta horrek dopamina -neurotransmisore bat, plazeraren hormona bezala ere ezaguna dena- askatzea eragiten du. Mekanismo horri esker, botikak murriztu egiten ditu nikotinaren abstinentzia-sintomak, erretzeari uzten zaionean. Eta, bestetik, errezeptore nikotinikoak blokeatzean, antagonista batek bezala funtzionatzen duenez, erretzen denean eta nikotina-dosi berri bat iristen denean, produktu horrek organismoko errezeptoreak blokeatzen ditu, eta, beraz, ez da gertatzen nikotina kontsumitzen denean gertatu ohi den sari-mekanismoa. Hori dela eta, eta ikusten ditugun emaitzak direla bide, uste dugu, gaur egun diruztatzen ez bada ere, botika horrek emaitza onak izangodituela", azaldu du IMQ-ko pneumologoak.
"Tabakoaren kontsumoa gaixotasun- eta heriotza-faktore itzela da. Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) jakinarazi duenez, azken datu eskuragaien arabera, Euskadiko gizonen % 20k eta emakumeen % 14k erre ohi zuten 2018an, Espainiakoek baino gutxiago (gizonen % 26k eta emakumeen % 19k 2017an)", esan eta gaineratu du: "Oro har, Euskadin tabakismoa murriztu egin da 2002tik 2018ra bitartean. Murrizketa horren salbuespen izan dira 65 eta 74 urte bitarteko emakumeak, horien kontsumoa bikoiztu egin baita (% 4,3tik % 8,6ra 2018an), baina ez dira iritsi gizonek adin-talde horretan duten mailara (% 13). Halaber, 45 eta 65 urte bitarteko emakumeen artean ere gertatu da igoera, 2002ko % 17,2tik 2018ko % 19,6ra igaro baita".
Tabakoak osasunari kalte handiak eragiten dizkio, eta horiek xehe-xehe jarri ditu agerian zientziak. IMQ-ko pneumologo Inmaculada Gorordok adierazi duenez, "tabakoan lau mila substantzia toxiko baino gehiago daude. Era berean, tabakismoak 19 minbizi-motarekin duen lotura egiaztatu da; horietako batzuek lotura zuzena dute, esaterako, biriketako eta maskuriko minbiziek; eta beste batzuek, berriz, garatzeko arriskua handia dute, hala nola eztarriko minbiziak, hestegorrikoak, bularrekoak, digestio-minbiziak edo hematologikoak, besteak beste. Gainera, minbizian birgaixotzeko arrisku askoz ere handiagoa dute, minbizia gainditu arren, tabakoa erretzeko ohiturarekin jarraitzen duten pertsonek". Horregatik guztiagatik, laguntza terapeutikoa laguntza izan daiteke erretzeari uzten saiatzen jarraitzen duten baina oraingoz lortzen ez duten pertsonentzat. l
l Esaldia. "2021eko udan, Pfizer-ek Champix (bareniklina) botika kendu behar izan zuen merkatutik, segurtasun-arazo bat zela bide. Ondorioz, pneumologoek aliatu oso baliagarria galdu genuen pazienteei erretzeari uzten laguntzeko. Dena den, berehalaxe, zitisina izeneko beste konposatu bat, lekadunen deribatua, erabiltzen hasi da eta emaitza onak lortzen ari da kontsultetan, pazienteei tabakoa erretzeari uzten laguntzeko. Ekialdeko Europako herrialdeetan eta Asiako herrialde batzuetan emaitza onekin duela 40 urtez geroztik erabiltzen da botika hura", azaldu du IMQ-ko pneumologo eta Pneumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Sozietatearen (SEPAR) kide Inmaculada Gorordok. Espezialistak baliabide terapeutiko berri hori agerian jarri du Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren -maiatzaren 31- testuinguruan. Izan ere, egun horrek mendetasun-sortzaile den gaixotasun kroniko horren (tabakismoa) garrantzia eta pazienteei laguntzeko profesionalek dituzten osasun-baliabideak gogorarazteko balio du. "Zitisinak, alde batetik, organismoan nikotinaren errezeptoreekin bat egiten du, aktibatu egiten ditu, eta horrek dopamina -neurotransmisore bat, plazeraren hormona bezala ere ezaguna dena- askatzea eragiten du. Mekanismo horri esker, botikak murriztu egiten ditu nikotinaren abstinentzia-sintomak, erretzeari uzten zaionean".