- Datu ofizialen arabera, Estatuan 300 pertsona inguru hiltzen dira egunean, minbiziagatik. Minbiziaren aurka ikerketa garran-tzitsua da eta horretan gasteiztarrak elkarrekin borrokatzen dira. Ikerketa gehiago eskatzeko eta minbiziaren aurka elkarrekin borrokatzeko, ostiral honetan, Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak kontzentrazioa antolatu du goizeko hamar eta erdietan Loma jeneralare kalean, herritarrei beren ekarpenen garran-tzia gogorarazteko.
Hala, elkartetik azaldu zutenez, "urteko diru-bilketa dela eta minbizia duten pazienteak eta senitartekoak Loma jeneralaren plazan bilduko dira ostiralean, maiatzaren 13an, 10:30ean, herritarrei gogorarazteko zein garrantzitsuak diren haien ekarpenak pazienteak eta senitartekoek artatzen eta ikertzen jarraitzeko". Horretarako, Minbiziaren Aurkako ikurra erakutsiko dute. Hori dela eta, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak diru-bilketa egingo du hiriko hainbat tokitan ostiralean eta larunbatean, maiatzak 13 eta 14, hurrenez hurren; maiatzaren 16an, astelehena, aldiz, osasun-zentroen ondoan izango dira. Minbiziaren aurkako borroka, zeure ikur lelopean, elkarteak ikerketa babesten jarraitzearen garrantzia gogorarazi nahi du. Izan ere, ikerketa funtsezkoa da minak arintzen eta gaixotasuna kontrolatzen lagunduko duten sendagaiak lortzeko, baita askotan sendatzeko ere. Hain zuzen, elkarteak dioenez, ikerketari esker, azken urteotan minbiziak eragindako heriotzen tasa jaistea lortu da. Heriotza bakarra ere, datu altuegia da baina, pixkanaka, ikerketak beste kasu batzuk sendatzea lortzen jarraitzen du. "Azken urte hauetako ikerketari esker, biziraupenak gora egin du 3,3 puntu gizonetan eta 2,6 puntu emakumeetan, 2016az geroztik intzidentzia % 7,2 hazi den bitartean. Horregatik da garrantzitsua minbizi mota desberdinak ikertzen jarraitzea", gaineratu dute.
Ildo horretatik, nabarmendu behar da, azken datu publikoen eta egunkari honetan argitaratu diren datuen arabera, minbiziagatiko hilkortasuna jaisten ari dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, nahiz eta datu handiak izaten jarraitzen duten. Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, minbiziagatiko heriotza-tasa murriztu egin da Euskadin 2001 eta 2017 artean: 100.000 biztanleko 428,9tik 363ra gizonetan, eta 100.000 biztanleko 177,3tik 164,6ra emakumeetan. Datu itxaropentsuagoak izan arren, tumoreak (birika, faringea edo pankrea emakumeengan edo mesiotelionan, leuzemiak eta gibela gizonengan) dituzten pazienteen heriotza "nabarmen" hazi zela ere jakinarazi zuten. Eusko Jaurlaritzak egindako azken txostenaren arabera, 2001 eta 2020 bitartean minbiziak Euskadin izandako bilakaera eta datuak biltzen dituena, 2016-2020 bosturtekoan, minbiziagatik 30.834 EAEko biztanle hil dira.
Horrek esan nahi du, batez bestez 6.167 heriotza daudela urtero (3.731 gizon eta 2.435 emakume). "Minbizia da EAEko biztanleriaren heriotza-kausa nagusia %27,9rekin. Ehuneko hori %33,7ra igotzen da gizonetan eta emakumeetan, aldiz, %22,1ekoa da; hala, sexu honetan bigarren heriotza-kausa da", azaltzen dute. Kasu kopuruak eta tasak gora egiten dute adinarekin, eta handiagoak izan ziren gizonen kasuan, salbu 0 urtetik 4ra, 10 urtetik 14ra eta 30 urtetik 49ra. "Bitarte horretan emakumeen hilkortasuna handiagoa baita. 50 urtetik aurrera tasak igo egiten dira bi sexuetan, baina azkartasun handiagorekin gizonetan. Alderik handiena 75-79 urteen artean dago, 2,7ko minbiziagatiko heriotza-tasaren proportzioarekin", azpimarratzen dute. Lokalizaziorik ohikoenak bi sexuetan birikak, kolon- ondestea, pankrea, prostata eta maskuria izan ziren. Bost lokalizazio horiek minbiziagatiko hilkortasunaren %50 dira. l
l Laguntza. Elkartetik azaldu zutenez, "urteko diru-bilketa dela eta minbizia duten pazienteak eta senitartekoak Loma jeneralaren plazan bilduko dira ostiralean, maiatzaren 13an, 10:30ean, herritarrei gogorarazteko zein garrantzitsuak diren haien ekarpenak pazienteak eta senitartekoek artatzen eta ikertzen jarraitzeko". Horretarako, Minbiziaren Aurkako ikurra erakutsiko dute. Hori dela eta, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak diru-bilketa egingo du hiriko hainbat tokitan ostiralean eta larunbatean, maiatzak 13 eta 14, hurrenez hurren; maiatzaren 16an, astelehena, aldiz, osasun-zentroen ondoan izango dira. Minbiziaren aurkako borroka, zeure ikur lelopean, elkarteak ikerketa babesten jarraitzearen garrantzia gogorarazi nahi du.
l Ikerketa.Ikerketa funtsezkoa da minak arintzen eta gaixotasuna kontrolatzen lagunduko duten sendagaiak lortzeko, baita askotan sendatzeko ere. "Ikerketari esker, azken urteotan minbiziak eragindako heriotzen tasa jaistea lortu da", azaldu dute Minbiziaren aurkako elkartetik.