- "Pozik gaude esateaz Carboneroseko udaletxean (Jaen) egon garela Olavidiako Bihotza saria jaso-tzen. Zazpi urte hauetan egiten ari garen lanaren aitortza da, Zaporeak elkarteak euskal gizarte osoari esker egunez egun erakusten duen elkartasun eta ahaleginarena". Zoriontasun eta harrotasun hitz horiekin, Zaporeak elkarteko taldeko Helena Ruiz de Azuak bere ibilbide eta laguntza humanitarioagatik jaso duten saria iragarri du. Sariaren helburua elkartasunaren eta adostasunaren alde lan egiten duten pertsonak edo erakundeak, publikoak zein pribatuak, saritzea da, "beren ereduarekin giza duintasuna eta balioak handitzeko, eta gizarte hobeak, bidezkoagoak eta oparoagoak eraikitzeko". "Horrek indar gehiago ematen digu egunero mila errazio baino gehiago sukaldatzen jarraitzeko, eta gaur egun sukaldatu ditugun hiru milioi errazio baino gehiagori gehitzen jarraitzeko. Mila esker posible egiten duzuen guztioi. Jarraitzen dugu!", iragarri zuen. Izan ere, Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskain-tzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria presta-tzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldin-tzak hobetzeko helburuarekin.
Duela gutxi, sari bat irabazi duzue zuen ibilbideagatik. Zorionak, espero zenuten?
-Oso pozik gaude honekin, ez genuen espero. Imaginatu, Jaenetik kontaktatzea gure lana ezagutzen dutelako, gustatzen zaielako eta sari bat eman nahi digutela horregatik... Sorpresa oso poilt bat izan zen.
Zer eragin izan du zuentzat sari honek?
-Elkartea Euskal Herrian jaio da eta ia gure bolondres gehienak hemengoak dira, beraz gure lana Espaina mailako bisibilitatea izatea asko pozten gaitu eta oso garrantzaitsia iruditzen zaigu (geroz eta gende gehio Zaporeak ezagutzea eta Grezian bizi den egoera kontzientzia hartzea). Gainera, esan bezala sari hau zazpi urte hauetan zehar egin dugun lanari aitortza da, beraz guretzat oso polita da. Baina ere gure bolondres guztiekin kompartitzen dugu, azken finean beraiek dira egunero elkartasuna eta ahalaginak egiten dituztenak gurekin.
Zein da zuen erakundeak egunero egiten duen lana?
-Grezian (lesboseko uhartean) daukagu sukaldea eta okindegia, hor egunero 1200 otordu egiten ditugu, típula, azenarioa barazkiak zatitu, sukaldatu, enplatatu... Bazkaria prest dagoenean Kara Tepe kampuan dauden pertsonei ematen diegu, nire ustez hori da bolondres askoei unkitzen zaien momentua, errealitatea zein den ikusten dutelako.
Nola egin duzue lan pandemian?
-Bolondresak izan dira gure zutabea. Pandemia hasi zenean guk ezin genituen Euskal Herritik pertsonnak bidali, hori zailtasun handia izan zen. Baina sukaldean errefuxiatu bolondres asko genituen, beraiek izan ziren aurrera atera zutenak eguneroko lan guztia. Azpimarra-tzekoa da, beraiek daukaten egoera pandemia egoera gehituta... eta hala ere, egunero etortzen ziren sukaldera otordu guztiak sukaldatzera eta elikagai duin bat prestatzeko.
Jende gehiagori lagundu behar izan diozue?
-Covidarekin? Ez, errefuxiatu eremuetan pandemia soilik traba gehiago jarri ditu, elkarteak bertara sar-tzeko edo persona errefuxiatuak libre mugitzeko. Baina gure otordu zenbakia mantendu egin da. Egia da ukraniaren egoerarekin elkartu garela beste elkarteekin oinetako, arropa eta horrelako gauzak bidaltzeko ukraniako mugara.
Gauzak asko aldatu ez badira, orduan, normaltasunera itzuli zarete orain?
-Esango nuke baietz, Grezian sukaldea oso ondo funtzionatzen du eta egunero ateratzen dira bazkariak. Euskal Herrian pixkanaka bagoaz normaltasunera bueltatzen ekitaldiak egiten, bilketak...
Zenbat boluntario dituzue GKEan? -Gutxi gorabehera 200 pertsona gaude proiektuarekin eta migrazio egoerarekin implikatuta eta lagundu nahian.
Non banatzen duzue errefuxiatuei eskaintzen diezuen janaria?
-Hasiera batean errefuxiatu zelaiaren ondoan, edo atean. Baina orain Greziako Gobernuak edo zelaietako agintariek ez gaituzte uzten gerturatzen ezta sartzen ere ez . Yoga and sport with refugees izeneko elkarte bat dago,gimnasio antzeko bat dena eta ondoan eremu edo parking an-tzeko bat dago, hortxe egiten dugu bazkariaren banaketa. Kara Tepeko eremuaren gertu dago, pentsatu behar dugu egunero gerturatu behar direla bazkaria hartzeko, bai umeak, emakume haurdunak... horregatik, erraz iristeko moduko leku bat izan behar dugu. Gainera banaketa hau oso aukera ona da ikusteko edo jarraimen bat egiteko pertsonei, egunero gerturatzen dira eta erlazio polita sortzen da boluntarioen eta persona migranteen artean. Harreman polita dago boluntarioen eta laguntza jasotzen duten pertsonen artean. Horiek ez ditugula ahazten eta ez ditugula alboan uzten esateko modua da, nahiz eta politikak eta erakundeek atzean uzten dituzten, guk ez.
Zergatik Greziako errefuxiatuei? -Hasiera batean hor zegoelako pil-pilean krisia, eta hor genitun beste kontaktu batzuk esaten ze nolako beharrak zeuden... Grezia da Europar batasunerako ate bat, justo 2016 Turkia eta EB hitzarmen guztiz inmorala zinatu zuten... Grezian daukagu sukalde fisikoa baina arropa, oinetakoak, janaria,... beste lekuetara bidaltzen ditugu; Siria, Bosniako mugara, eta Ukraniaria, esate baterako.
Arabar askok babesten zaituzte GKE honetan baliabideak edo dohaintzak eskainiz?
-Bai, delegazio oso aktibo bat daukagu Araban, bilketa asko egiten diztuzte,...Egia esan Zaporeak deialdi bat egiten duen momentuan, edo laguntza behar dugunean oso erantzun polit bat jasotzen dugu gure bolopndresetik; Arabatik laguntza asko jasotzen dugu. Adibidez Apirilak 28an San Prudentzio ospatzen duzute eta bolondresak mugitu dira Txoripintxo solidarioa egiteko Armentiako zelaietan.
Nola jaio zen 'Zaporeak'?
-2016. urtean, une hartan errefuxiatuen krisia albisteetan, egunkarietan... zegoen, eta Donostiako pertsona batzuk ezin izan ziren geldirik geratu irudi horiek ikusten. Haiek bazekiten janaria prestatzen, eta harreman gastronomikoan sar zitezkeen putxeroak, labanak eta abar lortzeko. Eta laguntzeko gogo horrekin joan ziren Greziara.