Aurrera atera zen atzo Saharako herriaren aldeko mozioa, alderdi politiko guztien aldeko botoekin, PSOEren laguntzarekin izan ezik. Elkarrekin eta EH Bildu Gasteizko udal taldeek aurkeztu zuten mozio hori. Eta aurkeztu zuten, hain zuzen ere, Pedro Sánchez Espainiako presidenteak Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan hartu duen aldaketaren ondoren. Horregatik, Gasteiztik bi alderdi politikoek babesa bilatu nahi izan zuten sahararrei laguntzeko edo behintzat babesa eskeintzeko asmoarekin.
- Multimedia
- Servicios
- Participación