IKTen arloko gaitasunak hobetzeko, Familiklik sortu dute, Arabako familia eta herritar guztiei lagunduko dien ikaskuntza kolektiboko proiektua.
FamiliKLIK Gazte Sortzaileak Ikaskuntza kolektiboko proiektua da; on line plataforma bat sortu da eta bertan hizkuntza askotako material pedagogikoak daude -gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, urdua eta arabiera, hain zuzen ere-. Denera, 50 bideo egin dira sei hizkuntzatan. Gazteek sortutako bideoak, gurasoek IKTekin zerikusia duten gaitasunak indartu eta hobetu ditzaten. Proiektua sortu da Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eta Saregune proiektuak (Sartu Araba) hiriko hainbat ikastetxetan IKT gaitasunei buruz ematen dituzten prestakuntzetan hizkuntza-zailtasunak antzeman ondoren. "Azken bi urteotan, 230 familiatik baino gehiagok jaso dute tresna digitalen gaineko prestakuntza (Gmail, Mega, Jitsi...). Prestakuntza-saio horiek modu presentzialean eskaini zaizkie teknologiaren erabileran desberdintasun handiak antzeman ziren ikastetxeei, eta desberdintasun-egoera horrek zailtasun handiak sortzen zizkien familiei seme-alaben hezkuntza-laguntzan. Desberdintasun horiek gertatu baino lehen, gizarte-kalteberatasuneko egoerak daude, desabantaila-egoerak, non hizkuntza-oztopoak giltzarri diren", azaldu zuten plataformaren sortzaileek.
Ildo beretik jarraituz, gaineratu zutenez, saregunek 17 urte baino gehiago daramatza "oztopoak hautsi nahian, batik bat arrakala digitala, beste batzuk ahaztu gabe, hala nola hizkuntzek sortutakoa". "Oraingo honetan, arrail digitala apurtzen jarri da fokua, beren hizkuntzan dauden materialak sortuz", azpimarrati zuten. Horretarako, eta Landatxoko kaleko hezkuntza programako gazteen parte-hartzearekin, hainbat hizkuntzatako materialak prestatu dira, familiek beren ama-hizkuntzan edukiak errepasatzeko edota finkatzeko aukera izan dezaten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzazioaz, proiektu esperimentalari hasiera eman zitzaion kolonia teknologiko batzuekin; bertan, gazteek beharrezko ezagutza teknikoak eskuratu zituzten eta, ondoren, materialen kontalariak izatera pasatu ziren, kameraren aurrean kontu bat nola sortzen den, baliabidera nola iristen deneta nola erabiltzen den, besteak beste, kontatuz. Hilabete batzuetako errealizazio eta programazio lanaren ondoren, emaitzekin gozatu eta ikas daiteke http://familiklik.saregune.net helbidean, 50 bideo ikasteko eta ezagutza digitalak indartzeko.
Web orriaren barruan, orriak informazio bera ematen du hainbat hizkuntzatan, herritar guztiengana iristeko, nazionalitatea edozein dela ere. Han, zenbait atal eskaintzen dira; adibidez, lehenbizikoan doako eta informaziozko ikastaro bat ematen da, gmail-eko kontu bat eta posta elektroniko bat nola erabili eta sortu azaltzeko.
Horretarako, hasieran azaltzen du zer den zehazki gmail, eta, ondoren, herritar guztiak arazorik gabe sortzeko gai izateko urratsak ematen ditu. Ondoren, hirugarren urrats gisa, kontua sortu ondoren nola erabili azaltzen da. Pauso horiek berak ematen ditu Megarekin eta Jitsirekin ere. Azalpen horiek modu erraz eta argian ematen dira, herritar guztiengana iristeko, duten ezagutza dutela.
Izan ere, azalpenak ez dira testu-formatuan ematen, bideo baten bidez baizik, non herritarrak urratsez urrats ikasi ahal izango baitu nola egin. Horrela, tresna berri honi esker ikaskuntza kolektiboa egiteko aukera egongo da herritar guztientzat, sortzaileek azaldu zutenez.
Ikaskuntza kolektiboa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren finantzazioaz, proiektu esperimentalari hasiera eman zitzaion kolonia teknologiko batzuekin; bertan, gazteek beharrezko ezagutza teknikoak eskuratu zituzten eta, ondoren, materialen kontalariak izatera pasatu ziren, kameraren aurrean kontu bat nola sortzen den, baliabidera nola iristen deneta nola erabiltzen den, besteak beste, kontatuz. Hilabete batzuetako errealizazio eta programazio lanaren ondoren, emaitzekin gozatu eta ikas daiteke http://familiklik.saregune.net helbidean.
Proiektua. FamiliKLIK Gazte Sortzaileak Ikaskuntza kolektiboko proiektua da; on line plataforma bat sortu da eta bertan hizkuntza askotako material pedagogikoak daude -gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, urdua eta arabiera, hain zuzen ere-. Denera, 50 bideo egin dira sei hizkuntzatan. Gazteek sortutako bideoak, gurasoek IKTekin zerikusia duten gaitasunak indartu eta hobetu ditzaten.