- EH Bildu kezkatuta agertu da Gasteizko eurite iraunkorren azken kapituluekin, “uholde maila oso kezkagarria eragin baitute udalerriko hainbat gunetan”. “Astegieta inguruan, zoritxarrez, Zadorrako ur-goraldia ohikoegia bihurtu da”.
Hori dela eta, EH Bilduk Bengoibaia aurkeztu du, Zadorra berreskuratzeko eta Astegieta uholdeei aurre egiteko plana. Amancay Villalba EH Bilduko zinegotziak azaldu zuenez, “bada garaia zonaldeko beharrei erantzun integrala emateko, Astegietako nukleoa uraldietatik libra-tzeko jarduketak ingurune osorako anbizio handiko ingurumen-berreskurapenarekin konbinatuz”, azaldu zuen atzo duten plan berria ezagutarazi zuten momentuan.