- “Dibertsitate funtzionala dugun emakumeok Bizimodu Independentea defendatzen dugu gure bizitzaren duintasuna gauzatzeko aukeratzat. Erakuts ditzagun geure genero-identitateak eta gure sexualitateak. Eskubide osoko emakumeak gara, aktiboak eta independenteak! Emakumeen % 100, aurreiritzi erantsirik gabe”. Hitz horiekin, Eginaren eginez Arabako gutxitasun fisikoa duten pertsonen elkarteak emakume guztien bizi-tza duina defendatu zuen. “Ez gara gizarte-zerbitzuen objektu soilak, artatzen gaituzten bitartean bizitza leihotik pasatzen ikusten dugunak. Ahalik eta gehien indartu behar ditugu gure benetako aukerak; gure izateko eta munduan egoteko modu espezifikoa”, azpimarratu zuten atzo gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
- Multimedia
- Servicios
- Participación