Arabako Foru Aldundiak, martxoaren 8ko kanpainarako, Juntas fuimos, somos y seremos más fuertes. Indartsuagoak izan ginen, gara eta izango gara leloa aukeratu du, enpresen eta ekintzaileen eremuan ere gertatzen diren sororitatean arreta jartzeko, zehazki, esparru zientifikoan eta teknologikoan diharduten emakumeengan.
“Sororitatea da emakumeen arteko elkartasun harremana, sareak eraikitzeko interes komunen inguruan, aliantzak, sinergiak eta elkarrekiko laguntza sustatzeko. Foru erakundeak urteetan zehar lurralde osoan bultzatu ohi duen emakumeen ahalduntze sare osoa, kuadrilletan zein udalerrietan, eta, bereziki, LAIA ekimena abian jarri zenetik”, azaldu zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik. Ildo horretan, “Arabako Foru Aldundiak eutsi egiten dio eta aurrera egin nahi du zientzia eta teknologia arloan diharduten Arabako emakumeek egiten duten lana ikusarazteko konpromisoari, eta neska ikasleen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako lanbideekiko interes handiagoa sortarazi nahi du”, gaineratu zuten bertatik prentsa-ohar baten bitartez.
Ildo beretik jarrituz, ondorioztatu zutenez, “gizartean eragin behar da” zientzia eta teknologian generoen arteko arrakalari buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.
“Izan ere, 15 urtetik beherako emakumeen % 7k soilik planteatzen du lanbide tekniko bat”, nabarmendu zuen Ainhoa Campo Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak Arabako Foru Aldundian M8ko kanpainaren inguruan egindako aurkezpenean.