Oihander Euskararen Etxeak aste honetan hainbat ekitaldi egingo ditu, herritarrentzako agenda zabalarekin.

Gaur Eragiteko janzten topagunearen bigarren zikloa ospatuko da arratsaldeko 18:30ean. Hala, bigarren aldiz antolatu dute Eragiteko janzten izeneko zikloa Gasteizko lau eragile euskaltzalek. Iaz egin zuten lehenengo aldiz, eta horren balorazio onean oinarrituta egin dute aurtengoa. 2021ean pandemia egoerak lagundu ez bazuen ere, jende asko hurbildu zen saioetara, eta, bai antolatzaileek , bai parte hartzaileek baloratu zuten horiek bezalako informazioa saioek laguntzen dutela euskararen egoera ulertzen, hobetzeko aukerak baloratzen eta esperientziak zein proposamenak ezagutzen. Jardunaldi horretaz gain, bihar, Anari Alberdi musikariak eta Iñigo Astiz kazetari eta idazleak Kantatu, maitatu eta zalantza solasaldi-musikatua eskainiko dute Oihanederren. "Kantua hitza ere badelako, edo hitza ere kantua delako, beraz, solasean eta kantuan arituko da musikaria saio honetan Iñigo Astiz kazetariak gidatuta", azaldu dute. Bestalde, ostegunean, Sara Azurza izango da bertan arratsaldeko 19:30etan. Oihanederreko kontzertuan Iker Lauroba eta Igone Zarate musikariek lagunduko diote, eta bere azken kantak ere aurkeztuko ditu: Ez Ohildu eta Together.Bukatzeko, Otsailean zehar ikusgai egon den erakusketa borobiltzeko, itxiera-ekitaldi bat antolatu da. Bertan, Nortasuna+, zeramikan gorpuztutako hi-tzak erakusketaren making of dokumentala aukeztuko da. Dokumental labur hori Garatu 2021 programako kideek burutu dute: Enara Egileta, Oier Fernandez Carrasco, Alaia Ruiz de Infante eta Sandra Salazar.