Gizarte-berrikuntza gero eta garrantzitsuagoa da, eta, hain zuzen, saritua dago. Duela gutxi, Arabako Foru Aldundiak Araban aurkeztutako gizarte-berrikuntzako proiektu onenen sariak banatu zituen. Hiru irabazleri eman zien saria, zehazki. 2021eko FISA sariak dira; eta gai horretako proiektu onenak saritzen dituzte. Oraingo honetan, BioAlai, Artehazia eta Gasteizko Santa Maria parrokiak aurkeztutako proposamenak izan ziren sarituak, hain zuzen ere.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, nabarmendu behar da sari horiek ematearen helburua dela modu publikoan aitortzea arabar guztien gizarte-ongizateari berrikuntza ekartzen dioten ekimen horien ekarpena. Horiekin ere katalizatzaile lana egin nahi da, horrelako proiektuak abian jartzea sustatzeko. "Sari horien bidez, Ahaldun Nagusiaren sailak jendaurrean aitortu nahi du, batetik, ekimen berritzaile horiek Arabako gizartearen ongizateari egindako ekarpena, eta, bestetik, katalizatzaile gisa jardun nahi du horrelako proiektuak abian jartzea sustatzeko", zehaztu zuten Arabako Foru Aldundiatik sariak banatzerakoan.
Arabako Gizarte Berrikuntzarako Foroa (AGBF / FISA) Arabako Foru Aldundiak, 2016ko urtarrilean abiarazi zuen. Bertan, Arabaren etorkizuneko erronkei erantzuten laguntzeko helburuz ekonomia, gizarte eta kultur arloko hainbat eragilek hartzen dute parte. Prozesu horretan, esparru anitzetan diharduten lurraldeko hainbat eragilek gizarte berrikuntzaren alorreko esperientziak eta ezagutzak elkartrukatzeko harreman dinamika bat sortu dute. AGBFren helburu nagusia gizarte berrikuntzaren garapena erraztuko duen inguru bat sortzea Araban. Eta lan horregatik, Foru Aldundiak berrikuntza soziala sari-tzen du: "Arabako Foru Aldundiak berretsi egin du Arabako gizarte-berrikuntza sustatu eta bultzatzeko konpromisoa, Arabako Gizarte Berrikuntzako Foroaren bideratzaile-rola bere gain hartu duela agerian geratu den bezala. Arabako Lurralde Historikoko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek parte hartzen duten foro honen helburua Arabako gizarte-berrikuntzako esperien-tziak eztabaidatu, ezagutu eta gizarteratzea da". Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak eman zituen aitorpen horiek, eta nabarmendu zuen hain denbora zaila igaro ondoren inoiz baino garrantzitsuagoa dela zerbitzu, produktu eta eredu berrien proiektuak eta ekimenak saritzea, zailtasun horiek guztiak gorabehera, arazo sozialei erantzuten dietenak, edo beharrizan bat modu eraginkorrean eta efizientean betetzen ari direnak. Azken batean, "lankidetza-eredu berriak, gizartearen erronka handiei aurre egiteko beharrezkoak diren portaeraaldaketak sustatzeko". Foru agintari nagusiak azpimarratu nahi izan zuen horrela, Foru Aldundiak, Gizarte Berrikuntzako Foroaren bidez, beste ekimen eraldatzaile batzuk ere biltzen dituen estrategia bat berresten duela, hala nola Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantza 2030 edo Araba Helburu, garapen iraunkorrarekiko konpromisoa hedatzeko eta hedatzeko palanka bultzatzaile bihurtu nahi direnak.
Hiru dira sarituak. Lehen sariduna BioAlai izan da; saria 5.000 eurokoa izan da. "Bioalaik, hasieratik, bere helburuen artean izan du ziurtapenetatik haratago kontsumo ekologikoa bultzatzea, ingurumen- eta gizarte-irizpideak txertatuz, lurraldean zuzeneko inpaktua bilatuz ekoizleekin zuzeneko harremanak sortuz, eta funtsezko zeregina izan du Arabako familiako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko proiektu askoren jarduera ekologikoaren garapenean", adierazi zuten eta hain zuzen horregatik lortu zuen irabazlea izatea. Bigarren saria, 3.000 eurokoa, ARTEHAZIA elkarteak lortu du, Gazte-Hiria/Ciudad joven proiektuagatik. "Gazte-Hiria gizarte-onurak eskaintzen dituen eta ideia berritzaileak zein iraunkorrak planteatzen dituen proiektu bat da, nerabeei eta gazteei transmititu zaizkien portaerak eta jarrerak ikusaraztea eta, aldi berean, aldatzea bilatzen duena, eta nerabe eta gazte horiek desnormalizatzea beharrezkotzat jotzen dutena". Azkenik, hirugarren saria, 2.000 eurokoa, Gasteizko Santa Maria Parrokiari eman zaio, 13 etxe proiektuagatik. "Proiektu honen helburua bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako etxebizitzak lortzea da. Etxebizitza publikoa eskuratu ahal izateko administrazio-mekanismoak ezagutzen ez dituzten eta, dituzten ezaugarri eta egoera pertsonalengatik, etxebizitzaren merkatu arruntean baztertzen diren pertsonak".
Saria. Aldundiak Araban aurkeztutako gizarte-berrikuntzako proiektu onenen sariak banatu zituen. Hiru irabazleri eman zien saria, zehazki. 2021eko FISA sariak dira. BioAlai, Artehazia eta Gasteizko Santa Maria parrokiak aurkeztutako proposamenak izan ziren sarituak.
Lehen saria. "Bioalaik, hasieratik, bere helburuen artean izan du ziurtapenetatik haratago kontsumo ekologikoa bultzatzea, ingurumen- eta gizarte-irizpideak txertatuz, lurraldean zuzeneko inpaktua bilatuz ekoizleekin zuzeneko harremanak sortuz, eta funtsezko zeregina izan du Arabako familiako nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko proiektu askoren jarduera ekologikoaren garapenean".
Bigarren saria. "Gazte-Hiria gizarte-onurak eskaintzen dituen eta ideia berritzaileak zein iraunkorrak planteatzen dituen proiektu bat da, nerabeei eta gazteei transmititu zaizkien portaerak eta jarrerak ikusaraztea eta, aldi berean, aldatzea bilatzen duena, eta nerabe eta gazte horiek desnormalizatzea beharrezkotzat jo-tzen dutena".
Hirugarren saria. "Proiektu honen helburua bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako etxebizitzak lortzea da. Etxebizitza publikoa eskuratu ahal izateko administrazio-mekanismoak ezagutzen ez dituzten eta, dituzten ezaugarri eta egoera pertsonalengatik, etxebizitzaren merkatu arruntean baztertzen diren pertsonak. Adibidez, egoera administratibo irregularragatik, emigratzaileen kasuan, abal nahikorik ez izateagatik", adierazi zuten Arabako Foru Aldundiatik.