Hirian enplegua sustatzea Gasteizko alkate Gorka Urtaran taldearen apustu eta borroka da. Izan ere, helburu hori betetzeko, Udalak urtero hainbat diru-laguntza sortzen ditu kontratazioa bultzatzeko. Hala, dagoeneko eskuragarri dago Gasteizen lan-kontrataziorako diru-laguntzen eskaera.
Hala, eta ildo beretik jarraituz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresa edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako diru-laguntzak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badute. Hiru epe dira: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO, 139 zk. 2021eko abenduaren 10a) eta 2022ko otsailaren 15era arte; otsailaren 16tik eta 2022ko apirilaren 15era arte eta, azkenik, apirilaren 16tik eta 2022ko ekainaren 10era arte. Diru-laguntza hori eskatzeko, Gasteizko Udalak gutxieneko oinarri batzuk jarri ditu. Hau da, enpresek edo entitateek, edozein forma juridiko dutela ere, baldintza batzuk bete behar dituzte. Lehenik eta behin, jarduerak zuzenean egin beharko ditu Gasteizko lantoki batean. Gainera, zerga eta lan arloko betebeharrak egunean izan beharko ditu Udalaren aurrean. Hirugarrenik, ezin izanen da ez zehapen penalik ez administratiborik jarri, ez eta horretarako legezko debekurik ere. Laguntza eskatzen duen pertsonak ezin izan du beste diru-laguntzarik jaso pertsona bera kontratatzeagatik Gasteizko enpresetan lan egiteko kontrataziorako laguntza ekonomikoen udal programaren aurreko deialdietan. Ildo horretatik, azpimarratu behar da gehieneko laguntza 6.000 eurokoa dela lanaldi osoko 6 hilabete edo gehiagoko lan kontratu bakoitzeko.
Era berean, gehienez ere 9.000 euro emango dira lanaldi osoko kontratu bakoitzeko, baldin eta iraupen bera edo handiagoa badute kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular diren pertsonak, 35 urtetik beherako pertsonak, Lanbiden langabezian daudenak eta iraupen luzeko enplegu-eskatzaileak edo 55 urtetik gorako pertsonak. Lanaldi partzialeko kontratazioetan (gutxienez %50, 4. oinarriaren arabera), diru-laguntza lanaldiaren eta/edo lan egindako denboraren araberakoa izango da. “Diru-laguntzen zenbateko guztiak % 10 gehituko dira kontratuak emakumeekin egiten direnean”, zehaztu dute Gasteizko Udaletik. Bestalde, kontratatutako pertsonek Gasteizen egon behar dute erroldatuta kontratazioaren bezperan, behintzat, langabezian egon behar dute eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena eman behar dute kontratazioaren aurreko egunean.
Era berean, kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da gutxienez, lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa, gutxienez lanaldiaren %50ekoa, eta edozein kontratazio bidez egin daiteke, prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua izan ezik. Gainera, aurkeztutako kontratu bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko iraupena sei hilabetekoa izanen da. Diruz laguntzen ahalko dira 2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitarte egiten diren kontratazioak (biak barne). “Ez da diru-laguntza bat baino gehiago emango pertsona bera kontratatzeagatik, nahiz eta eskaera enpresa edo pertsona autonomo batek baino gehiagok egin. Diru-laguntza bakarra emango da, eskaera aurkezteko ordenaren arabera”, azpimarratu dute.
Konkurrentzia sinplea eta deialdi irekia izango da dirulaguntzak emateko prozedura. Deialdi honi dagozkionetarako, konkurrentzia sinpletzat joko da laguntzak -pertsona edo entitate onuradunak oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen dituela egiaztatu ondoren -sarrera-erregistroko hurrenkera kontuan harturik emateko prozedura -baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen badira eta, beti ere, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako laguntzen deialdian ezarritako eskakizuna betetzen delarik, zein baita ematen diren laguntzen gutxienez ehuneko 40 emakumeak kontratatzeko izatea, eta aurrekontu-zuzkidurak aukera ematen duen neurrian-. Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko ebazpena baldintzatuta egongo da, ezinbestekoa izango baita ematen diren laguntzen gutxienez ehuneko 40 emakumeak kontratatzeko izatea, eta kreditu egokia eta nahikoa izatea, ondorioztatu dutenez.
Baldintzak. Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresa edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako diru-laguntzak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badute. Hiru epe dira: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO, 139 zk. 2021eko abenduaren 10a) eta 2022ko otsailaren 15era arte; otsailaren 16tik eta 2022ko apirilaren 15era arte eta, azkenik, apirilaren 16tik eta 2022ko ekainaren 10era arte. Diru-laguntza hori eskatzeko, Gasteizko Udalak gutxieneko oinarri batzuk jarri ditu. Hau da, enpresek edo entitateek, edozein forma juridiko dutela ere, baldintza batzuk bete behar dituzte.
Kontratuak. Kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da gutxienez, lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa, gutxienez lanaldiaren %50ekoa, eta edozein kontratazio bidez egin daiteke, prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratua izan ezik. Gainera, aurkeztutako kontratu bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko iraupena sei hilabetekoa izanen da. Diruz laguntzen ahalko dira 2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitarte egiten diren kontratazioak (biak barne). Informazio gehiago nahi duten edo behar duten herritar guztientzat dago ikusgai webgunean. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/597859).