- Arabako Foru Aldundiak hil honen 31ra arte luzatuko du autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko eta ordaintzeko epea, bertako iturriek atzo azpimarratu zutenez.
Hala, zergadunaren egutegian ezarritako dataren arabera, urtarrilaren 25ean bukatuko litzateke aurkezpen-ordaintze epea; hala ere azken asteetan omikron aldaera eragiten ari den kutsatzeen eta covid-19tik eratorritako isolamendu-egoeren ondoriozko “lan-bajak jarduera ekonomikoen garapena zailtzen ari dira, zehatz-mehatz, autonomoen eta enpresen kudeaketan eta antolaketan”. “Zerga-betebeharren betetzea errazte eta zergadun batzuen eskaerak artatu eta hauei erantzute aldera, Foru Aldundiak komenigarritzat jotzen du autolikidazioak eta aitorpenak aurkezteko eta, hala badagokio, ordaintzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ra arte atzeratzea”.