Gero eta seme-alaba gutxiago. Aurtengo bigarren hiruhilekoan erregistratutako jaio-tzek %3ko beherakada izan dute berriro, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.500 haur inguru jaio ondoren. Datu horiek Eustat Euskal Estatistika Erakundeak eman ditu Jaiotzen Estadistika 2021en txostenean.

Horrela, eta txostenaren arabera, apirilean, maiatzean eta ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako haurren kopurua jaitsi egin da berriro. "2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.523 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino % 2,9 gutxiago. Jaiotzen beherakada hori aurtengo lehen hiruhilekoan izandakoa baino askoz txikiagoa da, % 12,5ekoa izan baitzen", azaltzen dute. "Jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu da, baina nabarmenagoa izan da Araban (-% 5,6) Gipuzkoan (-% 2,7) eta Bizkaian (-% 2) baino; zifra absolutuetan, Bizkaian 1.737 haur jaio ziren, 1.209 Gipuzkoan eta 577 Araban", azpimarratu dute.

Ildo horretatik, ezkontzatik kanpo jaiotako haurren kopurua ere jaso-tzen du txostenak. Alde horretatik, ia berdinduta daude ezkontzatik eta ezkontzatik kanpoko jaiotzak. Zehazten dutenez, hiru hilabete horietan, eta 2020ko epe berarekin alderatuz, ezkontzatik kanpoko jaiotzak kopuru osoaren %47,9 izan ziren (2026an %46,9 ziren). Bizkaia izan da Euskadiko batez bestekoa baino balio handiagoko lurralde bakarra, % 50 erregistratu baitu. Araban eta Gipuzkoan ehunekoak txikiagoak izan dira (%47,5 eta %44,9, hurrenez hurren). Gainera, nabarmentzekoa da, jaiotza-ordenaren arabera, ia erdia lehen seme-alabei dagokiela. Zehazki, eta txostenaren arabera, "jaiotza-hurrenkeraren arabera, ia erdiak (1.709) lehen seme-alabak izan ziren 2021eko bigarren hiruhilekoan; 1.349 haur (% 38,3) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta % 13,2koa izan zen hirugarren edo ondorengo ordenako jaiotzen ehunekoa". Gero eta haur gutxiago, edo asko aipatzen den beste joera bat lehen haurra izateko emakumearen adina da. Txostenak berresten du gero eta ama gehiago geratzen direla haurdun 30-39 urte bitartean, eta atzetik geratzen direla 25 eta 29 urte bitartean haurdun geratzen diren amak. "Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urte bitarteko amek jarraitu zuten nagusi izaten, horien artean erdi-tzeen % 70,6 gertatu baitziren. Aurrekoaren oso azpitik zeuden25 eta 29 urte bitartekoak (% 12,3) eta 25 urtetik beherakoak (% 6,2), eta 40 urtetik gorako amak % 10,9 izan ziren", aipatzen da.

Azkenik, Ama ezkongabeen amatasun-adina (amen % 45,50) ama guztiena baino zertxobait txikiagoa izan zen; izan ere, ama ezkongabeen % 9,9k 25 urte baino gutxiago zituen, eta % 14,9k 25 eta 29 urte bitartean. 40 urtetik gorako ama ezkongabeen ehunekoa % 10,7 izan zen. Eta nazionalitateari dagokionez, txostenean azaltzen denez, "2021eko udaberriko hilabeteetan Euskal AEn izandako jaiotzen % 26tan, amek atzerriko nazionalitatea zuten. 2020ko aldi berean, ehuneko hori % 27,6koa izan zen. Lurraldeka, Araban % 36,4 izan zen, Gipuzkoan % 24,2 eta Bizkaian % 23,8", ondorioztatu dute.

Jaiotzak jaitsi egin dira urteko bigarren hiruhilekoan, baina baita 2021eko lehen hiru hilabeteetan ere, iturri berberek adierazi zutenez. Izan ere, 2021eko lehen hiruhilekoan, 3.298 jaiotza izan ziren EAEn, hau da, % 12,5 gutxiago aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera. Jaiotzen kopuruak behera egin zuen hiru lurraldeetan: Bizkaian % 14,7, Gipuzkoan % 11,6 eta Araban % 7,7. Zehazki, Bizkaian 1.612 haur jaio ziren, 1.133 Gipuzkoan eta 553 Araban. "Hilabeteka, 2020arekin alderatuta, jaitsiera bereziki nabarmena izan zen urtarrilean (% 18,1), % 13,7koa otsailean eta % 6koa martxoan", azpimarratu zuten.

Datuak. Eustaten argitaratutako azken txostenaren arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.523 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino % 2,9 gutxiago. Jaiotzen beherakada hori aurtengo lehen hiruhilekoan izandakoa baino askoz txikiagoa da, % 12,5ekoa izan baitzen. Jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu da, baina nabarmenagoa izan da Araban (-% 5,6) Gipuzkoan (-% 2,7) eta Bizkaian (-% 2) baino; zifra absolutuetan, Bizkaian 1.737 haur jaio ziren, 1.209 Gipuzkoan eta 577 Araban. 2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkon-tzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 47,9 izan ziren, 2020ko hiruhileko berean izandako % 46,9 baino gehiago. Bizkaia, % 50ekin, izan zen Euskal AEko batezbestekoa baino balio handiagoak izan zituen lurralde bakarra; Araban eta Gipuzkoan portzentajeak txikiagoak izan ziren, % 47,5 eta % 44,9, hurrenez hurren.

Adina. Txostenaren arabera, jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, "30-39 urte bitarteko amek jarraitu zuten nagusi izaten, horien artean erditzeen % 70,6 gertatu baitziren. Aurrekoaren oso azpitik zeuden 25 eta 29 urte bitartekoak (% 12,3) eta 25 urtetik beherakoak (% 6,2), eta 40 urtetik gorako amak % 10,9 izan ziren", azpimarratzen dutenez. Gainera, ama ezkongabeen amatasun-adina (amen % 45,50) ama guztiena baino zertxobait

txikiagoa izan zen; izan ere, ama ezkongabeen % 9,9k 25 urte baino gutxiago zituen, eta % 14,9k 25 eta 29 urte bitartean. Azkenik, Ama ezkongabeen amatasun-adina (amen % 45,50) ama guztiena baino zertxobait txikiagoa izan zen.

3.523

2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.523 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino % 2,9 gutxiago.

"Jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu da, baina nabarmenagoa izan da Araban (-% 5,6) Gipuzkoan (-% 2,7) baino"