- Joan den astelehenean aurkeztu ziren aurrekontuak aztertu ditu EH Bildu Araba batzarkide taldeak, eta “hasierako susmoak berretsi ditu: 2022. urteko aurrekontuek ez dituzte asetzen Arabak egungo egoeran dituen beharra”, azaldu zuten atzo.
Ildo beretik jarraituz, “adibide gisa, trantsizio energetikoaren auzia ipini zuen mahai gainean Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak”, esan zuten. Bere hi-tzetan, “gero eta gehiago dira mundu mailan eredu aldaketa aldarrikatzen duten ahotsak, eta Foru Gobernuaren aurrekontu hauek egungo ereduan sakontzea besterik ez dute proposatzen, eredua agortuta dagoela argi geratu den arren”. “Planteamendu zaharkitu edota zalan-tzazkoekin batera, berrikuntzarik ez da ikusten inon; diru gehiago dagoen arren”.